|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Uniformeez© cc-by-sa Txopi ¦ 2010-01-25 ¦ 11:49 ¦ kulturaMikel Sotok hausnarketa interesgarria egiten du Euskal Herriko jende askok janzten duen "Trango-Ternua-Astore uniformea" delakoari buruz. Aurtengo Hatortxu Rock-era joan zen eta Silveirak idatzitakoa gogora ekarriz zera pentsatu zuen: "Joder, badirudi Trangok eta Ternuak babesten dutela kontzertua!" Erref.: Uniformeez (www.gaur8.info) Erantzunak#1. Re: Uniformeezleire narbaiza ¦ 2010-01-25 ¦ 17:25Kulturan baino post hau Zer erantzin sartuko nuke! Elenak orain hil batzuk idatzi zuen mendiko praken gainean eta gogoz gelditu nintzen orduan. Goitik beherako moda da: prakak, kamiseta, polarra, goretexa...eta Mikel Sotok dioen moduan, karua, oso karua. Ea animatzen garen eta Zer erantzin Arrikitaun-ek erantzun batean proposatu zuen bezala post oso bat idazten dugun! #2. Re: UniformeezJosseba ¦ 2010-01-25 ¦ 17:55Irakurri duzue Autokarabana? #4. Re: UniformeezXbp ¦ 2010-01-26 ¦ 08:38Egia santua da Sotok dioena. #6. Re: UniformeezNi ¦ 2010-01-26 ¦ 09:44Alkondara eramaten dugunok gara gero pijoak aipatzen duzue... eta ensken artean? okurridu bez segun zein girotan ibiltzen zaren takoidun zapatak edo antzerakoak eramatea... hori bai... Gili-Gilin erositako kolore guztietako LOIS bakeroek (80-100€ ingurukoek), takoidun zapatek baino pijerio gehiago dute, baina...ez da berdina... #7. Re: UniformeezBeñat ¦ 2010-01-26 ¦ 11:07Nik ere erabiltzen dut Ternua, baina guztiz ados nago Sotok esandakoarekin. #8. uniformeakarrikitaun ¦ 2010-01-26 ¦ 12:59Mendiko arropa dela eta, zer egin beharko luke abertzale pobre batek? Zalantza transzendetala... #10. Re: UniformeezJabi ¦ 2010-01-27 ¦ 00:11Gustatu zait artikulua, askotan lagun artean komentatutakoak ondo islatzen ditu. Egia da garai batean giro abertzaleetan ez genuela azal askorik ikusten. Barrenkalen belaunetarainoko artilezko jertseek ez zuten askorik erakusten, ipurdien formak ere imaginatu behar. Egun, berriz, nik "majorette moda" deritzodana daramate Sheila, Jenny, Jessica eta enparauek: minigona, top-a eta bota altuak. Euskaldunek ere, onartu behar da lehen baino askoz azal gehiago erakusten dutela egun. Zenbat eta ezkerabertzaleago giroa orduan eta nagusiago hirutasun polar hori, hala ere. #11. Re: Uniformeezameric ¦ 2010-01-27 ¦ 14:30Sotok esana aurkitu genezake XII. mendetik milaka autoreren esanetan, gauza berririk ez. Are gehiago, horri buruz gehien idatzi dutenak estatuko segurtasun indarrak dira. Danboreneak 80. hamarkada hasieran idatzi zuen euskal gazteek zeukaten abantail nagusia poliziarekiko euren janzkera hetereogeneoa zela. Joan ziren garaiok. Sinn Feinnek, adibidez, bere gazteak erropa identifikatiboz janztera bultzatzen zituen hegoaldean eta jendartean nahsteko modukoa janztera behartzen zituen iparraldekoak (gatazka armatu sasoiaz nabil). Euskaldunak bere burua identifikatua sentitu nahi du, taldeko parte izan eta beste taldeetatik bereiztu. Herriko batean alkandorarekin sartzea arrisku kirola izan da beti, milaka kasu ikusi ditut. (goma erre usaineko gauetan normalean ternuaz janzten zirenak alkandora, praka eleganet eta aurpegi izerdituekin agertzen zirenean barne). Jaznkera beti izan da nortasun adierazgarri bat. Pijoa izatea, berriz, oraindik ere zer den ez dakigun gauza bat da. nik fribolitatearekin lotzen dut, biluzik doanean ere. #12. Re: Uniformeezset ¦ 2010-01-27 ¦ 16:48Nik ia hamar urte igaro ditut atzerrian eta beraz "atzerritar begiz" begiratu dezaket hemengo janzkera. #13. Re: Uniformeeztakikasi ¦ 2010-01-27 ¦ 18:377.000€ kostatu zitzaidan audi A4 bat dut. Transporter edo Vito bat erosiz gero 30.000€ gastatuko nituzke... Kotxean aurreztu nituen 23.000€ hoiekin ezin dezakezue imaginatu zenbat medi igo ditzakedan eta gero ongi bazkaldu eta hotelean lo egin. Hori bai, fula bat erosteak asko merketzen dizu bizitza, asteburuetako ateraldietan eta oporretan hotela aurrezten duzulako... Bakarrik pentsatzeak zenbat ternua-trango erso ditzakedan nire audiko erosketa egin ostean bero-bero jartzen naiz... #14. AutokarabanaVito ¦ 2010-01-27 ¦ 19:26Vito, California eta mota horretako autoetatik ustezko bizimodu alternatibo baten talaiatik begiratzen duen lagun gehiegi dago azkenaldian. #15. Re: UniformeezAitor ¦ 2010-01-28 ¦ 20:39Estetika eta janzkeraz gain iruditzen zait Sotok eraren batean edo bestean ideologiaz ari zaigula ere. Hatortxu, Herri Batasuna, Herriko Taberna, Jarrairen V. Kongresua, Iraultza... #16. Re: Uniformeezwatson ¦ 2010-01-29 ¦ 09:24Ene uste apalean (en mi opinion en una estantería, audientziak itzuli duen moduan) ezker abertzalean eman da panorama politiko guztiko aldaketa ideologikorik handiena azken 20 urteetan. (Jarrairen V. biltzarretik hona). Zatikatzeei begiratzea besterik ez dago. Bestetik, gatazkaren konponketa kontzeptua bost urtero behin aldatu da. egun ETAk garaipenik ekarriko ez duela esateraino, iraultza bat da diskurtsoan. Jendearengan? Hori pertsonala da, eta PSOEn marxistak eta EAJn arrazistak egoten jarraitzen daben legez, ezker abertzalean ere dinosaurioak egon badaude. Baina herri honetan gehiengoak abortuarekin zalantza izugarriak dituen alderdi kristau bati ematen dio botoa. Ezin esan genezake, hain zuzen ere, aldaketa ideologikoak arin gauzatzen diren herria garenik. #17. Re: UniformeezM ¦ 2010-01-30 ¦ 12:44Noizbait ere hitzegin beharko dugu, bada, Hatortxu Rock-en egindako moduko eguraldiarekin ere, kuleroak ikusteko moduko minigona eramaten duten neskatila horietaz, ezta? Edo bestela (gaia hor goraxeago atera dutenez) oineko eta bizkarreko mina eragin arren, mugitzeko gaitasuna dezente mugatu arren, takoidun zapatak jantzen dituzten horietaz, ezta? #18. Re: Uniformeezni ¦ 2010-01-30 ¦ 20:31M jaun edo andere agurgarriari, jantzi al dituzu inoiz takoidun zapatak? Noski! enaiz ari 12 zentimetroko luzeera eta atzamar baten zabalera duten takoidun zapatez, baizik eta neurri esan dezagun normala duten zapatez... #19. Re: Uniformeezvulpess ¦ 2010-02-01 ¦ 09:44M jaun edo andere talibanari? "Noizbait ere hitzegin beharko dugu, bada, Hatortxu Rock-en egindako moduko eguraldiarekin ere, kuleroak ikusteko moduko minigona eramaten duten neskatila horietaz, ezta?" Zergatikan ba? Ze arazo du minigona motx-motxak erabiltzeak eta kuleroak agerian eramateak? Alua ere agerian eraman nahi duenak eskubide osoa daka, zu bezalako "estretxo" erreprimituen juzkurik jasan behar izan gabe. #20. Re: UniformeezM ¦ 2010-02-01 ¦ 11:02Halakorik... #21. uniformeak eta NI-NI generazioaarrikitaun ¦ 2010-02-02 ¦ 10:20bi kontu
ZU-ZU belaunaldikook apur bat galduta gaude. #22. Re: UniformeezEleder ¦ 2010-02-02 ¦ 15:41biba arropa birziklapena! hemen TRUCA-RECeko Usuneri egindako elkarrizketa interesgarria entzungai: www.bilbohiria.com/web/4113 eta hemen haien webgunea: www.trucarec.wordpress.com Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|