Teknologia albisteak
10

Euskal kantu ikusienak Youtuben: Lain taldearen arrakasta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-19 : 10:05

Youtubeko euskal kantu ikusienen rankina egiten saiatu gara, Youtuben bilaketa batzuk eginda, ezagunak zaizkigun talde batzuena. Lain taldeak eman digu sorpresa: Ken Zazpiren Ilargia kantuak bakarrik hartu dio aurre egin dugun zerrendan.

  • Ilargia (Ken Zazpi), 497.027 ikustaldi
  • Zure doinua (Lain), 321.924 ikustaldi
  • Oreka (Berri Txarrak), 189.173 ikustaldi

Laboaren lehen urteurrena zela eta agertu zen talde honen izena Sustatun. Interneten aukeren erakusgarri bat da Lain taldea: soinu kalitate eskaseko bideo etxekoi bat Youtuben kargatu zuten, 2007an parke batean kasualitatez grabatutakoa. Kantu hori, Zure doinua, Lor taldearena da izatez, baina Lor taldearen bertsioak 22.300 ikustaldi ditu, Lain taldearena baino 14 aldiz gutxiago. Youtuben kantu hori bilatuta argi gailentzen zaio Lain.

Youtubeko bideo horri esker lortu zuen Lain taldeak bere lehenengo kontzertua. Hortik etorri ziren ezagutzera ematea, 2008ko Gaztea maketa lehiaketa irabaztea, BBK live jaialdia irekitzeko aukera... azalpen horiek ematen beste bideo bat dago Youtuben parke horretan bertan grabatua. Ikusteko moduko beste bat, Gazteak grabatutako Itxaropen hautsien kaxa.

Zerrenda honetako beste taldeetan ez bazala, Interneten jaio zen Lain taldearen arrakasta. Besteak existitzen ziren, ezagunak ziren lehenagotik eta bazuten diskoren bat edo beste merkatuan. Bestelakoa da Lain taldearen kasua: Interneten kantua jarri eta bere arrakastari erantzunez etorri da iaz bere lehen diskoa.

Euskal kantuen top zerrenda

Egindako bilaketekin Youtuben gehien ikusitako 10 euskal kantuen zerrenda egin dugu. Gure bilaketen araberako zerrenda da honako hau:

  1. Ilargia, Ken Zazpi 497.027
  2. Zure doinua, Lain 321.924
  3. Oreka, Berri Txarrak 189.173
  4. Laztana, Latzen 149.377
  5. Jo Ta Ke, Su Ta Gar 110.787
  6. Lau teilatu, Amaia Montero eta Mikel Erentxun 108.305
  7. Ikusi arte, Berri Txarrak 104.402
  8. Amets bat, Alaitz eta Maider 98.693
  9. Pixka bat es mucho 97.755
  10. Aitormena, Hertzainak 81.169

Erantzunak

loveof74
2010-05-19 : 11:05

ta, zer erabili dezue euskal musika bilatzeko? "euskal" etiketa edo?

Luistxo
2010-05-19 : 12:51

Gogoan dut nola kritikari batek Hannah Aduna estilo-izenarekin bataitu zituen Lain-ekoak. Love of 74 lagunak idatzi zuen bezala, es ke pasada bat da.


Sustatu
2010-05-19 : 15:23

loveof74, zerrenda egiteko bururatu zaizkigun talde ezagunen bilaketak egin ditugu. Hipotesietatik abiatuta egin dugu zerrenda, eta horrela aurkeztu dugu. Zure sujerentzia probatuta zerrenda honetan Lain taldeari bigarren postukenduko liokeena ikusi dugu:


Maite zaitut, Takolo, Pirritx eta Porrotx



Aurkitu duzu Lain taldea podiumetik kendu dezakeen beste kantu euskaldunik?


sapi
2010-05-19 : 19:15

Katxiporreta, niri ere okurritu zaidan lehenengoa Maite zaitut izan da. Eta ez nau defraudatu (400,785 )

sapi
2010-05-19 : 19:19

Oreka baino gehiago du honek ere



http://www.youtube.com/watch?v=SW2Aut-107c">

grundy
2010-05-19 : 19:31

nahi duzuena kritikatu dezakezue lain taldea baina bideo hau youtuben azaldu zenean pitxi ta letu bezala izan zen ta lortu zuen arrakastari esker, bultzada hartu zuen gero beraiek kide diren lain taldea, ta imaginatzen det taldea lortu duen arrakastagatik oin bideoa lain taldea izena jarrita edukiko duela.

Gainera momentu hoietan bi neska ezezagun beren kitar eta ahotsakin soilik hainbat euskal talde ezagun baino bisita gehio edukitzea ez ahal da arrakasta? ta gainera oso denbora gutxian izan zen.

lain akaso ez zaizue gustatuko baina argi dago bideo hau bai izan dela arrakasta bat.



ta beno maite zaitut urte bat gehio darama sarean hurrengo urtean gustura ikusiko nuke ia zure doinua-ren bideoa maite zaituten kopurura iritzi ote den, zihur nago horretaz

sapi
2010-05-19 : 19:32

Hau desastrea, aurrekoa ezabatu, mesedez, ez dut bideoa sartzen asmatzen... Barkatu!



Bestetik Txoria Txorik 150.000 bisitako bi bideo ditu, 300.000 bisita bezala kontztu ahal dira?



Hori bai, erdarazko kantak sartzen baditugu, Mocedadesen "Eres tu" kantak oso atzean uzten ditu hauek guztiak, (1,045,090 views) bideo batean, ia milloia beste batean)

Beti Mikel
2010-05-19 : 20:11

Agur Jaunak eta Eusko Gudariak kantuez gain, honek ere, bertsio orijinalean edo bestelakoetan, erraz irabazten die zerrendako gehienei:



Leireletu
2010-05-21 : 12:03

Ni lain taldeko abeslarietako bat naiz eta benetan liluraturik gaude gertatzen ari zaigun guztiarekin, izan ere bideo honek guztia aldatu digu. Dudarik gabe maketa lehiaketa irabazteak ere izugarrizko bultzadakada eman zigula...baña bideo honi esker izan ez balitz seguruenik ezen lain esistituko...beraz eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen bideoa ikusi duzuen guztiei eta nola ez, Lor taldeari, abesti eder hau sortzeagatik. Muxu bat eta berriro ere, milla esker.



xuriken
2010-05-26 : 02:22

Gustatu zait egin duzuen ariketa. Eta ezin izan dut ekidin... Artikulu hau irakurrita, segituan joan naiz Euskaltubera bertako euskal kantu ikusienen podiuma osatzera. ;)


Euskaltuben gehien ikusi den bideoa, nabarmen, Der Untergang filmaren euskal parodia da (60.000 ikustaldi baino gehiago).


Sailkapen orokorrean bigarrena AHT Gelditu!ren bideoa da (24.000 bistaratze inguru).


Eta hain zuzen ere, hirugarren postuan ageri zaigu lehenengo "abesti" bezala kontsideratu dezakegunaD: Euskal Chiki Chiki (10.000).


Laugarren postuan (eta euskal kantuei dagokienean bigarren), Atharian taldearen zuzeneko bat dago (9.400).


Eta sailkapen orokorreko 9. postuan (ozta-ozta euskal kantuen podiumean)Gernikako Critic a Chronic taldea daukagu, hau ere zuzenean (8.000).


Nahiko atzerago daude Mikel Laboaren Txoria Txori (3.500 bistaratzerekin, kantuen 4. postuan) eta Damba taldearen Mi camino (5. postuan, 3.200ekin).


Seigarren postuan Betagarrik Korrikarako egindako Ongi etorri lagun abestia dago (3.000).


Erantzun

Sartu