Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hemen da Euskovision 2010

© cc-by-sa  Sustatu + La Personnalite ¦ 2010-05-29 ¦ 09:14 ¦ zuzenean

Gaur larunbatez da Eurovision jaialdia, 21.00etatik aurrera. Lehenagotik, 20.00etatik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta hementxe bertan, Euskovision ospakizun burugabe samarra. Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Eguneraketa, igandea. Alemaniak irabazi zuen, Espainiaren aktuazioa ia hondatu zuen batek. Hori dena zuzenean komentatu genuen umore handiz. Jardun osoa gorde dugu erreferentziarako.

Publizitatea

Parte-hartzeko, ez bazatoz Espaloira, hor goian 20.00etan irekiko den leihoan zuzenean sartu zure iruzkinak, zeure izen edo goitizenarekin. Twitterretik #euskovision gakoa ere sartuko da iruzkinetara.

Telebista barik bazaude, RTVE.es webgunean ederto ikusten ahalko dela uste dugu. Semifinalak ondo jarraitu dira hortik. Baliteke erretransmisioa egotea halaber Eurovision.tv webgunean.

Finalerako parte-hartzaileen ordena hauxe da:

  1. Azerbaijan - Safura - Drip Drop
  2. Espainia - Daniel Diges - Algo Pequeñito
  3. Norvegia - Didrik Solli-Tangen - My Heart Is Yours
  4. Moldavia - Sunstroke Project & Olia Tira - Run Away
  5. Zipre - Jon Lilygreen & The Islanders - Life Looks Better In Spring
  6. Bosnia - Vukašin Brajić - Thunder And Lightning
  7. Belgium - Tom Dice - Me And My Guitar
  8. Serbia - Milan Stanković - Ovo Je Balkan
  9. Bielorrusia - 3+2 - Butterflies
  10. Irlanda - Niamh Kavanagh - It's For You
  11. Grezia - Giorgos Alkaios & Friends - OPA
  12. Erresuma Batua - Josh - That Sounds Good To Me
  13. Georgia - Sofia Nizharadze - Shine
  14. Turkia - maNga -We Could Be The Same
  15. Albania - Juliana Pasha - It's All About You
  16. Islandia - Hera Björk - Je Ne Sais Quoi
  17. Ukrainia - Alyosha - Sweet People
  18. Frantzia - Jessy Matador - Allez Olla Olé
  19. Errumania - Paula Seling & Ovi - Playing With Fire
  20. Errusia - Peter Nalitch & Friends - Lost And Forgotten
  21. Armenia - Eva Rivas - Apricot Stone
  22. Alemania - Lena - Satellite
  23. Portugal - Filipa Azevedo - Há Dias Assim
  24. Israel - Harel Skaat - Milim
  25. Danimarka - Chanée & N'evergreen - In A Moment Like This

euskovision2010a.html 2346KB (2403267 byte)

Erantzunak

#1. Re: Hemen da Euskovision 2010

Iñigo ¦ 2010-05-29 ¦ 21:43

Uribarrik esan omen dau Españako kantua bukaeran repetidu eingo dabela, espontaneua dala ta, que escándalo !!!!!!!!!!!!

#2. Bi komentario paraleloan, Euskovision eta EuroOut

Luistxo ¦ 2010-05-30 ¦ 12:38

Ez ginen Euskovision-en Elgetan edo etxeetatik elkartu ginenak atzoko Eurovision honela jarraitu zuten bakarrak.

EurOut da Europa osora begira egindako lesbianentzako webgune bat. Iaz ere egin zuten liveblogging Eurovision komentatzeko, eta aurten errepikatu zuten.

Jarduna errepasatzen egon naiz. Geuk esandako gauza berberak dira, identikoak:

  • Danimarkakoek The Police ziruditela Every Breath You Take kantatzen
  • Azerbaijango neskak zelako izter politak zituen eta eskailera jaisten muturrekoa hartu behar zuela zirudiela
  • Espainiakoa bigarrenez irten zenean mesedez egin zezala salto beste espontaneo batek...
  • ...

Bi iruzkin blokeak elkarren ondoan itsatsi ditut, orduak bateratzen badituzue, eta ingelesa kontrolatzen baduzue, konprobatuko duzue.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz