|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Braillez ere gaizki dago, beharbada okerrago© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-05 ¦ 09:02 ¦ masai-ikastaroaGasteizko atari batean azaldu da errotuloa, nonbait. Braillez ere gaizki dago, gauza bera jartzen du: Buzones de basuras / Zaborren gaueko.
Sareko Braille bihurgailu baten bidez konprobatu dugu. Izatez, bihurgailuak honela ematen du Zaborren gaueko esamoldea. Desberdintasuna dago lehen zeinuan, kartelaren (ikusi tamaina handian) eta bihurtzailearen arteko emaitzan. Nonbait, letra larriaren adierazgarria desberdina da ingelesezko Braille konbentzioetan, eta gaztelaniazkoetan.(lectura)
Euskaraz konbentzio bat ala bestean erabiltzen ote den, ez dakigu, baina euskarazko Wikipediako eskeman, ingelesezkoaren berdina agertzen da. Hori hala bada, Braillez okerrago dago, hala esaterik badago. |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|