Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herria, Wikipediako argazki onenean agertzekotan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-05-04 ¦ 12:29 ¦ argazkia

Urtero wikipedisten artean urteko Wikipediako argazki onena aukeratzen da. 2008ko hautaketan dabiltza orain, eta beste batekin lehia bizian, hautagai guztien artean aurrena dago Bianditz mendia eta zaldi batzuk erakusten dituen hau.


Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Ortega (argazkilaria) / Richard Bratz (ukituak)

Publizitatea

Hemen ikus daiteke nola doan bozketa.

Wikipedian editatzen gutxieneko lan bat egin izan duten wikipedistek dute boza emateko eskubidea. Bozak egiaztatu egiten dira gero.

Argazkia Mikel Ortega Errenteriakoak igo zuen Flickr-era eta Creative Commons Aitortu Partekatu lizentzia eman zion. Haren gainean Richard Bartz wikipediako erabiltzaileak ukitu batzuk egin zituen.

Lehia bizian dago Euskal Herriko irudi hori su-arnasle honen beste argazki ikusgarri honekin. Indiako artista batzuek Belgikan egin zuten erakustaldi batekoa da irudia.


Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Luc Viatour

Bianditz_eta_zaldiakS.jpg 47KB (48237 byte)

Erantzunak

#1. Retokeak

Gari ¦ 2009-05-04 ¦ 12:57

Argazki orijinala eta retokatua ikusteak merezi du, nola ezabatu duten atzean zegoen beste zaldi bat, nola indartu den zeruaren urdin kolorea eta abar. Hemen orijinala:

Bianditz eta zaldiak

#2. Re: Euskal Herria, Wikipediako argazki onenean agertzekotan

Goio A. ¦ 2009-05-04 ¦ 14:16

Ez dakit zer lehenesten den Wikipediako hautaketa horretan baina, nik originaletik photoshopekin gauzak ezabatzearen kontua ez dut oso garbi ikusten...

Ez izan arren Mikel Ortega eta Richard Bratzek egin dutena, esan nahi dudana azaltzeko muturrera eramango dut adibide bat: bi zaldi horiek photoshopekin "moztu" eta hiri bateko kale baten erdian "itsatsi". Irudi fotografikoa bai, baina, emaitza hori, argazki bat da?

Eraldaketak eginda obra berriak sortzen dira, oso lan ederrak izan daitezke (zaldi horiena ikusi besterik ez dago), baina, “argazkiak” dira ala argazkia oinarri duten bestelako sormen irudi fotografikoak?

Noraino “hobetu” daitezke argazkiak originalak izaten jarraitzen dutela esan ahal izateko?

Esandako esan eta gero, aipatu “emaitza” bikaina lortu dutela Mikel Ortegak eta Richard Bratzek.

#3. Re: Retokeak

Sustatu ¦ 2009-05-04 ¦ 15:25

Horra bertsio originala.


Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Ortega

#4. Re: Euskal Herria, Wikipediako argazki onenean agertzekotan

Unai ¦ 2009-05-04 ¦ 16:16

Behin hobetzen hasita, zergatik ez jarri Scarlett Johanson eguzkia hartzen, biluzik?

#5. Alde

Gari Araolaza ¦ 2009-05-04 ¦ 16:43

Ni printzipioz alde. Scarlett hor azaltzeak argazkiari onura egiten badio, zergatik ez? ;-)

Ez bada lehiaketan zehaztu dela argazkiak ezin direla eraldatu, zergatik ez retokatu? Bestalde, zein argazki ez da publikatu aurretik retokatzen gaur egun?

Zer ari gara neurtzen, argazkiak ala arte lanak? Lehenengo hori argitu eta horrek eman beharko liguke baimendutako eta ez baimendutako manipulazioen zerrenda.

#6. Re: Alde

Luistxo ¦ 2009-05-04 ¦ 16:49

Zer ari gara neurtzen? Wikipediaren kasuan, suposatzen dut irudiek artikulu bat ilustratzeko balio izatea ere neurtu behar dela. Ez dakit lehiaketatxo honetara begira, baina bai erabilpen praktikoaren aldetik.

Zaldia edo zaldien abeltzaintza edo zintzarria bezalako kontzeptuak ilustratzeko balio dezake argazki retokatuak, eta originalean baino zaldi hanka gutxiago ikusteak ez du kalte handirik egiten alde horretatik. Scarlett gehitzearen txistea apreziatzen dut eta grazia egiten dit, baina egia esanda, horrek ez lioke Wikipediako artikuluei lagunduko.

#7. Re: Euskal Herria, Wikipediako argazki onenean agertzekotan

assar ¦ 2009-05-04 ¦ 17:21

#2 Commons ez da argazkien bilduma bat, informazio interesgarria ematen duten multimedia-fitxategien biltegia baizik. Beraz, ez da soilik argazkien (edo simulazioen edo bideoen) kalitate teknikoa baloratzen, baita ematen duten informazioa ere. Begira adibidez nominatuen zerrendan egon diren beste hauek:


Eta bai, Wikimedia Commons-en arrunta da argazkiak moldatzea, moztea, gauzak ezabatzea eta elementu berriak sartzea. Adibidez, nik argazki hau argazkiak.org-etik hartu eta atzealdea apur bat ilundu nion, atzeko mendiak hobeto ikus zitezen.

#8. Errealitateak ez diezazula argazki on bat hondatu

Goio A. ¦ 2009-05-04 ¦ 18:00

Assar-ek argitu du lehiaketatxoaren nondik norakoa.Mila esker.

Nik behintzat, ez dut retokeetan arazoa ikusten. Izan ere, argazki gehien gehienak ukitzen dira argitaratu aurretik. Batzuetan, gustuagatik egiten da eta beste batzuetan erabiliko den euskarrien beharretara egokitzeko (paper fotografikoa, prentsa-papera, pantaila…). Argi dagoena da ez dagoela argazki bat izateko modu bakarra.

Argazkiak baliorik galtzen duen “ukitu sakonak” –zelanbait esatearren- eginez gero? Ba, segun eta zertarako erabiliko den argazkia. Kasu gehienetan, segurutik, eraldaketak ez dizkio kalterik ekarriko argazkiari eta, askotan, hobekuntzak bai. Betebehar informatiboak edo nolabaiteko lekukotza eskaintzen duten argazkiak dira eztabaidagarriak.

Zaldien argakiak iradokitu egiten du gehiago, informatu baino,ezta? Gainera, irudi ederra da.

Wikipedian “Sarkozy” eta “Arrauna” sarrerak ilustratzeko bi argazki hauetatik zein aukeratu beharko genuke?

http://www.quintatinta.com/wp-content/uploads/2007/08/sarkozy.jpg

#9. Bianditz eta zer zaldi?

Txinbilo ¦ 2009-05-04 ¦ 18:22

Iradokizun gisa: ez litzateke euskal senarentzako egokiago izango "Bianditz ete behorrak" izenburua? Edo ematen duen baino retoke gehiago dauka argazkiak?

#10. Re: Euskal Herria, Wikipediako argazki onenean agertzekotan

Peru ¦ 2011-03-30 ¦ 18:15

Diariovascoko mendiz medi argazkiaren erabilera egiten. Lizentzia libreen aipamenak nun daude?
http://www.diariovasco.com/includes_m/mendiz-mendi/mendiz-mendi-300x90.swf

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz