|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Alua: ez da sex-shop baten izena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-06-02 ¦ 10:05 ¦ marketinaNorbaitek pentsa zezakeen beste zerbait zela, baina mendiko materiala saltzen duten denda bat da Alua izeneko hori. Gainera Facebook bidez saltzen omen dute. Argi dagoena da, euskaraz ez zekiela izena jarri zionak.
Euskaraz izen harrigarriak suertatzen diren besterik? Batzuk aipatu genituen Kaikuren kanpaina hura dela eta... Gogoratzeagatik: Irain jakiak, adibidez.
Pare Gabia etxeak zapatak saltzen ditu. Eta gainera pare bakoitzetik bakarra erakusten dute. Besterik okurritzen? Erantzunak#1. Re: Alua: ez da sex-shop baten izenaZirin ¦ 2010-06-02 ¦ 16:03Donostian bada "simorra" izeneko denda bat, eta ez dute ongarririk saltzen. Etiketako erropa omen... #2. Re: Alua: ez da sex-shop baten izenaAmona ¦ 2010-06-03 ¦ 17:31Hernanitik gertu ba omen da "Polígono Irakurri" izeneko bat... #3. Alfer akademiakoak ere ez dakiJabi ¦ 2010-06-04 ¦ 23:36Pontevedran bada Alfer izeneko akademia bat, seguraski Alberto Fernandez edo horrelako batek zuzendua. Horko ikasleek suspensoa seguru...
#4. Re: Alua: ez da sex-shop baten izenaAntton ¦ 2010-06-05 ¦ 10:12Lesakan (Nafarroan) baditugu "IRAIN ESKOLAK"... #5. Re: Alua: ez da sex-shop baten izenaAntton ¦ 2010-06-05 ¦ 10:20ALUA - ALUXKA - ALUKERIA #6. Re: Alua: ez da sex-shop baten izenamik ¦ 2010-06-07 ¦ 10:12Exajeratua izan ala ez, lagun batek kontatua da: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|