|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EITB barnean gora-beherak, kargugabetzeak eta oposaketak tarteko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-19 ¦ 08:11 ¦ hedabideakEITBko zuzendaritza kazetari plantilarekin izaten ari den jarrera auzitan jarri dute asteburuan azaldutako albisteek. Sustatuko kontu honen erantzunetan jakin genuen, ordezkapenak izan direla albistegietan, Otegi eta abarren atxiloketak tratatzeko moduagatik, eta baita Radio Euskadiko oposaketetan gorabeherak izan direla. Azken hori, 160 lagun bildu zituen larunbateko azterketa bat, baliogabetuta gelditu omen da. Berria eta Deia egunkariaren webguneetan azaldu izan dira informazio horiek:
Deiako artikuluak iradokitzen du oposaketako azterketen okerrak nahita eragindakoak izan zirela, inpugnazioa behartu eta prozesua baliogabetzeko asmoz. Susmo horren arrazoia litzateke prozesua aurreko zuzendaritzaren agintaldian hasi izana, eta oraingoak hori gogoko ez izatea. Leioako kanpusean egindako probetara 143 kazetari zeuden deituta. Zenbait azterketa ziren egitekoak, baina Deiak dioenaren arabera, lehena bakarrik egin zuten, eta hartan ere datu susmagarriak tarteko: gako batekin identifikatu beharrean orria, izen-deiturak eta NAN zenbakia eman behar omen zen. Deiak albistegietako kargu-gabetzeez ere informatu du asteburuan, eta guztia biribiltzeko, nola badirudien EITB gaizki uztea dela kontsigna, ETB2ko audientzia beherakadaz ere idatzi dute. Erantzunak#1. Re: EITB barnean gora-beherak, kargugabetzeak eta oposaketak tartekoloveof74 ¦ 2009-10-20 ¦ 09:56Txo, Deiakoa ere makal pasako zuen azterketan...Gurpel kasua???? Gurpegi esan nahi al zuen? Edo Gurpil??? #2. EITBGaztelu ¦ 2009-10-20 ¦ 10:48Has gaitezen elkarrekin lanean!!! #3. Dimisioak izan omen dira ETBko albistegietako ardura postuetanSustatu ¦ 2009-10-20 ¦ 20:20Deiak argitaratu du gaur ETBko albistegietako bi alorretako arduradunek dimisioa aurkeztu dutela. Baina albisteak ez du izenik edo detailerik ematen. Hala ere, Zuzeuko erantzun anonimo batean izenak ematen dira: dimititu dutenak Miren Josu Arrazola politikako arloburua eta Roberto Perez ekonomiakoa direla dio pertsona horrek, baina karguan jarraituko dutela ordezkoak izendatu arte. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|