Teknologia albisteak

Prezio "dinamiko" eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Sustatu
atzo : 15:48

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa dokumentatuago bat ekarri digu gogora: algoritmoak jendearen kalterako eta prezioak igotzeko zein modu sofistikatuan garatu dituzten han.

Publizitatea

Barredromoaren 4. edizioa Eibarren asteazkenean

Sustatu
2025-03-24 : 15:02

Asteazkenean egingo da laugarren Barredromoa Eibarren, UEUren eskutik. Duela hiru urte jarri zuten martxan ekimen hau, zientzia gizartera hurbiltzeko helburuarekin. Aurtengoan, gainera, Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dute (adi, beraz, ez da Markeskuan).

Tagzania app berria: Egunean Behinen ildotik, eguneroko joko eta erronka

2025-03-24 : 10:07

Egunean Behin jokoaren arrakasta eredua errepikatu nahian, CodeSyntax-ek Tagzania app berria garatu du. Eguneroko erronka planteatzen du app berriak, Euskal Herriko eta munduko tokiak identifikatzea mapa batean.

AskHezi garatu dute, diktaketak egiteko tresna

Sustatu
2025-03-22 : 09:45

Elhuyar Fundazioaren taldeko Orai NLP adimen artifizialeko zentroak AskHezi garatu du, haurren ahotsekin dabilen euskarazko diktaketa-sistema. AskHezik hizketa transkribatzeko balio du (euskara, alegia), eta, ahozko komandoen bidez, aldaketak egin edo akatsak zuzendu daitezke.

Appa Zarautz jokoaren bigarren sasoia aktibatuko da astelehenean

Sustatu
2025-03-21 : 11:45

2023an jaio zen Appa Zarautz jokoak bigarren denboraldi bati ekingo dio astelehenean, martxoaren 24an. Mugikortasunari, Errespetuari eta Bizikidetzari buruzko galderak (eta Zarautz herriari buruzkoak) egunero, bost egunean, apirilaren 10 arteko sasoi batean.

Software librearen aldeko aldarria, irakaskuntzan eta irudigintzan

Sustatu
2025-03-21 : 09:13

Software librearen aldeko aldarria egin dugu Twitchen eta Segura Irratiko zuzenekoan, atzo egin genuen atalean. Irakaskuntzan Iradi plataformak interesgarria dirudiela, eta alderdien akordio bat izatea hori bultzatzeko Legebiltzarrean, positiboa. Eta baita GIMP 3.0 irten izana ere bai, euskaraz gainera. Burujabetasun teknologikoa software libretik pasatzen baita duda barkik,

‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

2025-03-20 : 09:26

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik lantzen da, fokua ez da soilik biktiman jartzen, erasotzailean baizik.

Zertan den Iradi, irakaskuntzako euskal plataforma librea

Sustatu
2025-03-19 : 10:02

Atzo eman genuen albistea, nola ekimena adostu duten EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean, Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Baina zer da Iradi? Pixkat azaltzen saiatuko gara.

Txatboten Ebaluatoia berriro, kanpoko ereduekin aldeztu eta hobetzeko Latxa

Sustatu
2025-03-19 : 08:25

Otsailean lehenbizikoa egin ondoren, Hitz zentroak Txatboten II. Ebaluatoia antolatu du. Gaurdanik apirileren 2ra egongo da martxan, hemen. Sariak daude parte-hartzaileentzat, eta aukera Latxa hobetu eta indartsuago bat testeatzeko (80B-ko tamainakoa).

Gimp 3.0 kaleratu da, eta euskaraz dago

Sustatu
2025-03-18 : 16:12

Software libreko munduko programa funtsezkoetako batek, GIMP-ek, 3.0 bertsioa kaleratu du. Hamarkada pasa egon da GIMP 2-puntu bertsioetan, eta eguneraketak izan ditu, noski; baina garapen gehigarri esanguratsuak dituela esan nahi du 3.0 bertsioa kaleratu izanak. Irudiak moldatzeko programa hau euskaraz dago gainera.

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

Sustatu
2025-03-18 : 09:23

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta beste), ikasketa ingurunea eta halako funtzio batzuk elkartzen dituen plataforma da Iradi.

Mo protagonista, Atxagaren behi memoriatsua

Sustatu
2025-03-16 : 11:17

"Mo - Behi euskaldun baten memoriak" izeneko erakusketa didaktikoa ireki dute Nafarroako Liburutegian (Iruñea). Bernardo Atxagaren liburua eta pertsonaia, Mo behia, dira protagonistak. Gainera, liburuaren persierazko itzulpenak saria jaso du Iranen: 2023-24 urteetako hiru liburu hautatuetako bat izan da Irango Haurren Liburuen Batzordearentzat.

Ireki dute Euskaraldian izena emateko epea

Sustatu
2025-03-15 : 13:46

Gaurtik aurrera izango dute belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko aukera, hemendik. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten Euskaraldiaren ariketa, baina jada izena ematera deitu dute antolatzaileek.

Oñatiko esamoldeen karta-jokoa

Sustatu
2025-03-14 : 08:44

Herriko hizkera modu jostagarrian lantzeko, esamoldeen karta-jokoa garatu dute Oñatin. Badihardugu elkarteak prestatu du materiala, eta Oñatiko Udalak garatu. Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz

Chromecastak eta Skype heriotzaren ateetan, baina Wikipedia ez

Sustatu
2025-03-13 : 16:05

Twitchen eta Segura Irratian gaur goizean egindako zuzenekoan, erretxinduta azaldu da Luistxo Fernandez Sustatuko editorea etxean duen Chromecast gailua hil zaiolako. Anekdota horretatik ondorio teknologikoak atera ez ditu bada gero! Hiltzear den beste gauza bat, Skype, hori ere komentatu dugu. Baina ez da dena hileta kontua izan; albiste positiboetan, emakumezkoen biografiekin primeran ari dela Wikipedia.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: