|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gaztelerazko akats ortografikoak albiste dira© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-09-23 ¦ 17:53 ¦ hedabideakErdal egunkari guztiek aipatu dute albistea: EAJk eta EBk akats ortografikodun erdibideko zuzenketa aurkeztu dute legebiltzarrean, "hinundaciones" eta "aprovar" idatzita, "inundaciones" eta "aprobar" izan beharrean. Gazteleraz akats ortografikoak egitea albiste da. Erdal albistegi guztiek aipatu dute albistea: ABC egunkariak ere atera du , noski. Agian, jakin gabe egunkari horrek berak lehenago ere erabili duela aprovar aditza (bigarren paragrafoaren amaieran).
Testuaren akats horiei larritasunik kendu gabe ere... euskarazko akats gogorrak sarri erakutsi ditugu Sustatun , Mihiluzen eta Euzkal Errian Euzkarasen. Baina hedabide horiek sekula ez dituzte euskaraz egiten diren astakeriarik salatzen. Gaztelerazkoak bai, horiek albiste dira. abc_aprovar.jpg 206KB (211515 byte) Erantzunak#1. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraLEIRE ¦ 2009-09-23 ¦ 21:00Eroskik oraindik dauka bere saltokietan es3aren aurkako neurrien kartela... #2. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraGondolf ¦ 2009-09-24 ¦ 08:49Hor aipatutako egunkarietako batek, Diario Vascok, *Sir Gandaff bat zekarren atzo portadako titular batean. Uste dut Ian McKellen esan nahi zutela. #3. Bistan denez, euskaraz hiztegia ostikoka erabiltzea ez da albisteAsier ¦ 2009-09-24 ¦ 09:35Hiztegi Batua dixit: #4. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraibnamzer ¦ 2009-09-24 ¦ 10:36Barkatu bainan okertu zarete Euskal Herrian EuskaraS erakundearen ezteka idazterakoan. #5. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraleire narbaiza ¦ 2009-09-24 ¦ 12:18Lehengo egunean, gaueko teleberrian "islote pereGil" idatzi zuten. Eta horrelako zenbat? #6. Zer da hizkuntzarekiko errespetua?Asier ¦ 2009-09-24 ¦ 12:46Zaldieroaren zintak gehiago irakurriko BAGENITU... #7. akatsen errepublikan, ni lehen akastun!!!ibnamzer ¦ 2009-09-24 ¦ 14:38Barkatu Asier, baina euskara nere bigarren hizkuntza da eta ez dut nahi/behar bezala hitz egiten. Horrek ez nau kontsolatzen, eta gehiago ikasi behar dudalakoan nago. #8. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraSustatu ¦ 2009-09-24 ¦ 16:06Arrazoia, Asier. Bai Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak zein Berriaren estilo liburuak halaxe aipatzen dute. EAJk eta EBk aurkeztu dutena , gazteleraz, "enmienda de transaccion a la proposicion no de ley" da. RAEren arabera Transaccion Transigir aditzetik dator: Transigir (RAE) 2. tr. Ajustar algun punto dudoso o litigioso, conviniendo las partes voluntariamente en algun medio que componga y parta la diferencia de la disputa. Horren arabera, enmienda eta emendakin ondo egongo liratekeela dirudi, baina Legebiltzarraren Hiztegi Juridikoak atalean zehazten denez, enmienda transaccional erdibideko zuzenketa da euskaraz. Beraz, guztiz zuzen egoteko erabili beharreko terminoa honakoa litzateke: Legez besteko proposamen bati egindako erdibideko zuzenketa. Eskerrik asko, Asier. Bestalde, esteka hori, Ibnamzer... guk ondo ikusten dugu! Non dago akatsa? #9. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraibnamzer ¦ 2009-09-25 ¦ 09:52Barka berriz ere, lagunok, ez dakit atzo non nuen burua. #10. Re: Gaztelerazko akats ortografikoak albiste diraSustatu ¦ 2009-10-01 ¦ 15:09Gorago Gondolf lagunak azpimarratu du nola kritikara gehitutako egunkarietako batek, Diario Vascok, bere akats propioak ere egiten dituen. Lagun batek beste bat detektatu du eta pantaila irudia atera dio. Nolanahi ere, testua sarean dago oraindik: *el PP hará una consulta al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas Rpotypoyup oupio uipuoipu oipuoipuoipuoipio puiopu oiu* Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|