|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sareko Argia Saria 2010: Grebaorokorra.info© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-29 ¦ 16:28 ¦ internetMaiatzeko greba orokorraren jarraipena egiteko sortutako Grebaorokorra.info webguneak jaso du aurtengo Sareko Argia Saria. 2008ko Sareko Argia Wikipediak eskuratu zuen, iaz Librezalek eta zenbait urte lehenago, 2003an, Sustatu ere izan zen saritua. Saritzeko arrazoiak pdf dokumentu batean sareratu ditu Argiak. Scribd bitartez ekarri dugu hona: Twitter, Flickr eta Youtube txertatu zituzten webgunean. Besteak beste, aldarrikapena egiteko bide hauek proposatu zituen GrebaOrokorra.info webguneak:
Era berean, jarraibide batzuk ere idatzi zituzten, nork bere blog edo webgunean grebarekin bat egin nahi bazuen. Adibidez, proposatzen zuten modu bat izan zitekeela nork bere webgunea ixtea, eta desbideraketa egitea GrebaOrokorra.info webgunera. Beste sari batzuk
Sari banaketa zuzenean eskeini dute Livestream bitartez. Soinua ez zen entzuten, baina info7 irratia zuzenean egin dute erretransmisioa, eta Argia sarietaz ari dira oraindik ere. Argiaren twitter kontuak ere egin du jarraipena. |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|