Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Egin dezagun munduko mapa librea, gure herrietatik hasita

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Tagzania ¦ 2009-09-16 ¦ 08:33 ¦ geografia

Munduko mapa librea egiteko proiektu interesgarria da OpenStreetMap . Edozein erabiltzailek lagun dezake mapa osatzen eta bere lizentziari esker (CC-SA-BY) berau berrerabili. Datozen egunetan, Euskal Herriko zenbait herritan mapa horiek zer diren eta nola egiten diren azaltzeko elkartuko gara zenbait mapa-jai eta mintegitan. Zatoz, edo proposatu besteren bat zeure herrirako.

Publizitatea

Gure diruarekin egindako mapa mordoa ditugu inguruan, B5M Gipuzkoan, eskualdeko errekurtso mapak, udaletxeenak eta abar. Gehienek ordea, guztiek ez esatearren, copyright-a daukate eta ezin ditugu era librean berrerabili. Erakunde publikoei gure datuak askatzeko eskatu diegu baina ezin gara beraien zain egon. Don't hate the media, become the media. Eta erantzun egokia OpenStreetMap da.

Euskal Herrian, lekuan lekuko erabiltzaile aktiboek lan handia egin badute ere (horra Errenteria , Gasteiz edota Eibarko mapak adibide moduan), urrun gaude Europako beste herrialde batzuekiko (ikusi Londres edota Hanburgo ).

Horregatik beharrezkoa da gurean OpenStreetMap ezagutzera eman eta bultzatzea. Helburu hori duten hainbat ekimen egingo dira hurrengo asteetan, adibidez:

Tagzaniarrak mapa-jai gehiago antolatzen ari gara, besteak beste Irun eta Amorebieta-Etxanon . Zure herriko mapa librea egitea nahi baduzu edota OpenStreetMap proiektua hobeto ezagutu, jar zaitez gurekin kontaktuan .

ordizia_animazioa_500x500.gif 83KB (85498 byte)

Erantzunak

#1. Facebook-en izena eman

Mikel Lizarralde ¦ 2009-09-22 ¦ 14:59

Andoaingo mapa-jaira etorri nahi dutenek Facebook-en ere izena eman dezakete.

#2. Re: Egin dezagun munduko mapa librea, gure herrietatik hasita

Sustatu ¦ 2009-09-29 ¦ 11:34

Hemen aipaturiko lehen mapa-jai horietakoan, Ordizian, nabarmen hobetu dute herriko mapa Jakintza Ikastolako ikasleek.

Ikusi ikastolaren inguruan izandako hobekuntza:

#3. Auzolanaren kartografoak

Sustatu ¦ 2009-10-01 ¦ 09:04

Gorka Julioren artikulua gaur Berrian gai honi buruz.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun

Geografia

Tagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.