Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zorionak Kim Jong Il

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-24 ¦ 08:02 ¦ wtf

Joan den otsailaren 16an Kim Jong Il Ipar Koreako liderrak urteak bete zituen. KFA Euskal Herria delako talde baten izenean, Facebook-en, honako irudia argitaratu zuten.

Publizitatea

Biografia ofizialen arabera, eta irudiak erakusten digunez, Kim Jong Il-ek 68 urte bete berri ditu. Baina ingelesezko Wikipediak dioenez, urtebete lehenago jaio zen (otsailaren 16an, dena dela), eta hortaz 69 urte beteko zituen.

KFA siglak Korean Friendship Association esan nahi du; eta kataluniar batek sortutako erakunde bat da. KFA delakoak ordezkaritzak edo izen bereko adarrak ditu zenbait herrialdetan, edo hala ematen du Facebook-eko KFA Euskal Herria orrian ikusi dugunez.

kim_jong_il.jpg 49KB (50653 byte)

Erantzunak

#1. Re: Zorionak Kim Jong Il

Unai ¦ 2010-02-24 ¦ 08:42

Zoritxarrez diktadura komunistek izugarrizko arrakasta dute gure artean.

Ipar Koreakoa egoera bereziki larria da, Kubakoa baino diktadura gogorragoa baitaukate.

Baina jendeak Kim Jong Il bezalako hiltzaile freak-ak omendu nahi baditu... allacuidaos!

#2. Re: Zorionak Kim Jong Il

borthuzai ¦ 2010-02-24 ¦ 10:02

Blogak.com-en ere bada PIONGIANGeko AHOTSA izeneko blog nahiko aktibo bat.

#3. Tipografia kontuak eta Kim Jong Il

Sustatu ¦ 2010-02-24 ¦ 10:15

Gure izenburuan Il forma irakurrita, i larria eta l xehea, biak berdin ageri dira izenburuetan darabilgun Arial letra tipoan, eta badirudi II zenbaki erromatarra dela... Dinastiako bigarrena bailitzan Kim (eta bada, bere aita ere Ipar Koreako buruzagi komunista ere izan zen, Kim Il Sung).

Konfusio bertsua gertatzen da kartelean ageri den datan hilabetearen zenbakiarekin. II da, formatu erromatarrarean idatzia (2), baina 11 zenbakiarekin ere nahasten ahal da. Hala ere, Kim otsailekoa da, ez azarokoa.

Eskerrik asko erreferentziagatik, Borthuzai. Ipar Koreari buruzko blog euskalduna da, eta Ipar Koreako agintaritzaren aldekoa ematen du, Kim Jong Il-i emandako sariaz informatzen duten moduagatik hala esan daiteke bederen.

#4. Re: Zorionak Kim Jong Il

martin ¦ 2010-02-24 ¦ 10:51

Jo, Unai, zu bezalako bienpensanteek izugarrizko grazia egiten didate. "Kubakoa baino diktadura gogorragoa"... Eta, zelangoa da Haitikoarekin konparatuta? Hondurasekoarekin? Afganistangoarekin?

Baina tira, kapitalismoaren hegemoniapean ederki bizi garela pentsatu nahi baduzu... allacuidaos!

(hori bai, murrua orain dela hogei urte erori zen: ez al zara enteratu orain etsaiak arabiarrak direla?)

#5. Re: Zorionak Kim Jong Il

Vladimir ¦ 2010-02-24 ¦ 11:07

Komunista izan nahi dugunok (diruzalea izatea erreza da baina komunista izatea ez) begi onez baino KRITIKOKI ikusten dugu munduko herri mugimendu popular guztiak. Egia da komunisten artean ikaragarrizko aldeak daudela eta ildoak edo familiak ugari direla. Baina egia da ere, bat egiten dugula analisi batean eta zera da: kapitalismoa ez dela sistema demokratikoa, baizik eta baztertzaile, matxista, zapaltzailea etabar luze bat.
1917tik aurrera abian jarri ziren esperientziek, ez bakarrik Europan, munduan osoan zehar ere, onura eta kalteak ekarri izan dituzte bertakoentzako, bistan da.
Baina Unai, galdetu Haitin edo Guatemalan ea Kubako diktaduran bizi nahi duten, dauden akats larriak izanda ere.
Koreakoa ulertzeko, ez justifikatzeko, bertako historia ezagutu behar da, eta horretaz mintzatzea deus jakin gabe, edo halako bitxikerien kariaz aritzea oso azalekoa da.
Laosen gertatzen ari denaz inork ez du deus esaten eta egoera oso latza da. Oraindik ere mendebaldeko "DEMOKRAZIEN" babesarekin erdi aroan bezala bizi dira, monarkia absolutista batekin eta budisten bedeinkazioarekin. Baina hori beste kontu bat da.

#6. Re: Zorionak Kim Jong Il

indezent ¦ 2010-02-24 ¦ 11:38

Zergatik daukagu beti alde bat defendatu beharra? Kasu honetan, ez kapitalismo bihotzgaberik eta ezta komunismo pertsonalista frikirik ere. Noiz konturatuko gara mundu honetan leku batetik edo bestetik abiatu, guztiak mierda berdina izaten bukatzen duela...

Niri behintzat, hasierako kollageak barregura ematen dit beste ezer baino gehiago eta horrek (erantzule bizkorrentzat), ez du esan nahi FMIko buruarekin berdina egin ezkero barregura gutxiago sortuko zidanik.

#7. Re: Zorionak Kim Jong Il

Xabier Eskisabel ¦ 2010-02-24 ¦ 12:07

Postaren hasieran jarri dezuten collage hori Tolosako inauterietarako bereziki prestatu dutela dirudi.
Performance ederra aterako litzake...

#8. Re: Zorionak Kim Jong Il

Vladimir ¦ 2010-02-24 ¦ 12:08

Ados Indezent, gertatzen dena da gaurko gaia, Koreakoa besterik ez dela ateratzen, baino Berlusconikeriak entzun eta ikusten ditugunean inork ez du esaten kapitalismoa hori denik.
Berriz ere diotsuet, Koreako kasua ongi ezagutu behar da gauza hauek guztiak ulertzeko, Marx baino zaharragoa den kontua baita.
Eta nahigo dut nik Kubako "mierda", Guatemalakoa baino. Iritzi kontua da.

#9. Re: Zorionak Kim Jong Il

Unai ¦ 2010-02-24 ¦ 12:11

Ipar Koreako diktadura ezagutzeko komiki bat. Guy Delisle izeneko Quebectarrak batek egina.

Pyongyang
http://www.entrecomics.com/?p=1244

#10. Re: Zorionak Kim Jong Il

martin ¦ 2010-02-24 ¦ 12:33

Oh, komiki bat! Sistema politiko bat analizatzeko oinarrizko materiala!

#11. Re: Zorionak Kim Jong Il

Unai ¦ 2010-02-24 ¦ 13:00

Jakina Martin, komikiak umeentzako besterik ez dira.

Eta narrazio motzak nerabeentzat.

#12. Re: Zorionak Kim Jong Il

Galder ¦ 2010-02-24 ¦ 13:10

Nik nahiago Hego Korean bizi, Ipar Korean baino. Eta apustu egingo nuke korear gehienek ere gauza bera pentsatzen dutela, aleman gehienek pentsatzen zuten bezala.

#13. Re: Zorionak Kim Jong Il

Honecker ¦ 2010-02-24 ¦ 13:50

Niri pertsonalki tontokeri mundiala iruditzen zait estatu bateko (banku bateko, nazioarteko erakunde bateko...) presidentearen urtebetetzearengatik poztea. Hori egitera behartutzen duenak bere herria infantiltzat dauka, bere borondatez egiten duenak berriz... tira!
Korearrei buruz ez dakit, baina alemanen kasuan ekialdeko hainbatek hala nahita ere (ez dakit gehiengoa zen ala ez), iritzia berehala aldatu zuten hartu zuten sustoarekin (oraindik irauten die gainera).

#14. Re: Zorionak Kim Jong Il

Vladimir ¦ 2010-02-24 ¦ 14:30

Ni garai hartan, 1989 baino pixka bat lehenago alemaniera ikasten ari nintzen institutuan eta irakasleak DDRko egunkariak ekartzen zizkidan. Bertan azaltzen ziren gutun batzuk Honecker presidenteari eskatzen beste aldean zeuzkaten "onurak" (sic garbigailuak, mercedes kotxeak, etabar). DDRko langileek irakurtzen ahal zuten zer zegoen beste aldean eta erakuslehioa besterik ez zuten ikusten. Gero konturatu ziren, errealitateak gordinki adierazita, "demokrazia kapitalistan" eskubidea eta aukera ez direla gauza bera eta are okerrago, eskubideak borrokatu behar direla.
Gainera, 1917tik aurrera eman ziren gobernu komunistek lortu zutena zen, akatsak akats eta gehiegikeriak gehiagikeri, faxismoari aurre egitea, eta ez bakarrik Hitler eta III. Reich ezabatzea, Europako "Demokraziek" bestaldera begiratzen zuten bitartean, baizik eta gaur egun ikusten ari diren beste gehiegikeriak, kapitalismoak berak onartzen eta bultzatzen dituenak: Palestina, Irak, Afganistan, Afrika, etabar. Akats guztien gainetik bazen nora begiratu, ideia bat, ez faro bat bezala, kristauek ulertzen duten moduan, baizik eta meste mundu bat posiblea dela, justuagoa.
Hego Korearrek ez dutela Ipar Korean bizi nahi?, Normala da, ez dakit noiztik blokeatuta dagoen herri txiro batean nork bizi nahi du.
Baina dagoeneko sartzen gara beste eztabaida batean. Utz dezagun Unairentzat "diktadura" diren hauek guztiak beren kabuz joatea, inolako blokeorik gabe eta ikusiko dugu zer gertatzen den.
Eta eztabaida baldin bada, aipatu herri horietan giza eskubideak ez direla errespetatzen, goazen orduan USA, Espainia, eta Europako demokrazia guztiak blokeatzera. Israel izan daiteke beste herri bat blokeatzeko modukoa, edo Saudi Arabia, edo Maroko. Zerrenda oso luzea da Unai.
Ikusten duzunez, hemen defendatzen dudana ideia bat da, ez ideia hori aurrera eramaten duten pertsonak. Demokrazia kapitalistek ez dute beren presidenteak idolo bilakatzen, horretarako dugu telebista, futbola, musika: Julian Igantzi, Juanito Oyarzabal, Edurne Pasaban, Korta, Pirritx eta Porrotx panpinak made in China. Zertarako jarraitu...

#15. Re: Zorionak Kim Jong Il

Unai ¦ 2010-02-24 ¦ 14:41

Vladimir,

demokrazia kapitalista ez da pagotxa bat. Horren menpean bizi garenok ez gara erabateko zoriontasunean bizi. Ez dugu denok nahi adina diru gure betebeharrak asetzeko.

Ez, demokrazia kapitalista ez da perfektua, akats asko ditu. Baina munduan probatu diren sistemen artean onena da.

#16. Re: Zorionak Kim Jong Il

martin ¦ 2010-02-24 ¦ 16:05

Unai, nik ez daukat ezer komikien kontra. Baina Ipar Koreari buruz zer edo zer jakiteko biderik onena ez da komiki bat, Euskal Herriko historiari buruz zer edo zer jakiteko biderik onena Toti Martinez de Lezearen nobela bat ez den bezala.

Bestalde, zure azken erantzuneko bukaerako esaldiak dena adierazi dit. Hori bai, hain kategoriko izateko argudioren bat edo beste izango duzu eskura, ezta? Eskertuko nuke arrazoi sakon horietakoren bat irakurtzea. Eta, mesedez, ez dadila izan "Amerika Kapitainak demokrazia kapitalista defendatzen duenez demokrazia kapitalista ona da".

#17. Re: Zorionak Kim Jong Il

Txinbilo ¦ 2010-02-24 ¦ 17:35

Orlando Zapata kubatar preso politikoa gaur hil da gose greban 85 egun egon eta gero. Honek asko esaten dit Kubako erregimenaz, komiki batek edo Martinen azalpen zuriek baino gehiago.

#18. Re: Zorionak Kim Jong Il

Vladimir ¦ 2010-02-24 ¦ 20:32

Bai Txinbilo, arrazoia duzu, Orlando Zapata ez zuten gose greban hiltzen utzi behar, baina datu honekin "kubako erregimena" deskribatu nahi duzu, eta ongi da, onartzen dizut ez dela gertatu behar.
Bainan honekin Kuban indarrean dagoen sistema politiko-ekonomikoa txarra dela esan nahi baduzu, ez dizut onartuko. Edo bai onartuko dizut deskribatzen badidazu gaurko BERRIAN agertzen den beste "datu hau":http://www.berria.info/albisteak/39376/NATOk_beste_27_zibil_hil_ditu_Afganistanen_talibanekin_nahasita.htm
Eta ez dakit NATOko erregimenaz mintzatuko zaren edota USAk "Afganistanera eraman nahi duen erregimen demokratikoaz".

#19. Re: Zorionak Kim Jong Il

Txinbilo ¦ 2010-02-24 ¦ 21:13

Vladimir, ez dut inolako arazorik NATOz edota Estatu Batuek Afganistanen ezarri nahi duten erregimenaz mintzatzeko. Bat etorriko gara hori demokrazia ez dela esatean. Tamalez ez gara ados jarriko Kubakoaz hitz egitean: diozu ez didazula onartuko txarra denik esatea. Tira, nik ez dizut ona denik esatea onartuko, ez eta irlatik saldoka ihes egiten dutenek edo espetxeetan delitu politikoengatik daudenek. "Sozialismo erreala"-k porrot egin duela esatea ez da kapitalismoa laudatzea, errealitatea desribatzea baizik.

#20. Re: Zorionak Kim Jong Il

mundu hobea ¦ 2010-02-25 ¦ 08:41

Turkian, esaterako, zenbat preso politiko ezkertiar, eta baita beraien senideak ere, hil ziren gose greban?
Protesta egin ote zuen Txinbilok kapitalismoak porrot egin duela esateko?

#21. Re: Zorionak Kim Jong Il

Txinbilo ¦ 2010-02-25 ¦ 10:09

Kapitalismoaren porrota eta ankerkeria gero eta ageriago gelditzen ari da azken bolada honetan, horretan ez dago dudarik. Baina "mundu hobe" bat ez da etorriko Kubako ereduari
lotuz batzuk bere burua engainatu nahi badute ere.

#22. Ezkerreko gobernu bat langileriaren alde!

Sustatu ¦ 2010-02-25 ¦ 12:11

Albiste hau WTF atalean sailkatu genuen... Baina eztabaida geopolitiko serioa sortu da gero. Nolanahi ere, irakurle batek umorearen aldetik erreparatu dio honi, eta irudi bat bidali digu: Bateratu egin du Kim-en irudia eta atzo Sustatun azaldutako beste bat, Carlos Agirre eta Idoia Mendiaren antzekotasunarena.

Horra emaitza:

#23. Re: Zorionak Kim Jong Il

aitorpe ¦ 2010-02-25 ¦ 14:49

Joņo, honako hauek ere beraien "influentzien" artean aipatzen dute korear hau.
www.myspace.com/ciclositurgaiz
Txundituta nago beraien kantekin, ez dakit zer pentsatu...Carlos Iturgaizen senitartekoak ote dira??

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz