Itzuli orri nagusira Bidali hau

Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-05-13 ¦ 16:35 ¦ politika

Eusko Jaurlaritzak itxi egin du atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea. Gure irakurleren bat konturatu da eguerdian www.gobiernodecambioeneuskadi.org webgunea ez zebilela, eta halaxe da, bai, itxi egin dute. Prentsa agentziaren bati baieztatu diote itxiera Jaurlaritzako iturrietatik.


Argazkiak.org | Gobiernodecambioeneuskadi.org © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

Kritika latzak jaso zituen webguneak atzo sareratu eta berehala. Lehiaketa publikorik gabe, Jaurlaritzaren prozedurei muzin eginez, webgunea Patxi Lopez lehendakaritzara iritsi eta berehala ireki izana bitxi samarra suertatzen zen. Gaur goizean EAJk salatu du webgunearen irekiera legez kanpokoa izan dela.


Argazkiak.org | Eusko Jaurlaritza, ikono berdeak © cc-by-sa: herri.admin

Webguneaz gain, irudi korporatibo berria ere estreinatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, bai Patxi Lopezek Ajuria Enean egindako agerpenean eta bai webgune horretan ikusten ziren logo eta irudietan. Iruditeria berri honen kontratazio eta prozedura ere webgunearena bezain bat-batekoa izan da, eta ez dakigu irudi hori ere auzitan ote dagoen.

Erantzunak

#1. Re: Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

ashet ¦ 2009-05-13 ¦ 17:57

Badirudi itxi egin dutela euskalteleko zerbitzarietara eramateko.

#2. Re: Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

loveof74 ¦ 2009-05-13 ¦ 18:51

jroña. Orduan akabo
:D

#3. Re: Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

loveof74 ¦ 2009-05-13 ¦ 19:00

15 egun dokumentuak gordetzeko. Ez, php bertsio hori ez daukagu Euskaltelen. Foroa jarriko dizuegu nahi badezu. Bloga? ezinezkoa, ez dakigu nola... RSSa? bigarren mailan, eta aurten ez da igoko

#4. Re: Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

dwarf ¦ 2009-05-13 ¦ 21:25

uuuhmm eta domeinuaren erregistroaren traapasoa eskatzen badute Patxiri legegintzaldia bukatuko zaio :D

#5. Itxitako webgunea Euskaltelera?

Sustatu ¦ 2009-05-14 ¦ 08:59

Ez dugu uste Euskalteleko zerbitzari horien aipuak logika asko duenik. Eusko Jaurlaritzaren web zerbitzuak ez daramatza Euskaltelek. EJIE enpresa publikoak daramatza, eta haien baldintza eta prozeduren arabera jartzen dira martxan webguneak haien zerbitzarietan.

Hori bai, EJIEn Ruby aplikazio bat ezartzea (hala omen zen webgunea, Aitzolek esan zigunez), Loveof74-k Euskaltel eta PHP bertsioekin egin duen txistea baino are zailagoa izango da.

#6. Gune esperimentala omen zen

Sustatu ¦ 2009-05-14 ¦ 09:07

Eusko Jaurlaritzak oharra banatu zuen atzo, esanez bere berezko webgunea Euskadi.net dela eta izango dela, eta beste hau esperimentala zela, eta ez zegoela diru publikoz ordaindua.

Oharra ez dugu euskaraz aurkitu, ezta Euskadi.net-en bertan, baina haren pasarte batzuk hemen.

#7. Re: Itxi egin dute Jaurlaritzak atzo irekitako "berrikuntzarako" webgunea

txokotikargi ¦ 2009-05-14 ¦ 09:57

Hau duk marka! antza denez Patxik bere blogean eta 2.0 kanpainan lagundu dion lan taldea ajuriaeneara eraman du, "internet office"-az arduratzera...estrenu bikaina!

portal bat behar duzula? nik badakit word pressa instalatzen
(bueno, kasu honetan, antza denez, Radiant, Mephisto, Rubricks edo beste ruby gaineko CMS edo blog herraminta)

saiakera ez zirudien txarra... software librea, partaidetza... baina honetan ari den edozein jakin beharko luke ez dagoela, komunikazioren aldetik, alderdia eta instituzioaren arteko halako elkar nahastea egiterik, eta erakunde publikoa izanik badela zenbait mugapen legal eta arau...

zeinena zen web-aren jabegoa?

lema elektoral bat webgune instituzional baten helbide?

...

eta klaro... "aibamimadre!"

...

gauza hauek "blogero" bati okurritzen zaizkio, ez dut uste komunikazioan serio jardun izanako inork egingo zukeenik

politika 2.0... argazkilariak vs. foteroak... kazetariak vs. blogeroak... eta inor "ofenditu" badut... hobe

ondo izan guztioi

#8. Re: Itxitako webgunea Euskaltelera?

ashet ¦ 2009-05-14 ¦ 10:41

Euskadi.net Euskaltelen DNS-ak erabiltzen ditu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz