|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Bai, euskal argazki bat da Wikipediako 2008ko irudi onena
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-01 ¦ 11:40 ¦
argazkia
Argazkia Mikel Ortega Errenteriakoak igo zuen Flickr-era eta Creative Commons Aitortu Partekatu lizentzia eman zion. Haren gainean Richard Bartz wikipediako erabiltzaileak ukitu batzuk egin zizkion.
Bozketaren emaitzak berriki eman dira jakitera.
Egia esanda, Wikipediako urteko argazkiaren aukeraketa ez da milaka wikipedistaren artean erabakitzen den ebento masiboa, eta 2006. urtetik aurrera egin izan da bakarrik, baina hala eta guztiz, euskarazko Wikipediarentzat garaipen txiki polita.
orijinala199.jpg
13KB (13784 byte)
Erantzunak
#1. Re: Bai, euskal argazki bat da Wikipediako 2008ko irudi onena
Sustatu ¦ 2009-06-02 ¦ 09:00
Albistea ETBra iritsi zen atzoko albistegietan, eta Mikel Ortega argazkilariaren berba batzuk ere grabatu zituzten.
Erantzun (klik zabaltzeko)
|