|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-30 ¦ 08:57 ¦ telebistaGo!azenek nola egin ditzake kantuen horrelako bertsioak? Pedro Arreitunandiarem galdera bere blogean. Eta iruzkina jaso du, Ze kristo da hau? Fake bat esangora ez? Humorezko progrman bat? Asier Sarasuak, berriz, bestelako gogoeta hau plazaratu du Twitterren: Go!Azen Euskara sustatzeko egin den "kanpainarik" onena. 8-10 urteko umeak euskal produktu batera engantxauta. Historikoa. Ikusi eta Ikasi kantua izan da eztabaida piztu duena. 1989ko kantuaren bertsioa egin dute Go!azenekoek, eta Pedro Arreitunandiak galdetu du, Hemendik... zelan atera leike hau? Go!azen Pausokak ETBrentzat ekoiztutako filma eta telesaila da. Programa honetan egindakoaz gain, kantu beraren beste bertsio bat ere topatu dugu sarean,The Sparteens taldearena. Go!azen ostiral gauetan da ETB1en. Gaur tokatzen da, beraz, 21.30etan. Sarean ere jartzen dituzte atal osoak ikusgai. Erantzunak#1. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Manex ¦ 2009-10-30 ¦ 09:14Aspaldiko eztabaida da euskararen normalkuntzan, batez ere gazteei dagokienean, zein eredu erabili behar genukeen gazteen sentsibilitatera iritsi eta beraiekin lan egiteko. #2. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Josu Mendicute ¦ 2009-10-30 ¦ 09:28Ba ni bai, Asierrekin nago erabat. Horrelako ekimenekin urrunduko den gaztea, hurbilduko da beste gauza batzuekin. Baina badago herri honetan jende asko horrelako ekimenen beharrean. Biziko den hizkuntza batek behar du izan sentimenduak adierazteko, haserretzeko, maitatzeko, lan egiteko, pornografiarako eta balio behar du gauza kutreak ere egiteko. Beste arazo bat da horrelako ekimenen gainean ze iritzi duzun maila kulturalean. Kasu honetan, "euskal rock-aren historian mugarri izan den kantu bat hartu, eta "kutretzea"" iruditu zaizu. Ondo, baina hori hizkuntza bizietan gertatzen da: ingelesean, gazteleran... Eztabaidagarria izan daiteke agian ona denentz musikarentzat, kulturarentzat, etb. Baina zalantza guztiak uxatzen dizkiet euskarari mesede egiten diola dioten adierazpenei. #3. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Asier Sarasua ¦ 2009-10-30 ¦ 09:43Manex, nik ez dut ezer esan "euskal rock-aren historian mugarri izan den kantu bat hartu, eta kutretzearen" inguruan. Horren inguruan, beharbada, ados egon gaitezke. Esan dudana da (Twitterreko komentario horretan eta beste zenbait mezu-truketan):
Produktuaren maila artistikoaz? Horretaz ez dut jardun. #4. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Unai ¦ 2009-10-30 ¦ 09:51Horrelako gauzen aldekoa, jakina. #5. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Karloto ¦ 2009-10-30 ¦ 10:15Galdera hori ez da egokia, Unai: kontua ez da pailazo horiekin edo birus horrekin umeak euskarara gerturatzeko balio duten galdetzea, produktora horietan lanpostuak sortu eta mantentzeko efikazak diren itauntzea baino. #6. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Manex ¦ 2009-10-30 ¦ 12:00Asier, zure iruzkinarekin ados ez nagoela esan dut, baina ez nuen euskal tradizioa "kutretzearekin" hori lotu nahi. Badakit ez duzula horrelakorik esan, lasai.Hori nire iruzkin bat izan da, go!azen-en maila artistikoari zuzen-zuzenean dagokiona. Agian paragrafo desberdinetan jarri behar nuen... barka gaizki azaldu badut. Oraindik ez dut ikasi testu egituratua erabiltzen, buletak eta horrelako gauzak adibidez... #7. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Josu Mendicute ¦ 2009-10-30 ¦ 12:33Kontua da, Manex, Go!azen-ek ez diola konpetentzia egingo Gaur Egun moduko saio bati. Egitekotan egingo dio espainiar auskalo zein produkturi. Alegia, kontsumo hori egongo da, euskaraz ala gazteleraz. Izan dadila euskaraz, mesedez. ;-) Bestalde, testu egituratua, erraza da behin horretan hasitakoan. Instrukzioak hemen #8. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Unai ¦ 2009-10-30 ¦ 12:47Ba nahi duzuena esango duzue Go!azen maila artistikoari buruz, ez dut ikusi eta ez dut ezer esango. #9. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Xabi ¦ 2009-10-31 ¦ 02:18Sing Star euskaraz egiten duten egunean pauso handi bat emango du gure normalizazio prozesuak; bitartean, Goazen bezalako produktuek euskaldun diren umeei euskaraz segitzeko aukera emango diete, eta euskaldun ez direnei euskara bere hizkuntzaren parekoa dela erakutsiko die. #10. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Manex ¦ 2009-11-04 ¦ 11:56Eztabaida amaituta zegoela uste nuenean, zeharka bada ere, lotura duen gai bat atzeman dut. Gorka Bereziartuak (biba testu egituratua! mila esker, Josu) idatzitako artikulua. Ea zer deritzozuen. Berriro diot: ez diot lotura zuzena duenik, baina antzeko sintomak aurkitzen dizkiet bi gaiei... #11. Re: Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"Silizio ¦ 2009-11-04 ¦ 14:39Go!azen bezalako produktuak erakargarriak direla bistan dago. Kasu! produktu esan dut eta ez saio ezta ekimen, jarduera edo halakoak. Eta gazte euskaldunek interesa adierazten badute, hau da, produktua kontsumitzen badute, ikusten badute alegia, lorpen bat da, produktu bezala arrakastatsua suertatu delako. #12. Go!azen telesailaren bigarren denboraldia eskatzen ari dira FacebookenSustatu ¦ 2010-05-24 ¦ 09:47ETBk ez omen du Go!azen telesailaren bigarren ediziorik egingo. Facebooken orrialdea sortu dute bigarren denboraldi hori eskatzeko, eta honako aurkezpena jarri diote orrialde horri: Lehendabiziko denboraldia amaitu zen eta audientzi bikainak eduki genituen. Aurten ordea ETB-k ez du telesaila berritu. Zer ikusi behar dute Euskal Herriko umeek? Espainiako Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiak telesail hau saritu berri du. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|