|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2009-06-09 ¦ 12:17 ¦ politikaEguneko hitza, putxerazoa, gaztelaniaren mailegua dugu. Hauteskunde-iruzurra. Salaketa ez da apenas hedabideetara iristen, baina datuak susmagarriak dira oso. Iniziatiba Internazionalistari botoak falta zaizkiola ematen du. Kontua da, nola gertatu da hau? Nire ustea:
Hau ere pentsatzen dut:
Espainiako Barne Ministerioraren webgunean bertan dago botoaren ibilibidea azalduta.
Mahai bakoitzeko lehendakariak 3 gutunazal betetzen eta sinatzen ditu (bokalek ere bai) akta guztiekin, tartean botoen datuak. Boto nuloak ez beste guztiak zakarretara doaz. Datu hau esanguratsua da, zenbait tokitan, boto nulo asko, larregi, agertu direla diote. Esate baterako, Katalunian. Diogun bezala, boto nuloak dira kontaketa bukatu ondoren, apurtzen ez diren bakarrak. Hau da, geroko manipulazio informatikoa ez bada eman (edo akatsa), juzgatuan egon behar dute. Hala ere, zaila dirudi jakitea boto nulo bezala agertu direnak kandidatura batenak zirela: mahai horien aktekin konparatu behar. Prozedurara itzulita, hiru gutunazal hoietatik:
Azken gutunazal horren ibilbidean egon behar du, Ministeriora iritsi bitartean, iruzurraren datu-aldaketa, nonbait badago. Nork sartzen ditu datuak ordenadorean gauean bertan? Correos-ekoek, nolabait ere, halako zeozer egin beharko du:
Azken pausua falta da, programa informatikoa prestatu eta botoiari eman han eta hemen boto batzuk lekuz aldatzeko. Iruzurra izan dela demostratzeko 200-300 mahai topatu behar dira, bestela akatsa izan dela esan dezakezu lasai-lasai, edo beste batzuetan bezala "elementu inkontrolatuak" .... Enpin, 20 urte barru zeozer enteratu gara, edo ez. Mahai batean izandako lagun batek esan dit igandeko hauteskundeetan, lehendabiziko aldiz, Correos-eko tipo bat egon dela mahai guztietan, interbentore bat bezala, eta 120 euro kobratu dutela lan hori egiteagatik. Figura berria, nonbait, pertsona horren presentzia. Lagunak dio ezagun bat topatu zuela Corresoentzat lan hori egiten, eta kontaketa amaitzeaz bat telefonoz deitu omen zuen (bulegora izango zen), mahaiko datuak ematen. Erantzunak#1. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?Borja ¦ 2009-06-09 ¦ 12:37Harrigarria benetan, eta kezkagarria, EA-Aralarren zenbait boto ere desbideratu omen dira-eta. Areago, PP, BNG eta PSOE alderdietarako zenbait boto beste batzuei gehitu zaizkie! Ez dut deus ere ulertzen... Putxerazoa disimulatu nahian? #2. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?PelloJoxepe ¦ 2009-06-09 ¦ 13:04Aztertu egin behar da ongi. Iruzurra mahaian bertan eman daiteke, ez Euskal Herrian, II-k gutxienez interbentore bana izan baitu, baina Estatuan? Munduko gauza errazena iruditzen zait Villacantara de abajo-ko PPko apoderatu bakarrak II-ren botoak zakarretara bota eta zuri direla esatea, hainbat lekutan jada salatu duten moduan. #3. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?asier ¦ 2009-06-09 ¦ 13:08Hasteko, esan dezadan gaur egungo Espainia demokrata honetan edozer gauza sinesten dudala. Hala ere, oraingo honetan... ez dakit ba. Gaitz egiten zait putxerazoan sinestea. Bere osotasunean, behintzat. #4. Rubalkaba dimisioa ta auzitara ja !!!bittorio Maortua ¦ 2009-06-09 ¦ 13:09Twitterren astintzen ari da asuntua, pasa mezua!!! Esango dute akatsa izan dela baina Munduak jakin beza putxerazo galanta dela hau. Rubalcaba DIMITI EZAK! PASA MEZUA #putxerazo "#pucherazo"http://twitter.com/#search?q=%23pucherazo #5. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?Iñigo ¦ 2009-06-09 ¦ 15:16Akatsak egotea gauza arrunta da, batez ere espainolek kudeatutako hauteskundeetan (estereotipoa jarraitzearren). Adibidez, Meneame-n, Iniziatiba Internazionalistari egindako boikota eta maula edo hauteskunde-iruzurra gehienei bost axola bazaie ere, bertan PACMAri egindako boikotari buruzko informazio asko dago: http://meneame.net/story/pacma-denuncia-faltaron-papeletas-lista-algunos-colegios #6. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?Iñigo ¦ 2009-06-09 ¦ 15:21Asierrekin bat etorriz, baliogabeko botoak ez dira kezkagarriak, horiek guztiak berrikusteko aukera dagoelako (beste kontu bat da hautestontzian zegoena eta gutunazalean sartzen dena gauza bera den). Okerrena da boto zuria eta leku askotan boto hori hirukoiztu izana. Izan ere, boto zuriak aktan zenbatu ostean botatzen direlako. #7. De la Vegaren herrian: POSI nagusi, PSOEk zeroSustatu ¦ 2009-06-09 ¦ 16:06Notizia dago orain Libertad Digital eskuin muturrekoaren portadan: Valentziako Beneixida herrian eman zuen botoa Espainiako Gobernuko presidenteordeak, Maria Teresa Fernandez de la Vegak, baina emaitzetan POSI alderdia da bozkatuena, Amezketan bezala, eta PSOEk ez du boto bat bera ere. #8. Tankman irudikatuz: Putxerazoa dela eta, ziber-ekintzaileen indarraSustatu ¦ 2009-06-09 ¦ 16:42Irakurle batek irudi hau ere bidali digu pribatuan:
Zera diosku lagun horrek: Putxerazoa dela eta, ziber-ekintzaileen indarra: Egunotan sekulako ataskoa dago Brunete Mediatikoan... Iniciativa-ri egindako zabarkeria erabat isiltzen ari dira. Txinako Tiananmengo irudi historiko eta ikonikoak gogoratuz... #9. Cardedeu: Udalaren kontaketa eta MinisteriokoaTxento ¦ 2009-06-09 ¦ 20:37Datu "oker" edo "akats" gehiago. Kataluinako Cardedeu herriko kasu nabarmena Berrian argitaratuta. II-HE zerrendak 98 boto jaso ditu Cardedeu herrian. Cardedeuko Udalak bozetako emaitzak Internet bidez eman ditu. Guztira hemeretzi mahai agertzen dira informazio horretan, eta horien batuketak 98 ematen du. Hemen eskuratu daiteke udalaren emaitzen taula .pdf formatuan. Aldiz, Espainiako Barne Ministerioaren datu ofizialetan , hamar boto gutxiago ditu Iniziatiba Internazionalistak, 88 boto. Hemen Berrian egindako konparaketa Boto aldaketa asko ikus daitezke, bai alderdi txikien artean, bai nulo eta boto zurien artean. Azken hauek gutxiago MIR-en kontaketan. Putxerazo ala txapuza handia, edo biak? #10. Valentziako alfabetoaKotxise ¦ 2009-06-10 ¦ 01:35Valentziako sozialisten arabera De la Vega eta PSOEko botoek POSIkoen tokian agertzeko arrazoia hau da: "un error en la línea" ... "al estar los partidos ordenados alfabéticamente, se apuntaron al POSI". Oso ona, alfabetikoki zerrendatuz gero, POSI eta PSOE artean gutxienez hauteskundeetara aurkezten ziren beste hiru (3) alderdi daude: PP, PREPAL eta PSA. #11. Eltzekada?Luistxo Fernandez ¦ 2009-06-10 ¦ 08:29De la Vegari gertatu zaiona ikusita... putxerazoaren programa informatikoan birusa sartu da, edo, agian, auskalo, *chapuza española* klasikoa besterik ez da hau. Era berean, eskertzekoa Zaldieroaren ekarpen zorrotza. Eltzekada! #12. Hauteskunde batzordeetako gaurko zenbaketaren aurreanSustatu ¦ 2009-06-10 ¦ 08:31Iniziatiba Internazionalistak agiri bat kaleratu du, gaur hauteskunde batzordeetan (junta elektoralak) probintzia bakoitzean egingo den zenbaketa ofizialari begira. Toki bakoitzean kontuan hartu beharrekoen zerrenda dakar IIren agiriak. #13. Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!Eli ¦ 2009-06-10 ¦ 12:37Hau filologo batek erantzun beharko luke baina badut susmoa gazteleraz erabiltzen den "pucherazo" hitza ez dela Gaztelako estepatan sortu. Nire ustez litekeena da "pucherazo" alemanerazko "Putsch" hitzetik etortzea, hau da, "estatu kolpea" adierazteko berbatik. #14. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?antton ¦ 2009-06-10 ¦ 15:36Arabatik blogeko komentario batean dator hau "En mi mesa hicimos el recuento en veinte minutos. Todo correcto: El número total de votantes coincidía con el de votos emitidos a cada candidatura más siete en blanco y tres nulos. Cuando el chavalillo de la Junta Electoral fue a introducir los datos en su PDA, sorpresa, daba error. Así que volvimos a comprobar los números y le dije que si su cacharro no funcionaba, era problema suyo. Salió y a la de un cuarto de hora volvió diciendo que había “un problema con el software”, así que no me extraña nada de lo que haya podido ocurrir." Uste dut, akatsak justifikatzeko PDA hitza behin baino gehiagotan entzungo dugula... Ea gaurko kontaketaren ondoren zer gertatzen den. #15. Software akatsak PDA batzuetanSustatu ¦ 2009-06-10 ¦ 15:56Eskerrik asko Antton (#14). Bai PDA horien kontua azaldu da beste puntu batean, Garak identifikatu gabeko aditu batekin galde-erantzunen sorta bat argitaratu du eta datu interesgarriak agertzen dira hor. #16. Un error informatico inteligenteJoxemari ¦ 2009-06-10 ¦ 16:48"Un error informatico" esaten badute... Ez du balio. Akats informatiko batek ez luke batzuen bozketan gehiago eragingo besteetan baino. Gainera nulo eta zurien kontua oraindik hor gelditzen da. Katalunia, Balearrak eta Aragonen II-HEk bozka gehien jaso behar zituen tokietan gertatzea ez da normala. Nahiko argia dago behintzat Kataluniaren kasuan iruzurra egon dela, argia da. #17. Re: Nola demontre gertatu da ustezko putxerazo hau?Joni ¦ 2009-06-10 ¦ 17:00http://zentik.info/2009/06/supuesto-fraude-en-las-elecciones-europeas/ #18. Ia 1000 boto gehiago II-rentzatPatxiku ¦ 2009-06-10 ¦ 20:24Berrian ikusia Araban eta Gipuzkoan 958 boto gehiago ditu Iniziatiba Internazionalistak Gipuzkoan hasieran esandakoa baino 888 boto gehiago eta 70 gehiago Araban. Gipuzkoako kasuan ia hasieran esandako botoen %2a "agertu" da, Arabako kasuan "aurkitu" dituztenak hasieran esandakoen %1era ez da iristen. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|