Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eusko Legebiltzarreko errotulu berrietan, "Boceramaileak"

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-14 ¦ 08:43 ¦ masai-ikastaroa

Eusko Legebiltzarrak ONCE erakundearekin akordio bat sinatu zuen abenduan eta, Legebiltzarreko taldeen bulegoetako identifikazio txartelak egiteko zeudenez, oraintsu aldatu dituzte errotuluak. Bozeramaileen batzordea, aurrerantzean, boceramaileena izango da.

Eguneratua, osteguna: Legebiltzarretik abisatu digutenez, kendu dituzte jada errotuluak; eta berriak enkargatu dituzte.


Argazkiak.org | Boceramaileen batzordea © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

Itsuentzat, berdin, Braillez gauza bera jartzen baitu. Urrian Masai ikastaroan agertu genuen etxe bateko errotuluan bezalaxe, Braille bihurgailuekin konprobatu dugu, irudi handiari erreparatuta, Braillez ere C-rekin dagoela idatzia.

Joan den irailean, Eusko Legebiltzarreko agiri batean hinundaciones eta aprovar agertu zirenean, albiste izan zen kontua hainbat mediotan. Baita EITBn ere euskaraz.

Orduko oihartzun bera izango ote du honek?

Erantzunak

#1. Re: Eusko Legebiltzarreko errotulo berrietan, "Boceramaileak"

Josu ¦ 2010-01-12 ¦ 10:18

Vocera-emaleak, batzuk ez dute zarata besterik egiten eta.

#2. Re: Eusko Legebiltzarreko errotulu berrietan, "Boceramaileak"

Txinbilo ¦ 2010-01-12 ¦ 16:55

Aro berri honetan "Vocentoren" esku luzea noraino ailegatzen den beste seinale bat.

#3. Re: Eusko Legebiltzarreko errotulu berrietan, "Boceramaileak"

Aitor (Legebiltzarretik) ¦ 2010-01-14 ¦ 08:39

Kenduta dago dagoeneko zori(txarr)oneko kartela eta laster batean zuzenduta egongo da.
Edonola ere, eskerrik asko, ziri eta irri artean, akats nabarmen hau ikustarazteagatik. Hamaika begik bik baino gehiago eta azkarrago ikusten dute (ONCEkoen laguntza izanda ere)

#4. Re: Eusko Legebiltzarreko errotulu berrietan, "Boceramaileak"

peripeziduna ¦ 2010-01-15 ¦ 10:03

Ikusten da bai , zer nolako aurrerakoiak diren gauza batzuentzako!!!!!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz