|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai hori© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2009-12-11 ¦ 10:00 ¦ ekonomiaEusko Jaurlaritzako sailburuen artean, faszinatu egiten nau Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Inpresionantea da ze entusiasmo transmititzen duen, ekonomiak hobera egingo duela sinestarazteko ahaleginean. Irribarrea irteten zait telebistan ikusten dudan bakoitzean. Wazemank eta Vaya Semanitan imitatu beharko lukete. Erref.: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai hori (www.ogasun.ejgv.euskadi.net) Erantzunak#1. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horixabier ¦ 2009-12-11 ¦ 23:53Grazia apur bat duenik ez dizut ukatuko... baina entusiasmoa zuri pasatuko dizu, ze ni hotz uzten naute gizon honek ekonomiari buruz esaten dituenek. Bakoitzaren egoeraren arabera desberdin hartuko dugulako izango da. #2. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horiZergapekoa ¦ 2009-12-12 ¦ 11:26Guri biziki kostatuko litzaiguke "Vaya psoemanitan" ikustea, telesaio ezin erdaldun eta espainolago hori kontsumitzen ez dugulako. ETB ia ikusten ez dugulako, oro har: batean ia beti marrazki bizidunak; bestean, espainolismoaren apologia eta, euskal munduaren aurrean, ezikusiarenak egitea. Agortuak omen zeuden eredu horiek -Pello Kirten, Los Bocheros, Chomin del Regato...-, hots, euskaldun izan gabe, halakotzat agertu nahi dutenak, guri (eta ez bere buruari) barre eginez. Herri-diruez baliatuz, elebidun izatea erdaldun hutsa izatea baino arlote, trauskil edo eskasagoa dela frogatu gura duen jende hori. Horietako batzuk Sobera daude gure telebistan; hobe African geratu balira betiko udaleku (Estivaliz) batean, adibidez. Gogoan izan dezagun, gainera, horiek hor dihardutela Gabilondok ETBn ezarritako monagiloa agintzen hasi baino lehenagotik #3. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horiUnai ¦ 2009-12-13 ¦ 13:44@xabier PNV ETBn zegoenean Vaya Semanitara Espainiako "famosoak" besterik ez zituzten gonbidatzen. #4. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horiJoseba ¦ 2010-02-13 ¦ 20:17Umore inteligentea izan beharko da, ze ez dut ezer ulertzen. Aurrezki kutxen bat egitearen alde dago? Bai... Ez... #5. Idoia Mendia da Carlos Agirre peluka batekinSustatu ¦ 2010-02-24 ¦ 16:47Twitterren irakurria, Idoia Mendia dela Carlos Agirre peluka batekin.
#6. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horiJosu ¦ 2010-02-24 ¦ 17:01Egin dezagun proba... jar diezaiogun Idoiari Carlosen aurpegia:
#7. Re: Carlos Agirre, ekonomia sailburu alai horiIdiot_EZ ¦ 2010-02-24 ¦ 17:02Peluka banarekin izango da ezta? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoekonomia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|