|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleian© cc-by-sa Juan Martin Elexpuru ¦ 2010-07-15 ¦ 09:19 ¦ historiaAtzo arratsaldean aztarnategitik pasatu zen pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik. Baina onartutako Plan Zuzendariaren arabera, 50 cm-ko sakonera arte exkabadoraz husteko baimena eman dio Nuñez zuzendari berriak bere buruari, kontuan izan gabe askoz ere azalago (20-30 cm) pieza ugari agertu zela leku horietan, 2005 eta 2006an egindako sondeoetan. Txikizizioa hasi da, Nafarroako Iruñako Gaztelu Plazan gertatutakoaren edizio berri baten atarian gaude. Hemen, bestalde, Gasteizko kaleetan agertu diren pegata batzuk.
70282.jpg 401KB (410805 byte) Erantzunak#1. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianBittor Hidalgo - Donostia ¦ 2010-07-15 ¦ 12:30Nola da posible? Nola eskatu geniezaioke bertan kontu aldundiari, ahaldun nagusiari, azkenean berea da-eta ardura, ezta? #2. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianXelebre ¦ 2010-07-15 ¦ 13:31Gaztelu Plaza II eta EAJ-EA-K egindakoa. Eta ezker abertzalea muturik, Aralar izan ezik. Gora euskadi astakalkuta!! #3. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-07-15 ¦ 13:43#4. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleianharriturik ¦ 2010-07-15 ¦ 13:58Ahaldun nagusia arduradun nagusia, ezta? #5. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianOstraka ¦ 2010-07-16 ¦ 01:08"Iruña-Veleiako hondeamakinaren desastrearen irudiak 100 m. luze eta 1,5 sakoneran":http://zutagu.net/mod/file/thumbnail.php?file_guid=58192&size=large #6. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleianarkeologo bat ¦ 2010-07-16 ¦ 09:45Ea, ea... zuetakoren bat arkeologoa al da? Taknikari bezala unibertsitateko katedradun baten lana baloratzerik ba al du? Mesedez, industen hasi den taldeak horra iristeko zer egin duen ez dakit, baina uste dut beren interes nagusia aztarnategiaren ustiaketa zientifikoa dela... Hau Gaztelu plazakoarekin alderatzen duenak ez daki Iruñekoa obra baten presiopean egindako lan "arkeologikoa" izan zela, eta Iruña-Veleiakoa, aldiz, ikerketa indusketa da: eta hori alde galanta da arkeologoarentzat. Ez dago inolako daturik txikiziorik gertatuko dela jakiteko eta ezta indusketaren zuzendariak datu arkeologikoak galtzeko interesik duela susmatzeko. Kontrola behar da, baina adituei patsadaz eta behar den bezala lan egiteko aukera eman behar zaie. #7. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-07-16 ¦ 09:57TXIKIZIZIOA AURRERA DOA (hemen argazkiak) Atzo arratsaldez geure begiekin konfirmatu ahal izan genuen: tonelada askoko hondeamakina bat ari da "exkabatzen", bi kamioi handiren laguntzaz. Dagoeneko 100 metro luze eta 2 metro zabal (lau ere bai zenbait lekutan) zanga bat egin dute. Argazkietan ikus daitekeenez, metro bete eta metro eta erdi ere sakondu dute zenbait lekutan, estratoak hautsiz eta, inolako zalantzarik gabe, pieza arkeologikoak apurtuz eta zakartegira eramanez. Gorago esan bezala, Nuñezek berak erredaktaturiko Planean, gehienera ere 50 cm sakonduko zutela eskabadoraz esaten zen. Gauza jakina da 30 cm-tik aurrera ukitu gabeko estratoak agertzen direla inguru horretan. Argazkietan garbi ikusten dira palak hautsitako estrato horiek. Dirudienez, hilabetez horrela jarraitzeko asmoa du Nuñez jaunak. Egun batean langintza hau egin badu, atera kontuak. Gaur Plataformak salaketa bat jarriko du epaitegian eta prentsaurreko bat emango aztarnategiaren ate nagusian, eguerdiko 12etan. Hau ez al da ondarearen aurkako delitu bat? Eta nola deitzen zaie delituegileei eta hauek babesten dituztenei? #8. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-07-18 ¦ 10:40Julio Nuñez EHUko katedraduna, arkeologo doktorea eta Iruña-Veleiako Zuzendaria berria, oso lan fina eta eraginkorra egiten ari da aztarnategian. Bi egunean, exkabadora eder baten laguntzaz, mila metro karratu inguru induskatu du eta arlauzadun terraza bat eta beste hainbat gauza aurkitu. Argazki hauetan ikus dezake munduak arkeologiaren arloan eredu bihurtzeko bidean dagoen langintza. #9. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianSOS Iruña-Veleia Plataforma ¦ 2010-07-18 ¦ 23:43Idoia Filloy arkeologoak, Eliseo Gilekin batera 14 urtez aztarnategiko indusketak zuzendu zituenak, iritzi-artikulu hau argitaratu berri du beren webgunean (veleia.com) #10. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianPruden Gartzia ¦ 2010-07-19 ¦ 08:11Uste nuen hau euskarazko foro bat zela. Oker, dirudienez. #11. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianSustatu ¦ 2010-07-19 ¦ 10:46Pruden: hau ez da foro bat. Hau weblog kolektibo bat da, 2001. urtetik martxan, eta euskaraz da, noski, ondo dakizun bezala. Hori bai, beti argitaratu izan dira aipuak erdarazkoak. Kasu honetan, errazagoa zatekeen aipu txiki bat egin (akaso), eta lotura eskaini Filloyren artikulua dagoen toki batera. Argazkiak agertarazteko ere ez da hain zaila. Ikasi HTML edo adi testu egituratuaren instrukzioei. Adibidez, hemen beheko hau, non itxura guztien arabera induskailuaren palak kendutako lurrak harrizko aztarna berriak agerrarazi dituzten, edo, behintzat, aztarna batzuen ondo-ondoan sartu dira makinak.
#12. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianPruden Gartzia ¦ 2010-07-19 ¦ 21:02Testu nagusia 3 lerro, euskaraz. Aipua 90 lerro, gaztelaniaz. Baina hau euskarazko weblog bat da, jakina. Zertarako esan beste ezer? #13. Gaztlaniaren irizpideak argitzea komeniGorri ¦ 2010-07-21 ¦ 07:07Pentsa denok berdin hasiko bagina, aurkezpeneko 2-3 lerroren ondoren gaztelaniazko gutunak eta paragrafoak itsasten! Nik uste Sustatun debekatu egin beharko zenituzketela X lerrotik gorako erreferentziak, berdin euskarazkoak edo gaztelaniazkoak, eta "errazagoa zatekeen" horrekin ez nago konforme, "errazena" kopiatu eta itsastea delako askorentzat. Beraz, bi proposamen:
#14. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianSOS Iruña-Veleia Plataforma ¦ 2010-07-21 ¦ 20:38Atzo, agintariek Iruña-Veleia berriro ireki zuten egunean, hondeamakinak lanean jarraitzen zuen. Bideoa hemen #16. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianGaztelu bis ¦ 2010-07-22 ¦ 13:52UPN, PSOE edo PP balitz astakeri honen arduraduna, uste dut beste gauza batzuk arituko ginatekela entzuten, baina klaro, arduradunak "abertzaleak" dira... #17. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianXelebre ¦ 2010-07-23 ¦ 20:51Epaileak frogak egiteko eskatu omen ditu piezaren gainean. ¿SOS aldekoa izango ote den?. #18. Epaileak grafitoen analitika agindu duasier ¦ 2010-07-25 ¦ 11:09Azken egunotako zurrumurrua egi bihurtu da: epailearen aginduz ostraken analitikak burutuko dira. Elexpuruk iragarri zuen eta atzoko hedabide gehienetan azaltzen da, batzuetan argiago, beste batzuetan lotsagarri. Kuriosoa da: faltsutzaileek eskatu dituzte frogak. Eurek ordainduko dituzte eta pozik daude pieza "faltsuak" aztertuko dituztelako. Aldundia, ostera, urduri. Kuriosoa. #19. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianOstraka ¦ 2010-07-27 ¦ 17:12Txikizioaren eta milaka M3ko hondakinen bideoak: "Iruña-Veleia txikizioaren bideo berriak 2010-7-25":http://www.youtube.com/user/hatorRa1 "Iruña-Veleiako milaka M3ko hondakinetan zenbat grafito? Zabortegia bideoa":http://www.youtube.com/watch?v=oIh5q6NWa8k #20. Re: SOS: Txikizizioak jarraitzen du Iruña-Veleianasier ¦ 2010-07-28 ¦ 09:18Asteburuan azaldu ziguten (#15) nola ari diren makinak Veleia garbitzen. Orain beste pare bat bideo grabatu dituzte. Garbi ikusten da eskabadorak barren-barreneraino heldu direla. Lan arkeologiko fina! Hona hemen bideo pare bat eta horietan dauden azalpenen laburpena euskaratuta:
Ezer ez da ondo egingo Iruña Veleian? Erromatar Jainkoren baten madarikazioren bat ote? #21. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleianarkeologo eta ze kristo ¦ 2010-07-30 ¦ 11:28Batek dio arkeologoa dela, eta horrekin badirudi bere iritziak gehiago balio duela, besteak euskalduna delako hobe litzatekeela euskerazkoa ez dena ez jartzea... arraioa! hemen denok dugu zerbait esateko. ba nire ustea apalean, Nuñez-en EGO haundi hori, bere "arqueologia de gestion"-era ohituta egotea(gora Mariturriko EZEREZA), eta orain arteko indusketa metodo geldoarekin "haustearen" nahia (eta nola hautsi ere) izan dira guzti honen errudun. 30 zm-tik 50 zm sakontzea igual ez da ain grabea, baino tonelaje haundik eskabadora bat mosaiko baten gainean ibiltzea(nahiz eta hau 50 zm-tara egon) bai dela SUNTSITZAILEA eta oso isila gainera. Egitura baten harri bat puskatu eta horri bideo bat egitea bastante sentsazionalista irudizen zait. batez ere horrelako 500.000 harri daudenean, eta behin induskatutakoan euripean uzten baditu nuñez jaunak askoz gehiago okertuko baita haien kontserbazio egoera liken, goroldio eta euriekin. Baina ezin ahaztu gabe utzi ostaken asuntoa... faltsuak direla, ez direla, Nuñezi bost axola zaiola dirudi, zergaitik ez ditu ba "ustez azaldu" ziren lekuetatik 2-3 metro ingurura sondeak egiten, zerbaiten beldur Nuñezito? leku txarrera sartu haiz, edo hobe esanda, modu txarrean sartu haiz leku onera... hobe eskabazio hau zuri ere atragantatzen bazaizu, zuri eta zu ENTXUFATU zaituenari, noski, hau guztiaren ardura arabako diPUTAZIOArena baita. #22. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleianlehengo arkeologoa ¦ 2010-08-03 ¦ 09:45Aurrekoari... eritziak edonork eman ditzake, baina baloraketa teknikoa eta benetan doitua diziplina horretan lan egiten duenak soilik eman dezake. Eta weblog honetan profesional baten lanari buruz ari zarete. Zergatik ez zoaz indusketaz indusketa zuzendariaren irizpideak zalantzan jartzera? Bizi zaren etxea egiteko arkitektu eta injinerien neurketa eta diseinuen fidagarritasuna zalantzan jartzen al da? Eta iturriko ura edangarri egiteko zentruetan lan egiten duten kimikariena? Arkeologoa izatea ez da tonboletan oparitzen... Auzibidean jarri badute, legelariek behar diren kontsultak teknikari bati egingo dizkiote eta ez weblog honetan eritziak ematen dizkioten bati. #23. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianSagastiberri ¦ 2010-08-05 ¦ 08:35Guztiz ados ia lehengo arkeologoak esan duen guztiarekin. Soilik gauzatxobat. Nik uste dut publiko orokorrak ez dakiela zein den indusketa bat baimentzeko eta ikuskatzeko prozedura, baino konfidantzan, curriculum-ean eta metodologia egokian oinarrituta dago oinarrritua dago. #24. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianAntton ¦ 2010-08-05 ¦ 10:04Baita zera ere !!. #25. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianOstraka ¦ 2010-08-07 ¦ 18:13"Investigación plena en Iruña-Veleia. Xabi Otsoa de Alda. DNA":http://www.noticiasdealava.com/2010/08/07/opinion/tribuna-abierta/investigacion-plena-en-iruna-veleia #26. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianOstraka ¦ 2010-08-09 ¦ 23:26"Iruña Veleiako aztarnategia gero eta hutsago baina zabortegia gero eta handiago. 2010-8-8 grabatutako bideo bat":http://www.youtube.com/iruinaoka#p/a/u/0/ytV-odvjJH0Julio Nuñezek jarraitzen du aztarnategia husten, Lorena Lopez Lacalle kultura diputauaren baimenarekin. Agian laster bi mila urteko aztarnategiaren lekuan, zabortegi erraldoi bat besterik ez dute utziko. #27. Re: SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-VeleianMikel A. ¦ 2010-08-09 ¦ 23:27Kataluniako tv3-eko saio bat *Sota Terra* (lur azpian). 3 egun irauten dituen indusketarekin zalantza arkeologiko bat argitzen dute astero. Ni engantxatu nau, hemen adibidez Cabrera de Mar-en eginiko programa, berau k.a. II. mendean herri ala hiri erromatarra (Ilturo) izan zen argitzen saiatzen dira: Agian Nuñez eta konpainia Doraemonizatutako etb3-rako euskal bertsioa prestatzen Araba aldean? Bide batez, eskabadorak erabiltzearen arrisku eta onurak ikus daitezke. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|