Itzuli orri nagusira Bidali hau

Michael Jackson hil da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-26 ¦ 07:12 ¦ musika

Michael Jackson hil da. Haren bizitza frikismo, exajerazio eta patetismoaren sinonimo izan da sarri, baina ez dago ukatzerik 1980ko hamarkadan musika ikaragarria ere sortu zuela, eta pop musikaren alderdi bisualean ere (koreografia, bideoklipak) marka utzi duela tarte baterako.

Publizitatea

Michael Jacksonek 50 urte zituen, eta Kaliforniako bere etxean hil da. Geldiketa kardiakoa, topikoak dioen bezala. Zurrumurruak daude drogaren bat hartu ote zuen. Hiru seme-alaba utzi ditu Jacksonek, aitatasun bitxi samarra batzuen iritziz.

Informazio gehiago, euskarazko Wikipedian.

Erantzunak

#1. Re: Michael Jackson hil da

Luistxo ¦ 2009-06-26 ¦ 08:30

Inork gogoratzen du Hazur Baltzak talde ondarrutarraren Billy Jean bertsio zaratoso eta ederra? Ondo legoke gaur hura berreskuratzea!

Sustatu editatzeko pribilejioa izanda, neuk aukeratu dut Smooth Criminal hor goian itsasteko. Nire kantuen top 10 batean duda barik jarriko nuen kantu. Beste kantu edo bideo faboritorik baduzue hortik, bota erantzunetan.

#2. Beat it!

Gari Araolaza ¦ 2009-06-26 ¦ 08:50

Nire gaztetako bi erreferentzia batzen dituen kantua "Beat it". Michael Jackson bera eta Eddie Van Halen gitarristaren solo ederra. Beat it

Tamalez, gustatzen zitzaigun Michael Jackson duela urte asko hil zen. Adibidez ABC zoragarri hau, bere anaiekin batera:

#3. ... eta Farrah Fawcett

Gari Araolaza ¦ 2009-06-26 ¦ 09:04

Baina egia esateko, atzo benetan eragin didan heriotza Farrah Fawcett-ena izan da. Bera zen nire Charlieren aingeruetatik gogokoena, agian hilehoria zelako besterik gabe, beste biak ere ez ziren makalak eta!

#4. Re: Michael Jackson hil da

Elena Laka ¦ 2009-06-26 ¦ 09:13

Ez dakit zerk harritu nauen gehiago: Michel Jackson hilezkorra dela konturatzeak, ala berrogeitamar urte zituelaz jabetzeak.
Neretako beti izango da gustatu zitzaidan garaian bezain gazte, neu be gazte nintzela :).
Niretako ona, "Thriller".

#5. Euskal bertsioak

Sustatu ¦ 2009-06-26 ¦ 09:22

Hazur Baltzak taldearen horretaz gain, Seiurte talde berriztarrak ere egin izan du bertsiorik.

2007an Durangoko Plateruenan kontzertua eman zuten Durangaldeko hainbat taldek eta bideo-dvd bat ere grabatu zen hartan. Michael Jacksonen bat jo zuen Seiurtek orduko hartan.

Inork pieza horiek topatzen baditu...

#6. Re: Michael Jackson hil da

Goio A. ¦ 2009-06-26 ¦ 09:34

Niri Billie Jean gustatu izan zait beti.

#7. Re: Michael Jackson hil da

Susi R. ¦ 2009-06-26 ¦ 09:41

Ba nik beti Bad abestia izan dut gogoko.

#8. Re: Michael Jackson hil da

Maite Goņi ¦ 2009-06-26 ¦ 10:35

Nik etxean Diana Ross eta Michael Jacksonen binilo bat daukat (Love songs) eta hortik ateratako abesti honekin geratzen naiz: Ben. Aspaldiko kontuak dira, baina adin horretako ume batek horrela abestea...

#9. Re: Michael Jackson hil da

assar ¦ 2009-06-26 ¦ 19:12

Nik bideo honekin flipatu nuen 10 urte nituenean:

Espainiar telebistako "Tocata" programaren hasieran agertzen zen. Larunbat goizetan ematen zuten.

Geroko Michael Jackson ez nuen hain gustuko, soilik lehen disko parea.

#10. Remix onena

Luistxo Fernandez ¦ 2009-06-26 ¦ 19:40

Esan dut gorago zein den nire kantu faboritoa... baina remix faboritoarekin ere akordatu naiz. Loo & Placido DJ parea The Clash eta The Jackson Five nahasten, Should I Stay Or Should I Go eta Blame It On the Boogie.

Ireki esteka hau eta sakatu play.

#11. Re: Michael Jackson hil da

Ricardo Gómez ¦ 2009-06-26 ¦ 20:01

Niri MJ-ren musika ez zait inoiz asko gustatu, baina Black or white bideoarekin flipatu nuen bere garaian, batez ere aurpegien aldaketekin (geroago askotan errepikatu zena).

#12. Re: Michael Jackson hil da

loveof74 ¦ 2009-06-26 ¦ 21:20

Nis Assar-ekin nago. Kriston abestia! erdi kutrea, erdi zientzia-fikziozkoa, errepika zatia oso polita!

#13. Michael Jackson beti zurikeritan ibili zen

arrikitaun ¦ 2009-06-27 ¦ 13:40

Joer, ez nuen pentsatzen Sustatun horrenbeste jarraitzaile zuenik! Honen gainean bi aipu egin nahi ditut. Alabaina aldez aurretik bizitzari diodan errespetua argi utzi nahi dut eta pertsona bat hiltzen denean adierazi behar pena zein familiari dolumina luzatzen diet. eta jarraitzaileoi une triste hauetan luzatzen natzaie zera esateko:
Ez egin negarmaitiok, Michael azkenean bere ametsa bete du; GAUR INOIZ BAINO ZURBILAGO dago eta.
Samina eragin badizue ere, pentsa ezazue munduko ume asko gaur lasaiago ibiliko direla.

Goian Bego, espero dut "thriller"en ez bezala bertan gertatzea.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz