|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekin© cc-by-nc-sa, baimenarekin Joxe Rojas ¦ 2010-07-06 ¦ 10:51 ¦ masai-ikastaroaMundu mailako krisi ekonomikoa, langabezi tasa altuak, gizarte aurrekontuak maldan behera, zergak gora, BEZ %18ra… panorama horrekin gero eta zailagoa gizaki arruntok erosketak egitea… …bai eta saltokiek saltzea ere, noski. Horregatik, seguruenik, Eroskik kontsumitzaile-bezero-gizaki arrunton aldeko kanpaina zoragarria jarri du martxan: erosketak egiterakoan etxeko poltsak eramaten badituzu, zentimo bateko deskontua egiten dute eramaten duzun poltsa bakoitzeko!!! Ikusi bestela:
Zentimo bateko deskontua ERABILI DUZUN POLTSA BAKOITZEKO. Wow!!! Hain eskuzabalak iruditu zaizkit Eroskikoak ezen ’1 zentimo’ hori ere barkatzeko prest bainago! Pentsa! Aurrerantzean etxean pilatutako poltsa zaharrak Eroskira eraman besterik ez dugu erosketak dohainik (edo dirua itzulita akaso!) egiteko! Horri esaten diot nik krisiaren kontra gogor aritzea!!! Enpin, ordenagailua itzali eta korrika batean noa Bilbondora, etxeko poltsa zahar guztiak hartuta, noski! Baina… …oh, wait!
¿Cómo se dice "hubieras usado"? Esto... um... bah! Pon "erabili duzun", total, la parte en euskera no la lee nadie! Um… beraz, gazteleraz zentimo bat deskontatzen dute erabiltzen EZ DEN poltsa bakoitzeko, eta euskaraz ERABILTZEN DEN poltsa bakoitzeko? Hau zer da, euskaldunen diskriminazio positiboa? Esker bikoitzak eman beharko Eroskiri orduan! Joe! Benetan eskuzabalak, ezta? Eta, diot nik, publizitate legea kontuan hartuta (iragarkiek kontratu balioa dutela dio nonbait), joan liteke edozein euskaldun Eroskiko kutxara zaku bete poltsarekin, eta exijitu publizitatean jartzen duena bete eta poltsa bakoitzeko zentimo bat deskontatzeko? Horren ko-ofiziala da euskara, ala zerbait gutxiago? ¬.¬
Erantzunak#1. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinPellojoxe ¦ 2010-07-06 ¦ 11:31Wow, hau da hau deskontua. #2. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinTxabi ¦ 2010-07-06 ¦ 11:40Egia esan, ez euskaraz ez gaztelaniaz ez da ondo ulertzen zenbat zentimo deskontatu behar duten. #3. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinAgirre ¦ 2010-07-06 ¦ 11:46Euskara, Eroskirentzat, ez da ko-ofiziala, gastua baizik. Eta halakotzat jotzen da banatzaile erraldoi horren establezimendu askotan: gutxi edo bat ere ez. Sortu, euskaraz behin ere ez. Itzuli, eta, ahal dela, prezio merkeenean, kalitatea aintzat jo gabe. #4. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinmik ¦ 2010-07-06 ¦ 12:10"erabil zenezakeen" da zuzenena eta testuinguruak eskatzen duena, ezta? #5. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinassar ¦ 2010-07-06 ¦ 12:44@Txabi: Uste dut niri ez didatela horrela egiten. Etxetik 5 boltsa eramaten baditut, eta bakoitzean karamelu bat sartzen badut, ez dizkidate 5 zentimo ematen. Nik Eroskin erosketak egiten ditudanean, kutxakoak galdetzen dit ea boltsa erabiliko dudan (ez du galdetzen zenbat behar ditudan). Ezetz esaten badut, zentimoak deskontatzen dizkit, baina ez dakit zenbat, uste dut zentimo bakarra dela erosketa lauzpabost produktuetakoa bada. Kontua da boltsak gutxiago erabiltzea, beraz artikuluan dioen bezala, ez dauka zentzurik gero eta boltsa gehiago erabilita, zentimo gehiago irabaztea. #6. Plastiko gastua eta paper gastua EroskinLuistxo Fernandez ¦ 2010-07-06 ¦ 14:09Euskararen kontua albo batera lagata, nik inpresioa daukat, Eroski plastikozko poltsak aurreratzearen aldeko agertu denetik, gero eta errezibo luzeagoak ematen dituztela kutxan: lehen ematen bazizuten 8 zentimetro luze zen papertxo bat, orian 20 zentimetro eta igual ez bat, baizik eta hiruzpalau papertxo, bata ez dakit ze truke, bestea promozio bat egiteko... Hori da papera gastatu beharra! #7. Re: Plastiko gastua eta paper gastua EroskinJoxe Rojas ¦ 2010-07-06 ¦ 15:22Horixe gertatu zitzaidan niri atzo argazki hori atera baino lehen: txakurrarentzako pentzu zaku baten bila joan, poltsa beharrik ez beraz, eta horretarako 15 zentimetroko tiketa gehi beste 4 deskontu tiket. #8. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinxabier ¦ 2010-07-06 ¦ 15:30Nik aspaldi hartu nuen erosketetara (Eroskira edo beste nonbaitera, baita auzoko denda txikira ere) neure telazko poltsa eramateko ohitura, plastikoa aurreztu nahian. Inoiz edo behin, baina, Eroskira joan naiz poltsarik gabe 4 gauza erostera eta kutxakoak galdetu dit ea poltsarik behar nuen edo ez. Bakarrarekin nahikoa izango nuela esan arren eskutada bat jarri zidan eskura. Hau da, behin poltsa bat behar izanez gero berdin zaie bakarra hartzen duzu edo 50 batera. Kontua aurpegi zuritze hutsa iruditu zitzaidan, aurrezkiaren eta plastiko kontsumoa murriztearen izenean slogan merkeak asmatzen dituzte baina gero, hala! kontsumo arduragabea bultzatzen jarraitzen dute. #9. plastikozko poltsak berrerabili egiten diraUnai ¦ 2010-07-06 ¦ 15:38Plastikozko poltsak, mundu guztiak berrerabiltzen dituen gauza bat dira. Inoiz ez ditugu zakarrontzira botatzen, zaborra biltzeko erabiltzen baititugu. #10. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinKarmele ¦ 2010-07-06 ¦ 17:25Egia da, Eroskik behintzat zerbait egiten du. Hala ere, politika ezberdina jarraitzen du lekuaren arabera. Donostiko Gros auzoan, Gran Vian (Galtzada Nagusia), Eroski bat dago. Orain gutxi arte berritzen aritu dira. Dena itxita zegon baino persianaren gainean, obretan zirela informatzeko eta noiz irekiko duten iragartzeko kartelak eskegita zituzten; denak gaztelania hutsean. Groseko euskaldunok Bergarakoak baino kalitate eskasagoa izango degu edo. Edo agian, gutxiegi kejatzen gera. #11. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinjoseba ¦ 2010-07-06 ¦ 23:04Agirrek dio: "Euskara, Eroskirentzat, ez da ko-ofiziala, gastua baizik." #12. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinUnai ¦ 2010-07-06 ¦ 23:14Zorroa!! zorroa!! zorroa!! eta inor ez al da oraindik konturatu euskaraz betidanik zorroa esan izan zaiola orain poltsa deitzen diozuen zera horri?? dela plastikozkoa, dela telazkoa... baina zorroa. #13. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinjon ¦ 2010-07-07 ¦ 08:14Eroskirekin jarraituz, BEZ-a itzultzen dutela eta eman duten deskontu txarteleko testuak ere badu akats larri bat. Denok eroskira txartela irakurtzera! #14. Re: Plastiko gastua eta paper gastua EroskinMikel Liz. ¦ 2010-07-07 ¦ 10:01Luistxok aipatzen du Eroskin ematen dizuten papera amaigabea dela. Atzo 5 euro eskaxeko erosketa egin eta papertzar luze-luzea eman zidaten, ur botila bat baino handiagoa.
#15. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinBilbotik ¦ 2010-07-08 ¦ 13:48Supermerkatuen artean, inork ez du egiten Euskararen alde Eroskik beste. Fijatu zaitezte, bestela. Hori bai, zenbat eta gehiago egin euskaraz, akatsak izateko aukera gehiago. Enpresa are euskalduna egitea denok nahi genuke, jakina. Baina den-denok egiten duzue euskaraz EHko edozein tokitan (aukera izanik)? Denok eskatzen duzue zerbitzua euskaraz??? (hala bada, zorionak) #16. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinJoxe Rojas ¦ 2010-09-28 ¦ 15:52Bueeeno, azkenean, bi hilabete geroago, h artu dute lana Eroskiko lagunek karteltxoa zuzentzeko... gutxi gorabehera!
#17. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinIrala ¦ 2010-09-28 ¦ 21:34Bada, niri zuzendutakoak oraindik belarriko mina ematen dit. Ez luke bestela beharko? #18. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinBorja ¦ 2010-09-29 ¦ 17:31Bai, eta "diZUEgu" baina "duZUn" ? #19. Euskal talibanakXuxen ¦ 2010-09-30 ¦ 07:11Nonbaiten irakurria dut euskaraz ere zenbakia aurrean jartzen dela, nahiz eta gero "zentimo bat" irakurri. #20. Re: Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekinJoxe Rojas ¦ 2010-09-30 ¦ 14:50Tira, ez diot nik supermerkatuko kartel ziztrin batek prosa unibertsalaren ondarean gordetzeko moduko pieza izan behar duenik, baina gauza bat da 1 zentimo jartzea, eta oso bestelakoa aurrezten duzun poltsa bakoitzeko zentimo bateko deskontua egingo dutela esan nahi eta deskontua *erabiltzen duzun poltsa bakoitzeko* idaztea. Eta hori zuzendu nahian testu are txarragoa egiteak jada ez du kalifikatiborik, batez ere langileen artean hori ondo idazteko gauza den euskaldun bakar bat ere izan behar ez duen EROSKI bezalako leku batean... Benetako talibanak bagina, lehen kartela atera zutenean etxeko poltsak besapean hartu eta supermerkatura joango ginatekeen, legez kontratu balioa duen kartel publizitarioan esaten dena betetzeko eskatzera... Horrelaxe ikusiko genukeen praktikan zer balio duen euskarak, eta zer errespetu merezi dugun bezero euskaldunok. Eta orain, goazen denok Budak misilekin suntsitzera!!!
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|