|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskarazko Wikipedia, Sareko Argia saria 2008Sustatu - Argia Sariak, Txitxardin Beltza, Lasarte-Oria ¦ 2008-01-25 ¦ 17:19 ¦ hedabideakEuskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko Wikipediarentzat izan da. Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak. Gainerako sarituak hauek izan dira:
Wikipediaren izenean, euskarazko editoreen artean administratzaile maila duten hiru lagunek jaso dute: Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta Julen Gomezek (azken honek, burokrata maila du, izatez) Erantzunak#1. Wikipediaren merezimenduakSustatu ¦ 2008-01-25 ¦ 17:39Argiak jarri du jada sarien informazioa bere webgunean, hau da, Wikipediari dagokionez, merezimenduaren azalpena: EUSKARAZKO WIKIPEDIA2008ko SAREKO ARGIA saria ematea erabaki dugunean proiektu honen zenbait birtute nabarmendu ditugu. Internet mailan munduan sortu den ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz. Ehunka herritar ari dira parte hartzen proiektuan; seguru gehiago ugarituko direla ondoko hilabeteetan. Horregatik, ez da harritzekoa erabiltzaileen kopurua ere asko handitu izana. Burutzen ari den lan txalogarriagatik 2008ko SAREKO ARGIA SARIA Euskarazko Wikipedian ari direnentzako da. #2. Merezitako sariakIban Arantzabal ¦ 2008-01-25 ¦ 19:51Oso interesgarria izan da wikiperoekin (Miren Azkaratek flipatu berba erabiltzen badu wikipero ezingo ote dut erabili...), hirurokin, mahaian egotea. Gustatu zait mikroa hartu eta Mikel Iturbek esan duena: "hauxe da wikipediagatik jaso dugun bakarra, bazkaria". Elegante geratu da gero! Izan ere, demasa da soldata barik egiten diharduten lana, eskertzekoa. Eskertzekoa administratzaileei (bost dira euskaraz lan egiten dutenak) eta baita wikilari guztiei ere. Arduratuta ikusi ditut... nork eramango du sari fisikoa etxera? ;-) Hiru lagunok lehenengo aldiz batu dira Txintxardin Beltzan. Lehenengo aldiz egon dira fisikoki batera, eta hala ere, makina bat lan egin dute denon onerako. Lan egiteko modu hau ere sarituko zuten seguruenik Argiakoek. Merezitako saria. Irakurleon zoritxarrerako isilegi dabilen blogari bati ere eman diote saria. Imanol Muruak papereko saria jaso du, aurkezleak esan duen moduan "paperean inprimatutako prentsa saria". Eta paperekoak blogean zuen jarraipena... Hi, noiz bueltatuko zain gaozak, e? ;-) #3. Aranbururen amonaharitz ¦ 2008-01-27 ¦ 16:45Saritua suetatu den iragarkia ikusi nahi baduzue hemen aurki dezakezue. #4. Arkaitz Zubiaga: "Euskal Wikipedian jendearen debaldeko lana eskertzen da"Usoa ¦ 2008-01-28 ¦ 10:28Arkaitz Zubiaga 25 urteko arrasatearra da Euskarazko Wikipediaren bost administratzaileetako bat. Elkarrizketa egin diote 'Asteleheneko Goienkaria'-n eta Goiena.net webgunean jaso dute. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|