|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Estilo "Vasco-a"© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-04-23 ¦ 08:44 ¦ zer-erantzi
Hainbatek pentsatuko du kalerako erabiltzen dugun mendiko arropaz dihardudala, edo txapelaz. Edota ile orrazkera txerokiez (aspaldian sustatun deskubritu zuten benetan tradizionala zela!), Eulalia Abaituak XX. mende hasieran Arratian ateratako argazkiek erakutsi ziguten bezala. Ez, ez dut abarken gainean jardungo, ez naiz Erdi Aroko emakumeen burukoaz mintzatuko. Beste Vasco bati buruz hitz egingo dut, hobeto esanda, Vasco baten fanen gainean Vasco Rossi italiako rokero zaharra da, inoiz hiltzen ez diren horietakoa. Badirudi moda sortzailea ere badela eta euren jarraitzaileen artean Tu sei vasco? dela galdera gakoa jakiteko tribu berekoan diren.
Denek daramate buruan zapi bat (piraten moduan, edo Oñatiko Korpuseko danztarien antzera), edo gorra bat atzeko aurrera jantzita (estatubatuarren gisa), edo zapi bat bekokiaren bueltan (Bruce Springsteek bezala, edo Aragoiko katxiruloak legez). Neskek kamiseta mauka bakoak eta nahiko zabalak erabiltzen dituzte, bularretakoa nahiko bistan lagatzen duten horietakoak.
Sempre Solo Vasco Facebook-eko taldea ere badauka. Beraz, italiarren batek hori galdetuz gero, ez pentsa identitate nazionalari buruz galdetzen dizula, ez! joera musikalen ganial dabil. Amaitzeko, kantari honen bideo bat. Erantzunak#1. Re: Estilo "Vasco-a"Joseba E. ¦ 2010-04-23 ¦ 11:18Ba jarri duzun Vasco-ren kanta astuna benetan, ezta? Eta janzkerari erreparatuz, zer esan? Jantzita baino mozorroturik doazela iruditzen zait. #2. Re: Estilo "Vasco-a"Luistxo ¦ 2010-04-23 ¦ 12:45Italiako estetika vasco hori zer ote da, zapi biribil hori buruan? Umeen ikastolan bufa esaten zaio horri, esango nuke nik. Hortik aparte ez dakit ze estilo duten argazki hauetakoek: hemengo jende arrunta bezala, Zaran jantzi direla denak esango nuke. #3. Estilo "vascoa" hitz-joko izango daPatxi H ¦ 2010-04-23 ¦ 13:33Vascoren jarraitzaileek "il basco" ari dira aldarrikatzen. Kontua da "basco" italieraz txapela dela, boneta, sonbreroa. #4. Re: Estilo "Vasco-a"garret ¦ 2010-04-25 ¦ 20:31Gogoratu ezen italieraz "v" eta "b" oso ondo bereizten dira, izan ere behin ez zidaten txiste bat ulertu "v" ondo ez ebakitzeagatik. "euskaldun", berriz, "basco" esaten da. Beraz aldea badago "vasco" eta "basco"-ren artean. #5. Re: Estilo "Vasco-a"leire narbaiza ¦ 2010-04-25 ¦ 21:31Aupa, lagunok! Mila esker erantzuteagatik! #6. Re: Estilo "Vasco-a"Joseba E. ¦ 2010-04-27 ¦ 11:41Aproba bat egin nahi nuen jakiteko bideo bat nola txertatzen den. Ados, guztiok gara "fashion victim":"ez da batere erraza gauza konkretu bat aurkitzea, buruan daukagun hori. Eta emakumeon kasuan, okerrago, gure moda gehiago aldatzen delako", zenioen, baina, ulertuko duzunez, amorru hori handituz doa buruan daukagun hori oso klasikoa edo arrunta denean edo hala izan behar zuenean. Eta zahartrosiaren konplexua erabat barneratuta daukat, arropaz gain, musikarekin hala gertatzen zaidalako ;). #7. Re: Estilo "Vasco-a"arrikitaun ¦ 2010-04-27 ¦ 19:03Eta ezin ahaztu Italiako PNV independentzia zelan aldarrikatzen duen! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|