|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoa© cc-by-sa Josu Mendicute ¦ 2009-12-02 ¦ 10:11 ¦ musikaTira, egon naiz Victoria Eugenian Mikel Laboaren omenezko kontzertuan. Eta zer esango dizuet. Gehiago merezi zuen gizon horrek, nire ustez. Izan dira joandako urtebete honetan omenaldi gehiago, batzuk auzolanean antolatutako kontzertuak, besteak kantu-afari soilak, eta lepoa jokatuko nuke berotasun gehiago izan dela guztietan, atzo, ekitaldi ofizialenean, sentitutako hoztasun deserosoarekin alderatuta. Hurrengo lerroetan kritika beharbada latza irten zait, baina maitasunez idatzita egin dut. Parte hartu duten artistei errespetu osoz, iruditu zait ekitaldiak hunkigarriagoa behar zuela izan. Laboa entzutean izugarrizko adrenalina deskargak izaten ditut, izugarrizko barne-dardarak sortzen dizkit Laboak, eta gaurkoan... ez dut ikusi ETB3n emandako dokumentala, baina apustu egingo nuke zirraragarriagoa izan dela. Dezepzionatuta irten naiz, bi zentzutan: Batetik, antolakuntza. Eszenatokiaren antolakuntzan akats dexente: Odon Elorza irten da Marisol Bastida alargunari domina jartzera, eta ez du lortu dominaren soka soltatzea (neska batek irten behar izan du laguntzera). Lotzeko ere, kostatu zaio. Gero, bere mikrofonoa ez zebilen. Euskarazko diskurtsoa irakurria, entsaiatua eta naturaltasunik gabekoa. Gazteleraz odonago aritu da. Kantu bat eta bestearen artean denbora dexente. Egon da momentu bat zeinetan Victoria Eugenia oilotegi bilakatu den, jende guztia hasi baita berriketan, ikuskizunak une horretan izan duen etenaldian aspertuta. DJak ari ziren bitartean, tekniko bat kableak ondo ote zeuden... Eta abar. Bestetik, maila artistikoa. Beste zerbait espero nuen, zerbait hunkigarriagoa. Taldez talde:
Laboaren alargun Marisol Bastidaren diskurtsotik, bi gauza aipatuko nituzke:
Nire uste apalean, gehiago merezi zuen Laboak. Nirekin joan den lagunak ere esan dit, ez zidala iritzia eman nahi, klasikoegia dela pentsatuko nuelakoan. Enfin, ez nuke esango maila eman duenik ikuskizunak... Baina tira, Laboak maila altua jarri zuen, eta exikentzia maila parekoaz joan naiz agian... Ez dakit zer irudituko zaizuen nire iritzia. Apuro apur bat ematen dit, egia esan, ekitaldia kritikatzeak. Nahiago nuke Laboaren handitasuna goraipatzean xahutzea nire indarrak, baina ez da hori benetan sentitzen dudana. Erantzunak#1. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaAxier ¦ 2009-12-02 ¦ 10:44
#2. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaloveof74 ¦ 2009-12-02 ¦ 11:58ez nintzen egon. ezin det Veugenian pasa zenario buruz hitzegin. Baina zure testuan taldeen lanak Laboarekin, bere ahotsarekin, gehiegi parekatzen dezu. Baina ezin da Laboaren ahotsa berriz entzun. #3. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaAritz ¦ 2009-12-02 ¦ 12:22Atzoko ikuskizunaren leloa "Mikel Laboa 180š" zen. Antolatzaileek lehenengotik adierazi zuten, ez zela omenaldi bat oroitzapen bat baizik, ideia printzipala Mikelen musika ikuspuntu oso ezberdinetatik islatzea zelarik. #4. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaIņigo ¦ 2009-12-02 ¦ 12:29Ados idatziriko gehientsuenarekin, Protokoloa exkax, transizioak luze, abestiren bat gehiegitxo Xabik, ekitaldia orokorrean guzti honengatik luze egin zitzaidan, astearte gaua izateak ere giten du. Gose nire iritziz ongi aritu zen , Xabiren Dialektikaren laudorioa ausarta ta txukuna, Ken 7 oso ongi, eta Marisol unkigarri. Zubia aukeratzearen Mikelen izena emateko ez dakit nola izan den prozesua baina nik Etorbide oso baten izena ere jarriko nioke...ez dakit... Sant Klara Irlari Mikel Laboa Irla edo gauza haundiren bat...(irlarena txantxa noski, etorbidearena ez)Antiguon ba dira hainbat infanta ta antzekoen izena duten kaleak Mikelek baino gutxiago merezitakoak. Bueno, omenaldia bakoitzak ere egin behar dio ta horretan jarraitu beharko. Bere obra geratu den arren, nik faltan botatzen dut Mikel. #5. Laboaren omenez Donostiako kaletegianLuistxo ¦ 2009-12-02 ¦ 13:00Nik ere uste dut, Iņigok bezala, zubi hori baino gehiago ere merezi duelakoan Laboak, Donostiako kaletegian eta beste kaletegi batzuetan. Antigua bere auzo maitean, badago plaka bat, herritarrek jarria Laboaren omenez, Gorgatxo plazan. Haren ondoan beste plaza bat dago, Alfontso XIII.arena, Antiguako elizaren aurrekoa. Borboiari kendu, eta Mikel Laboari eman: ondo legoke hori. #6. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaSustatu ¦ 2009-12-02 ¦ 15:17Kontzertuari buruzko bideo bat, EITBrena. #7. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaAne ¦ 2009-12-03 ¦ 12:20Ez nintzen egon, eskertzekoa da egin duzun kronika-kritika zintzoa. #8. Re: Laboaren omenezko kontzertuko hoztasun deserosoaIras ¦ 2009-12-03 ¦ 15:34Nik dakidala Laboaren omenaldi kontzertua zen, ez Laboaren revivala. Laboa eskenatokian edota bozgoragailuetatik espero zuenak agian ez zuen jaialdiaren helburua ongi ulertu ... #9. Euskal musikan egiten diren kritikakSustatu ¦ 2009-12-04 ¦ 11:26Musika kritiken inguruan artikulua idatzi du Gorka Urbizuk Argian. Pasarte batzuk: Gauzak argi: Euskal Herrian apenas daukagun kritika musikal seriorik. (...) Ea, nora jo dezake euskaldunak kritika musikal bat irakurri ahal izateko? (...) Interneten topa daitezke kritikarik mardulenak. Amateurrak, nahi bada, baina espazioaren arazorik gabe eta dedikazio txalogarriz idatziak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|