|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Ordiziako mapa sortzen Jakintza ikastolan© cc-by-sa Gari Araolaza - Tagzania ¦ 2009-09-29 ¦ 10:02 ¦ geografiaAtzo Jakintza ikastolako lagunek Ordiziako mapa betetzen jardun zuten, Tagzaniar batzuk lagunduta. Mapping party batFuntsean, egin genuena Mapping Party bat izan zen: lagun talde bat elkartu, ingurune jakin bat aukeratu, eta hango mapa sortu. Horretarako lehenengo pausoa, paper, GPS eta argazki makinaz hornituta kalera ateratzea da. Gero, etxera itzuli eta ordenagailuan mapa horiek sortzea. Mapping party bereziaGuretzat mapping party berezia izan zen, 16 urteko gazteekin lan egin genuen eta. Nagusiagoekin alderatuta, agian ez ziren hainbeste konturatu proiektuaren helburu eta inplikazioetaz (egile eskubideak eta abar), baina lehenengo minututik berotu eta izugarrizko lana egin zuten. Gainera, edizioaz ez dago gehiegi azaldu beharrik, natibo digitalak dira eta azalpen txiki batekin hasi ziren datuak kargatzen. Eskerrik asko Maite, Jolaus eta ikasle guztiei, eskeinitako laguntzagatik! Argazkiak eta emaitza
Mapping party bat zure herrianAste honetan beste bi Mapping party antolatu ditugu, ostiralean Bilbon eta larunbatean Andoainen. Etorri eta ezagutu zertan den, eta prest gaude zure herrian ere horrelakoren bat antolatzeko. Egin dezagun munduko mapa librea, gure herrietatik hasita animazioa.gif 277KB (284203 byte) Erantzunak#1. Re: Ordiziako mapa sortzen Jakintza ikastolanJakintza Ikastolako Batxi 1eko ikasleak ¦ 2009-09-29 ¦ 11:49Mila esker Tagzaniako Gari, Mikel eta Daniri Ordiziara etortzeagatik eta OpenStreetMap proiektua azaltzeagatik. Irrikaz gaude Ordiziako herria mapeatzen jarraitzeko. Hemendik aurrera, GPS poltsikoan eramango dugu!! ;-) Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|