|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Irudi berria du Eusko Jaurlaritzak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-13 ¦ 09:43 ¦ marketinaAtzo, ez bakarrik webgunea (horren gaineko iruzkinak hemen), nonbait irudi eta ikonografia berria ere estreinatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ajuria Eneko lehen gobernu bileraren ondoren ikusi zen, adibidez: Ajuria Eneko agerraldian zubi (edo mahai?) bat bezalako ikono berria ikusi genuen, eta Ajuria Enea, letra xehez eta elkartuta, bi kolore desberdinetan. Jaurlaritzak berak banatutako goiko irudi libre horrretan ikusten ahal da. Ajuria Eneko logo horretan, webgune ireki berrian ikusten den kolore konbinazio berria ere ikusten da. Berde eta marroixkak, lur eta baso koloreak, nolabait. Webgunearen favicon zeinua ere EAEko ezkutuaren bertsio berde iluna da orain. Hau da webgunean ageri den logotipoa:
Logo horrek beste bertsio bat du paperean ematen duenez. Atzoko gobernu akordioen berri ematen duten PDFetan ikusten da beste hau:
Koloreez gain, letra tipoa ere aldatu egin da. FF Absara Sans da tipografia berria. Beheko logoetan ageri dena, orain artekoa, nolabait euskal tipografia tradizional horretatik gertuago zegoen oraingo sans-serif tipoa baino. Orain arteko logoaren bi bertsio, laukia eta horizontala:
AjuriaEneacomparecencia-large.jpg 66KB (67984 byte) Erantzunak#1. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakUrtzi Azkue ¦ 2009-05-13 ¦ 10:03Koloreak identifikatzeko, hexadezimaletik edo RGBtik Pantonea zein den jakiteko herraminta bat dago, hemen. Irudi batetik letra tipoa jakiteko beste bat ere bai: #2. Re: Irudi berria du Eusko Jaurlaritzakzaloa ¦ 2009-05-13 ¦ 10:30Iruditzen zait 3 gezi edo tetris pieza hoiekin herritarron parte hartzea adierazi nahi izan dutela. Hau da, denok osatzen dugu Eusko jaurlaritza ("gezi" hoien direkzioagatik). #3. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakGoio Telletxea ¦ 2009-05-13 ¦ 12:33Ba Zaloarekin ados nagoela esan beharko. Eta interpretazioak egiten hasita norabide bat badago... hortik aurrera zer esan nahi izan duten zail izango da... Eusko Jaurlaritzaruntz doala ziur. Nik tipografia egoki ikusten dut, benetan. Urtzik jarri duen tresna ezagun hori bikaina da eta interesa duenarentzat beste hau ere badago. Kolore konbinaketa ez da oso atsegin egiten, baina bere zentzua eduki lezakeela onartu beharko nuke. Berdea konstante bat da, txuria bakea (topiko bat) eta okre (edo urre kolore izan daitekeen) solemnitate puntu bat emateko egon litezke hor? Interpretazio irekiak, beti bezala. Pisu bisual aldetik, Zaloak dioena... agian ezkerreruntz eskoratzen da. Logoek eboluzio bat behar dute identitatearekin bat egiten bada eta ez bada aurreko izaeraz erabat hautsi nahi. Horretan ere arrazoi du Zaloak. Hemen badira honen hainbat adibide. Ajuria Eneako logoak ere atentzioa deitzen du. Sinpletasuna, gardena, bisualki interpretatzeko erraza. Agian irekiera filosofiarekin bat (ate irekiak) instituzioaren gertutasun bat, erraz egin daitekeena erakutsi nahiko du. Agian gutxien komentzitzen nauena "m" itxura horrek duen pisua. "m" bat bezala interpretatu daiteke ta, uhm! ez dakit ba. Bestela garbia da. #4. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakMikel ¦ 2009-05-13 ¦ 13:45Beste interpretazio bat ere badu Ajuria Eneko logoak. E bat da, guztiz makurtuta. Nor makurtu den da kontua... #5. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakJoxe Aranzabal ¦ 2009-05-13 ¦ 14:43Argi ikusten da Patxi Lopezen taldeak estetika berria ezarri nahi duela Eusko Jaurlaritzan, bistaratzeko aldaketa benetakoa dela. Horixe egin zuen Gernikan (txistua barik, txirula erabili zuen han; dantzaria ere gerriko gorri barik agertu zen), eta horixe egiten ari da orain, ezaugarri korporatiboak birdiseinatuta, tartean tipografia. Azken horri dagokionez, zuek erakutsitako adibide biak ditut gustuko, lehengoa eta oraingoa. #6. TetrisaGoio A. ¦ 2009-05-13 ¦ 15:45Lehenengo kolpean ikurrinaren antza hartzen diot nik, bai erdian sortzen den gurutze zuriarekin eta baita izkinetan jarri dituzten formekin osatzen diren angeluekin. #7. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakIņigo Fdez Ostolaza ¦ 2009-05-14 ¦ 09:38Komunikazioaren ikuspegitik:
Harritzen nauena da hemen inork esan ez izana: . Marka horrek -kasu honetan anagramak, zehazkiago esanda- antza handiegia duela oso gertu dugun beste honekin . Eta batez ere, askoz sakonago, aipatu ere egin gabe Nafarroa "armarritik" kendu dutela (Basagoitik eskatu zuen bezala).
#8. Jaurlaritzaren ezkutua aldatu?Luistxo Fernandez ¦ 2009-05-14 ¦ 10:23Arrazoi duzu, Iņigo, Ajuria Eneko M delako horrek traza duela Euskararen Etxearen logoarena.
Baina ez da egia Nafarroa armarritik kendu dutela... Kendua zegoen. Hutsunea agertu izan da orain arteko ezkutu ofizialetan, gorriz bertsio koloretuan, eta marratua bi koloretara murriztutakoan.
Uste dut Basagoitik eskatzen duena areago doala: ezkutuaren lau zatiak, hiru zati bihurtzea. Eta hori oraingoz ez dute egin, ikusi gorago, ezkutuan Nafarroaren hutsunea dago, lehen bezalatsu. Eta egiterik izango duten ere... Irudi aldaketaren justifikazioetan ez naiz sartuko, baina zalantza dut ea irudi berri honekin ez ote den gertatuko webgune horrekin bezala. Webgune baten bat-bateko ezarpena, arauen gainetik, zalantzazko jokaldia zen. Eta Jaurlaritzaren irudi korporatiboaren berrikuntza antzeko kontua iruditzen zait niri. Nork egin du? Nork onartua eta ordaindua? Arauen barruan posible izan da hau? Ikusiko dugun zer gertatzen den iruditeria berde-marroi honekin. #9. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakIņigo Fdez Ostolaza ¦ 2009-05-14 ¦ 11:08Bai, bai, hor dago armarria, ia lehen bezala. Baina zer da ikusten duzuna? #10. Re: Irudi berria du Eusko Jaurlaritzaktxokotikargi ¦ 2009-05-14 ¦ 11:23Iņigo, Nafarroaren armarria aspaldian (1986?) kendu zen, konstituzionalak aginduta. (erreferentzia wikipedian topatua) #11. Re: Irudi berria du Eusko Jaurlaritzaktxokotikargi ¦ 2009-05-14 ¦ 12:39Luistxo, Iņigo, #12. Re: Irudi berria du Eusko JaurlaritzakAsier ¦ 2009-05-18 ¦ 19:40"azkar" hitzak badu Nafarroan hirugarren adiera bat: indartsu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|