|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Marka da gero kaiku izatea!© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 13:11 ¦ marketinaKaiku esne-markaren kanpaina berria da, Ni Kaiku naiz, puntu-com eta lehiaketa eta guzti. Leloaren egokitasunari erreparatu dio batek baino gehiagok, adibidez Argazkiak.org-en Txikillanak, eta baita Benito Fizek Atoan mikroblogean. Eguneraketa, ostirala: Irakurle batek protesta egin ondoren, Kaikuk azalpenekin erantzun dio. Beste batek alprojentzako moduko beste marka bat topatu du.
Kaiku marka esneari lotutako terminoa ere badela argi dago, eta urteetako ibilbidea egin du merkatuan. Hala ere, esaldi horren kontestuan, beste zerbait ere iradoki dezake, Txikillana eta Fizek igarritako hori, hain zuzen ere: ergela, alproja... Beste marka ezezagunago baten berri ere ikusi dugu Argazkiak.org-en: Irain jakiak.
Argazkilariak dioenez, Ezkio-Itsasoko Anduaga industrialdean ikusgai dagoen jaki banaketa enpresa baten izen xelebrea da. Erantzunak#1. Re: Marka da gero kaiku izatea!Mikel Belasko ¦ 2010-01-14 ¦ 09:26Nik bidali dut kexa bat Kaiku komunikazio departamentura: La campaña de Kaiku naiz, como ya sabréis, resultante insultante para todas aquellas personas que hablamos euskera. Kaiku naiz := soy bobo. Espero que tomen las medidas pertinenentes para corregir esta desafortunada campaña. Ea hau egia den: Su petición ha sido procesada, nuestro equipo se pondrá en contacto con usted lo antes posible. Gracias por confiar en nosotros. #2. Izen desegokiakJozulin ¦ 2010-01-14 ¦ 10:18Izen desegokien kontua oso komentatua izaten da interneten. Hona hemen ezagun bat: Eta hemen, gaztelaniazko izen desegoki gehiago. #3. Re: Izen desegokiakJosu ¦ 2010-01-14 ¦ 12:33Izen desegoki espainolekin hasi ezkero, akabo! Mier abizena zuen eibartar batek Burgosek jatetxea ireki eta kartelean zera jarri zuen: Mier da de comer Jozulinek egin duen Microsiervosen aipua moduko bat egiten saia gintezke, euskarazko izenekin. Seguru egon pila bat daudela! #4. Re: Marka da gero kaiku izatea!Mattin ¦ 2010-01-14 ¦ 12:56Gasteizen aspalditik dabil «Carpintería de aluminio ALU» furgoneta bat, pintxo-pintxo. #5. Izen desegoki gehiagoJozulin ¦ 2010-01-14 ¦ 13:16
Ahaztuta neukan izen desegoki euskaldun hau: Pare Gabia. Eta zapatak saltzen dituzte! Egia izango da ze, pare bakoitzetik bakarra erakusten dute. WTF!? #6. Re: Marka da gero kaiku izatea!Neu ¦ 2010-01-14 ¦ 14:53Hernanin uste dut: #7. Re: Marka da gero kaiku izatea!Mattin ¦ 2010-01-14 ¦ 15:31MediaMarkt-en aurkako kontrapropaganda ote? #8. Re: Marka da gero kaiku izatea!Ricardo Gómez ¦ 2010-01-14 ¦ 15:54Jozulinek (#3) aipatu dituenen bidetik, erdarazko izen desegoki gehiago daude Microsiervos blogean, batzuk oso onak (denda eta bestelako establezimenduen izenak, publizitatea, etab.): #9. Re: Marka da gero kaiku izatea!Pruden Gartzia ¦ 2010-01-14 ¦ 17:42Mikel Belaskok dio: La campaña de Kaiku naiz, como ya sabréis, resultante insultante para todas aquellas personas que hablamos euskera. Kaiku naiz := soy bobo. Espero que tomen las medidas pertinenentes para corregir esta desafortunada campaña. #10. Re: Marka da gero kaiku izatea!Aitor ¦ 2010-01-14 ¦ 18:14"Kaiku naiz" esaldia tetrabriketan irakurtzean, bitxia begitandu zitzaidan, eta bigarren interpretazioaz ere jabetu nintzen. Hala ere, Pruden Gartziaren iritziarekin egiten dut bat, guztiz. Bide batez, esan dezadan Kaikuri bidalitako kexa hori euskaraz bidaltzea bazegoela. #11. Re: Marka da gero kaiku izatea!Txinbilo ¦ 2010-01-14 ¦ 18:25Iraingarria den edo ez gauza erabat subjetiboa da eta ez naiz horretan sartuko (baina hala pentsatzea ez zait exagerazioa iruditzen). Argi gelditzen dena da kanpaina hau erderaz sortua dela eta publiko euskalduna bigarren mailokotzat jotzen dela. Esan gabe doa enpresa pribatu bat denez guztiz zilegia dela publizitatea nahi duten erara egitea. Beste gauza bat gure erantzuna izango da. Nik ere, mezu bat bidali diet eta nahiko nuke beste batzuk gauza bera egitea. Ez dakit ezertarako balioko duen, enpresaren erantzunak (kanpaina erretiratezen badute) esango digu. #12. Re: Marka da gero kaiku izatea!Benito ¦ 2010-01-14 ¦ 19:16Ez dezagun ahaztu Kaiku hitz hori "marka" modura aspaldian erabili dela, esnearena ez ezik, traineru ezagun-txapeldunak ere daroa izena. Horrezaz gainera, nik neuk behintzat ezagutzen ditut taberna-denda pare bat izen horretakoak, eta egongo dira gehiago (elkarteak, taldeak....). Esango nuke bestalde, hitz horren adierak ez direla oso ezagunak izan orain arte, ezta euskaldunen artean ere, ez "kaiku" ontzia-substantiboa ez "kaiku" adjektiboa. Bata artzaintza-giroko tresna berezia, bestea leku batzuetan erabili-ezaguna baina guztietan ez. Nire inguruan behintzat, seguruenik kaiku berbak zer esan nahi duen galdetuta askori txistularien jaka baino ez zaie etorriko burura. Hala ere, ezin da ukatu berba horrek, adierak adiera, bertokotasun ikutu handia daukala, tipografia "vasca" horretan idatzita ikusiko duzue askotan hain zuzen ere. Hori bai, gaur egun, euskararen ezagutzaren zabalkundearekin gero eta gehiagok dakigu norbaiti adjektibo hori ipintzeak zer adieraz dezakeen. Aintzat hartu du hori itzultzaileak? Ez dakit, baina beharleku makala jarri diotena. #13. Re: Marka da gero kaiku izatea!Joseba ¦ 2010-01-14 ¦ 21:38Belasko hago lasai, Kaikuk erantzun egokiagoa emango dik. #14. Re: Marka da gero kaiku izatea!Mikel Belasko ¦ 2010-01-14 ¦ 22:57Aitortu beharko dut bai, kaiku xamarra izan naizela, eta exageratu egin dudala goizeko lehen ordu horietan. Barkatu, Pruden. #15. Re: Marka da gero kaiku izatea!Pruden Gartzia ¦ 2010-01-15 ¦ 08:26Eskertzen dizut oharra, Mikel, baina ez dago ezer barkatu beharrik. Kontua da batzuetan, Josebak dioen bezala, purrustadaka tratatzen ditugula ondo edo gaizki euskaraz zerbait egiten saiatzen direnak, eta isil-isil onartzen ditugula ezer ere ez egiten ez dutenak. Horrela, euskararen aldeko giroa sortu beharrean, kontrakoa sortzen dugula iruditzen zait. Ni ere bekatari naiz horretan, nahi nukeena baino sarriago. #16. Re: Marka da gero kaiku izatea!Mattin ¦ 2010-01-15 ¦ 10:05«Kontua da batzuetan, Josebak dioen bezala, purrustadaka tratatzen ditugula ondo edo gaizki euskaraz zerbait egiten saiatzen direnak, eta isil-isil onartzen ditugula ezer ere ez egiten ez dutenak.» #17. Re: Marka da gero kaiku izatea!sapi ¦ 2010-01-15 ¦ 11:21Nire atzoko erantzuna ez omen sen heldu, gaurkoan errepikatuko dut, beraz. Izen desegokiak euskaraz, milaka daude.Ezagunena, beharbada, Coca Cola Konpainiaren porrot nagusia izan zen hau:
Euskaldun batek edango luke "Txerri kouk" bat? Porrotaz ez naiz harritzen. Dena den Google erabiliz nahiko erraza da halakoak topatzea sarean: Kriston arrakasta izango duen bideojokoa: http://6.media.tumblr.com/tumblr_kp9stbHFPf1qzvqt4o1_r1_250.jpg Enpresa kartzelagai ezaguna: ETA.com Tipo hau uretan ibiltzen da, baina Facebook-en bere asmoen berri ematen du hasiera-hasieratik: Alex Zikin. Musikari honek neskentzat bakarrik egiten du bere musika: Alua Nascimento. Eta bere kitarra non erosi zuen ere badakigu: Halua Eta zer esan pelikula honi buruz? Zikina Dinastija.
Mutiko afrikarrekin elkartasun GKEa (neskei ez omen diete laguntzen): Sakila Sponsorship Enpresa honek incentivos de empresa delakoan aritzen da: Alua.es Tipo honek lagunak behar ditu facebooken: Dennis Eroa. Artista honek arrakastarik ez Euskal Herrian: Kakati. Hain neska garbia izateko, izen eskatologikoa: Kakaty Enpresa honen kotxeetan, semaforoetan zer egin behar den argi dago. Kontxo, denbora nahikotxo galdu dut honetan... Norbaitek segituko al du? #18. Re: Marka da gero kaiku izatea!sapi ¦ 2010-01-15 ¦ 11:23Kaikua neuk, loturak jartzen asmatu ez dut ba. #19. Loturak jartzekoSustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 11:42Estekak zuzendu dizkizugu guk, sapi. Hurrengorako. HTML erabili dezakezu, edo Testu Egiturauaren bizpahiru arauak erabili. Hala ere, arrakasta izango duen bideojokoa aipatu duzunean, errepikatu egin duzu Txerri Koukaren irudia... Bideojokoaren irudia ikusi eta izena jakiteko irrikitan geratu gara. Mila esker erreferentzia interesgarri hauengatik #20. Kaikutik azalpenakMikel Belasko ¦ 2010-01-15 ¦ 12:53Kaikutik deitu didate eguerdian, eta Kaikuko ordezkariak, barkazioa eskatzeaz gain, bere arrazoiak eman dizkit luze, zabal eta adeitsu:
Bukatzeko, gomendatu diot Sustatun sartzeko, sortu den eztabaida jarrai dezan eta Euskaltelen kanpainarekin gertatukoa ere bai. Eta baita Joxe Aranzabalen Faroan ere, han esandakoa irakurtzeko. Eskertzekoa da berak gaiari emandakoa arreta. #21. Alprojentzako esneaIñaki A. ¦ 2010-01-15 ¦ 13:06Alproja hutsa zara, edo alprojoso xamarra? Esne begetala gustuko duzu, baina erostera joateko nagiegia? Horra hor zure esnea:
#22. Re: Marka da gero kaiku izatea!felipe ¦ 2010-01-15 ¦ 15:31Kaikukeria hau publizitateari dagokionez behintzat arrakasta handia lortzen ari dela dirudi, sorturiko eztabaida ikusita.Ondo ala txarto euskarazko publizitatea egiten dituzten enpresak zoriondu behar ditugulakoan nago. #23. Aitorpena KaikuriJoseba ¦ 2010-01-16 ¦ 00:28Belasko eta bioi adeitsu erantzun dizkigu Kaikuk gure kexa edo iradokizunak. Gizalegezkoa dirudien arren, jakina da administrazioak berak, edo auskalo non dauden call center horiek baliatzen dituzten multinazionalek, sarri, ez dietela kexu eta iradokizunei inongo jaramonik egiten. #24. Re: Marka da gero kaiku izatea!Belen Uranga ¦ 2010-01-18 ¦ 14:52Ba, niri ere ez zitzaidan ezer gustatu leloa. Baina ez doa izenen bidetik, izanarenetik baizik. Bada aspaldian joera indartsu bat publizitatean edota marketinean, edo ez dakit nik, enpresaren munduan "markar"rekin identifikatu beharraz behartzen zaituena. Identifikatu bai, identitateaz... Ezin dut. Nire ustetan behintzat ez naiz kaikua, ezta kaiku ere. Ezta nahi ere! #25. Ni Kaikukoa naiz. Eta zuGoio Arana ¦ 2010-01-22 ¦ 08:47Irratiko mezua aldatu egin dute. "Ni Kaiku naiz. Eta zu?" barik orain "Ni Kaikukoa naiz. Eta zu?" esaten dute. Interneten www.nikaikukoanaiz.com domeinua ere hartu dute izen horrekin baina, lehengo leloa ikusten da webgune berri horretara joanez gero. Gastelerazko eslonaga, Internete behintzata lehengoa da. #26. Re: Marka da gero kaiku izatea!Beñat ¦ 2010-01-23 ¦ 12:40Inork ez zidan esan euskaldun izaten zein nekeza dan... #27. Re: Marka da gero kaiku izatea!Aitor ¦ 2010-02-05 ¦ 20:58Marka-izen (des)egokien antologiarako, beste bat: Palma Peña su-itzalgailuak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|