Teknologia albisteak
10

Iniziatiba Internazionalistaren kontrako iruzur zantzuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-09 : 10:06

Twitter bidez ikusi dugu salaketa gehienbat. Hainbat herritan Iniziatiba Internazionalistaren aldeko hainbat boto zenbatu izan dituzte bertan, baina Espainiako Barne Ministerioaren emaitzetan, beste alderdi batzuen izenean ageri dira botoak han eta hemen. 113 boto Amezketan POSI alderdiarentzat eta bat bera ere ez Iniziatibarentzat? sinesteko zailegia... Eguneraketa, asteartea: Iniziatibak Espainia osoan iruzurra susmatzen du eta laguntza eskatzen du (agiria erantzunetan).

Hiru adibide besterik ez:

  • Zumarragan MSR hautagaitzak 216 boto ditu.
  • Sopelan, PACMA delakoak 97 boto.
  • Amezketan, POSI alderdiari 113 boto. Iniziatibak batere ez, ordea.

Espainiako Barne Ministerioaren datuak hemen. Gipuzkoakoak agertuko zaizkizu hor, aldameneko aukeretan klikaturik beste probintzia batzuetara egin salto edo udalerriz aldatu.

Eta hemen, Twitter bidez informazioa biltzeko tresna Iniziatibaren webgunean.

Erantzunak

axi
2009-06-08 : 13:21

Mementuz eguerdian Twitter.en piztutako alarmak gune hauetan izan du oihartzuna nagusiki: Sustatu, Meneame eta Gaztesarea. Ohiko media ez da enteratu. Eta beti bezala hau "albiste" izango da egun pare bat barru.

aitortxin
2009-06-08 : 13:22

Harrigarria (susmagarria) da amezketan Iniziatibaren ahaldunak ez duela iniziatiba internazionalista bozkatu.



hau izanen da demokrazioa deituriko hori?

Txento
2009-06-08 : 13:56

Aizarnazabalen PACMA-k botoen %6 du eta PSOEk botorik ez.


Iruzurra, kamuflajea, ala kontaketa edo transkripzio akatsak?


PelloJoxepe
2009-06-08 : 16:08

Hainbat gauza gertatzen ari dira.


Batetik, dirudienez, Mir (espainiako barne ministerioa) eta zenbait komunikabideren datuak (tartean abc) ez datoz bat. Espainia mailan 22.000 botuko aldea dagoela irakurri dut, alegia, abc-ren orrialdeako datuen arabera, II-SP-k 22.000 boto gehiago beharko lituzke. (Emaitza hori lortzeko, banan-banan batu behar dira Erkidego Autonomoetako datuak, batu, eta ondoren alderatu) Adibidez, Madrilen Mir-ek 4000 boto eskas ematen dizkio hautagaitza honi, eta abc-k 11.000tik gora.


Bestetik, Katalunian (bozkatzeko orduan izan diren arazo ugariez gain) boto zuri eta baliogabeak ikaragarrizko gorakada izan du, (boto baliogabea hirukoiztu egin da -15.224 - eta boto zuria seikoiztu - 57.457 boto zuri izan dira) eta aldiz, II-SP-k espero zena baino askoz ere emaitza kaskarragoa izan du. Hainbat forotan salaketa asko izan dira: bozkatzera joan eta gero zenbaketan ez datorrela II-SP-ko boto bakar bat eta abar.


Estatu osoan izan dira salaketak: Mallorkan, Andaluzian, Castillan... Galizian ere harrituta daude emaitzekin. Kasu batzuetan oso harritzekoak izan dira. (Cadizen, esaterako)


Euskal Herrian, hauteskunde mahaietako akta asko eta barne ministerioaren datuak ez datoz bat. Badirudi, erraz froga daitekeela ehunka botoko aldea dagoela (1000tik gorako datuak aipatzen dira).


Oraingoz, inork ez du ezer esan bide "ofizialetan", ikusi beharko "akats" hauek zuzentzen diren, edo zeozer argitzen diguten datozen orduetan.


Bitartean, hemen jarrai aitezke kontu hauen inguruko berriak:


http://iniciativainternacionalista.org/europa09/


http://www.kaosenlared.net/noticia/seguimiento-europeas-iniciativa-internacionalista-izquierda-anticapita


(komentarioak irakurri)


Sustatu
2009-06-08 : 18:18

Mezu honek iradokitzen du motibo bat izan daitekeela EAEko datuetan 3. indar gisa ez agertzea, PPri gailenduko baitzitzaion II zenbatu gabe utzitako botoekin.


Baina Twitter bidez zabaltzen doazen datuen arabera, ez bakarrik EAEn, zenbaketa iruzurtia nonbait Nafarroan eta beste erkidegoetan ere gertatzen da.


Sustatu
2009-06-08 : 18:35

Katalunian izandako boto zuri eta nuloen gorakada nabarmena omen da. Boto baliogabea hirukoiztu egin da (15.224) eta boto zuria seikoiztu; 57.457 boto zuri izan dira


Hemen dago informazioa boto kopuru horien inguruan. Herri batzuetan, portzentaiak benetan handiak dira.


axi
2009-06-09 : 02:51

Iniziatibaren komunikatua:


Estimados compañer@s:
Estamos viviendo emociones contrapuestas. Por una parte tenemos que felicitar a tod@s nuestr@s votantes y simpatizantes por el gran apoyo que nos han dado. Queremos felicitar sobre todo al pueblo vasco, por su gran aportación en votos y los fantásticos resultados obtenidos, convirtiéndonos en 3era fuerza en Nafarroa y (todavía por confirmar) en 3era fuerza también en la Comunidad Autonoma Vasca.


Sentimos no haber podido escribir antes, pero hemos estado analizando los datos de una manera concienzuda y hemos llegado a la conclusión de que aquí ha habido un pucherazo de proporciones históricas. A los datos evidentes de pucherazo en ciertos pueblos de Gipuzkoa, Bizkaia y Nafarroa, donde nuestros votos han sido cambiados desde los recogido en el acta hasta lo que aparece en el Ministerio del Interior, hay que sumar los abundantes datos de votantes que estamos recibiendo a través del correo electrónico. Bastantes votantes nos han dicho que tras haber depositado su voto, en ocasiones junto a toda la familia, en el acta o en los datos del MIR aparecen 0 votos par II. Incluso tenemos informes de lecturas de otros partidos donde citan más datos de los que aporta la web del MIR.


Además los datos de los Països Catalans son más que sospechosos. Muchos ciudadanos dicen haber votado II y luego han visto que no aparecen sus votos computados, apareciendo transvasados probablemente al voto blanco o el nulo. De hecho el aumento de voto blanco y nulo en los Països Catalans es exagerado. Supera todo lo que se había visto hasta ahora y en pueblos donde históricamente el independentismo català ha tenido resultados notables han desaparecido casi todos los votos.


Estamos trabajando en recoger toda la información que podamos, pero vuestra participación es imprescindible. Necesitamos lo más pronto posible todas las irregularidades que se hayan detectado, indicando Municipio y provincia, Distrito y Mesa electoral. Solo de esa manera se puede hacer algo frente a este atropello. Así que por favor poneos en contacto con el correo web@iniciativainternacionalista.org y enviadnos cuantos más datos podáis. Asímismo en los próximos días informaremos sobre las acciones legales que hayamos llevado a cabo y los resultados.


iturria: Iniziatibaren webgunea


Sustatu
2009-06-09 : 10:41

Zentik blogean Espainian izandako zuri eta baliogabeen hazkunde handia aztertu dute estatistikoki, desbideraketa ohi baino handiagoa dela azaltzeko.


mikel
2009-06-10 : 14:17

norbaitek ba al daki zergatik ez datozen bat Vocentoren datuetan autonomia guztietan botuen batura eta estatuko guztizkoa?

Sustatu
2009-06-10 : 15:29

Mikelek (#9) dioen horren inguruan: Vilaweb webgune katalanak kontatzen duenez ERC, Aralar eta EA batzen zituen koalizioak LV siglak zituen zenbait erkidegotan, Los Verdes koaliziokidearengatik hain zuzen ere. Eta nonbait, Vocento taldeko medioek LV horri zegozkion datuak Iniziatiba Internazionalistari jarri dizkiote beren tauletan.


Erantzun

Sartu