|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-17 ¦ 10:05 ¦ politikaEzker abertzalearen kontrako azken operazioan atxilotuetako batzuk espetxera bidali zituen atzo Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epaileak. Erabakia justifikatzeko autoan, hainbat teoria eta datu, "ETA-Batasunaren" konspirazio berrien nondik norakoak. Froga horien artean, abuztuan Euskaltuben bideo hau agertu izana: Hor behean duzue Garzonen autoa osorik. Delituak eta konspirazioak frogatzen dituzten hainbat zantzu zerrendatzen ditu, horietako bat, hemen esan duguna: 01.08.2009.- La página web www.euskaltube.com inserta un videomontaje sobre la película “LOS ÚLTIMOS DÍAS DE HITLER”, en la que se caricaturiza al Ministro del Interior, reconociendo que “no tenemos ni idea por dónde se mueve la ETA”. Filmaren izena ez dakite Entzutegi Nazionalean. El hundimiento izan zen gaztelaniazko izenburua, Der Untergang jatorrizkoa alemanez. Filmaren pasarte zehatz hori Interneteko meme ezagun batean errepikatzen da, iseka egiteko honi edo hari. Sustatun ere kontatu genuen abuztuan. Auto horretan oinarrituta, Garzonek espetxeratu bidali ditu Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta; 11.000 euroko fidantza ezarri die libre uzteko Mañel Serra, Amaia Esnal eta Txelui Morenori; eta baldintzarik gabe aske utzi ditu Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz. Etxeberria oraintsu arte espetxean egon da preso, behin-behinean. Aste honetako kontu hauengatik protesta egiteko, manifestazioa dago deituta gaur arratsalderako, Donostian. Entzutegi Nazionaleko autoa
Erantzunak#1. Garzonek Chiquito de la Calzada atxilotzeko agindu duJozulin ¦ 2009-10-17 ¦ 12:59Eta Chiquito de la Calzada ere atxilotuko dute? #2. ETBn destituzioak izan omen dira, dio DeiakSustatu ¦ 2009-10-17 ¦ 15:08Deia.com-ek dio (Humberto Unzueta) bi editore (femeninoan) eta editore laguntzaile bat (femeninoan hau ere) kendu dituztela Teleberri eta Gaur Egun-etik. Aste honetako kasua nola tratatu den, hori omen da koxka, erreakzioetan kontrakoak nagusitu zirela bideoan. Nor ote dira kargugabetuak? Ze bideo desegoki ote dira motiboa eta Eitb.com-en ote daude oraindik? #3. Re: Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoaXabi Arregi ¦ 2009-10-17 ¦ 15:41Kargugabetuak Marian Etxeberria eta Sonia Hernando izan litezke. Editore izendatu berria, Begoña Zubieta. #4. Re: Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoaleire alonso ¦ 2009-10-17 ¦ 18:40zer gertatu da ba Radio Euskadiko oposaketetan? #5. Re: Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoaUnai ¦ 2009-10-17 ¦ 19:59Gaurko Berrian: #6. Re: ETBn destituzioak izan omen dira, dio Deiakedonork ¦ 2009-10-18 ¦ 23:09EITBn hasi dira igertzen PPSOEren aldaketak. Bertako langileentzat ez da egoera goxoa izango. #7. Re: Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoaXabier Eskisabel ¦ 2009-10-19 ¦ 00:13@leire: Suspenden la OPE de Radio Euskadi por graves irregularidades. #8. Re: Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoaxuriken ¦ 2009-10-19 ¦ 13:47Afera hau albiste izan da hemen ez ezik Cybereuskadi blogean ere. Jose Antonio del Moral blogari ezagunak hasieran idatzitako zenbait gauza zehaztu eta zuzendu egin ditu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|