|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekin© cc-by-sa Iban Arantzabal ¦ 2010-04-06 ¦ 10:03 ¦ telebistaFacebook-en irakurri dut hau: Gaia: ETB3: 14 orduz marrazki bizidunak. Gaurtik aurrera (duela egun batzuk izan zen) aldaketak izango dira ETB3 katean. EITBren bertsio digitaleanagertzen denez, 07:00etatik 21:30ak arte marrazki bizidunak eskainiko ditu kulturari besoak zabaldu behar zizkion kateak. Ezin nuen sinistu eta esango zidana zehatza izango zen lagun batekin egotea egin dut. Egia izan zitekeen, eta tamalez, da! Nekez da ulertzea kulturarako sortu zen katea zelan egongo den marrazki bizidunez beteta. Ez dut gustuko. Txikitan ere ez naiz izan marrazki bizidun zalea, baina ez da zaletasun kontu bat. ETB3 nire kutunen artean zegoen ze formulatik haratagoko telebista egiten zuten. Ausarta askotan, saio zainduak gehienetan, kulturari egindako ekarria handia, hemengo musikak tarte handia, zuzeneko dezente, modernoa zen katea, off ahotsak gustuko nituen eta testu asko iruditzen zitzaizkidan gauzak esaten zituzten horietakoak zirela. Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Iban Arantzabal / Etxebarri Erantzunak#1. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinSustatu ¦ 2010-04-06 ¦ 10:16Gaurko 08.50ean hau zen ETBren eskaintza: Esteketan, kate bakoitzaren programazioa. Ez dirudi ETB3ra marrazki bizidunak bideratzeak, ETB1eko marrazki karga jaitsi duenik. #2. Doraemon eta Isidoro ordu berean ETBnJosu Mendicute ¦ 2010-04-06 ¦ 10:21Ez dut hain txarto ikusten ETB3k 14 orduz marrazki bizidunak ematea, baina horrek balio beharko luke ETB1 beste eduki batzuetan zentratzeko. Umeok ez dugu jakingo zein ikusi, Isidoro edo Doraemon; eta kontu serioetaz arduratu behar duten nagusiak espainolez informatu beharko dira. #3. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinUnai ¦ 2010-04-06 ¦ 10:40Hala ere, eta oker ez banago ETB1n gero eta marrazki bizidun gutxiago dago. #4. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinsergi ¦ 2010-04-06 ¦ 12:36Lotsagarria ETBren eskaintza, gero eta lotsagarriagoa egia esateko. #5. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinLuistxo ¦ 2010-04-06 ¦ 12:57Ibanek ezin du asmatu arrazoia zein ote den, eta asmatu, igual neuk ere ez dut asmatuko, baina hipotesi gisa botako nuke LTD-aren ezarpen definitiboa EAEn (Nafarroan jarraitzen dute ETBren bi katek analogikoki). LTD-arekin gurasooi beste munstro batzuk sartu zaizkigu etxean: Disney Channel, FDF, Clan... Egun osoan umeentzako bazka, gazteleraz. Horiekin lehiatzeko, ez dut gaizki ikusten alternatiba euskaldun bat izatea ETB3n. Ume euskaldunek kontsumitzeko zerbait izan dezaten. Nire ustez, horrek ekarri beharko luke ETB1 marrazkiez arintzea. Gaurko emandako kontra-programazio adibide hori, Isidoro eta Doraemon etb1 eta etb3n, ba ez da oso estetikoa. ETB3ko zuk diozun kalitatezko programazio hori ETB1era ekartzea polita izan zitekeen, agian. Horrez gain, ez dut uste berez marrazki bizidunak gure kultura bultzatzeko elementu eraginkorrak ez direnik edo sormenerako balio ez dutenik. Nire ustez gure kultura globala da. Super-heroien komiki arrotzik gabe ez dago Zaldieroaren pertsonaia sorta ulertzerik. Gure kultura globala da, umeen kasuan nagusiki amerikarra eta japoniarra une honetan, esango nuke. Nik remix-ean sinesten dut. Go!azen Disney produktuen edo High School Musical-en bertsio euskaldun balekoa iruditzen zait. Agian subproduktu txatxu samarra da jatorrizko hori, baina material ona ere egon badago. Ghibli edo Pixar faktorien marrazki bizidun japoniar eta amerikarrak kalitate ikaragarrizko produktuak iruditzen zaizkit, gozamenerako eta sormenerako idealak. Nik euskaraz nahi ditut neure umeentzat. #6. Ordezkatzea da arazoa (eta euroak?), ez marrazki bizidunakIban Arantzabal ¦ 2010-04-06 ¦ 15:33Luis, Nik " elementu eraginkorregia" jarri dudan lekuan zuk jarri duzu " elementu eraginkorrak". Beraz, aitor dezadan: eraginkorrak, ba bai, eraginkorrak badirelakoan nago. Eraginkorregiak... ez dakit ba. Sormena aipatzen nuenean, aldiz, bertan eta bertakoek egindako sormenaz niharduen eta bistan da ez dudala ondo azaldu. Eta jarri dut gizarte ereduan ez dutela laguntzen, baina zehatzagoa litzateke esatea kulturarako zen katea marrazkietarako moldatzeak ez duela gizarte ereduan laguntzen. Aipatzen dudan kasuan pasatu dena, hala ere, izan da 14 ordu jarrita kendu direla beste 14 ordu. Eta nik gustuko nituen 14 orduak ziren, herri kulturari eskainitako ordu asko, landuta egindako orduak, "libre" eta zaindu egindako orduak. Nire gustukoak, esan dudan moduan eta gero eta audientzia handiagoa lortzeko modukoak, seguruen. Horiek ematen didate pena eta ez dakit izan den marrazki bizidunak jartzeko edo marrazki bizidunak merkeagoak direlako ordezkatu dituzten gainontzeko programak. Zuretzat LTDaren ezarpen definitiboa dena, niretzako euroak dira. Baina ez dakit, egia esan, zein den arrazoia. Eman dutena, "kate osatuagoa egitea", ez zait gustatu. Goazen!, Kantari eta abarrekoak etor bitez, eta, ahal delako, ez kultura programak ordezkatzera. #7. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinIPURU ¦ 2010-04-06 ¦ 21:53ba nire ustez kontua askoz errezago da. Zuzendaritza honekin euskerak jai du. #8. euskararen infantilizazioaleire narbaiza ¦ 2010-04-08 ¦ 10:31Ondo dago umeei edukiak euskaraz esakintzea. Baina besteoi zer? Orain dela ez asko berribat agertu zen zionena etb1-ek lortzen zuela gaztetxoak begira izatea, baina nagusitu ahala, galdu egiten zirela ikusle fidel horiek. #9. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinEdorta A. ¦ 2010-04-08 ¦ 10:59Lehendakari mutu, itsu, anosmiko eta gorra izateaz gainera, senik gabea eta akaso ikustezina ere omen duen EAE honetarako Iņaki Gabilondok bazekien zer jarri behar zuen, mesedea eskatu ziotenean: Diario Vaskoko langilerik trauskilenetako bat, botereari eragozpenik sortaraziko ez ziona. #10. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinBenedictus ¦ 2010-04-10 ¦ 11:08Surio horri euskara arrotz izan eta, akaso, kate eta kalte ez ote dituen bereizten... #11. Re: ETB3ko programazio berrian egunero 14 ordu marrazki bizidunekinSustatu ¦ 2010-04-13 ¦ 14:39Astesantuko oporrak hastearekin batera iragarritako programazioak jarraitzen du orain, eskola-umeak ikastetxeetan daudela pentsa daitekeen orduetan, marrazki bizidunak ETB3n. Gaur 11.00etan Blue Dragon zegoen, adibidez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|