|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutik© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-13 ¦ 17:30 ¦ zuzeneanBerria.info-k eta Sustatuk zuzeneko emanaldia egingo dugu gaur Athletic-Barcelona Kopako finaleko partiduan, 21.00etan hasita. Zeuon, Interneteko irakurleen laguntzarekin izango da, bai hemen eta bai Berria.info-n. Maiatzaren 13an da partida, 22.00etan hasiko da Valentzian, baina zuzeneko emanaldi hau 21.00etan hasiko dugu. Hemen beheko leihatilan irekiko den aukera baten bidez parte ahal izango da (edo Berria.info-n berdin, leiho berbera egongo baita han), eta Twitter bidez ere parte hartu ahal izango da #kopa gakoa erabilita. ETB1ek euskaraz emango du partida eta Telebista piztuta, ondoan ordenagailua baduzu, animatu eta parte hartu.
Berria.info eta Sustatu.com, bi webguneak elkartu gara finala elkarrekin emateko, lehenago biek tresna bera erabili dugulako jarraipen hauek irakurleekin batera egiteko. Sustatun Kopako finalerdia eta martxoaren 1eko hauteskunde gaua; Berria.info-n lehendakariaren inbestidura saioa aste honetan bertan. Biek genuen gogoa kopako finalarekin egiteko, eta bakoitzak bere aldetik egin beharrean, elkarrekin egitea egokitzat jo dugu. BerriaSustatu.jpg 17KB (17574 byte) Erantzunak#1. Re: Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutikApata ¦ 2009-05-08 ¦ 15:22Zelako urduritasuna, bakar-bakarrik 5 egun falta dira! #2. Re: Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutikNeu ¦ 2009-05-08 ¦ 20:26Bizkaia Irratian, ohiko moduan, Athletic protagonista, beraz hor dago beste alternatiba bat partidua zuzen zuzenean entzuteko (eta euskaraz jakina). Finalaren egunean, iluntzeko 8etan hasiko da irratsaio berezia, finala hasi baino bi ordu lehenago. Bizkaia Irratian ere sekulako montajea atondu dute egun horretarako, saio berezi, elkarrizketa eta antzekoekin. Frekuentziak bizkaiairratia.com webgunean daude zehaztuta. #3. Re: Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutikzuzeu.com ¦ 2009-05-12 ¦ 18:03"Zuzeu.com":http//zuzeu.com albistari digitalak ere bat egin du Berria.infok egindako eskaintzarekin eta, beraz, "zuzeu.com": http://zuzeu.com lekutik ere izango da aukera partida zuzenean aipatzeko. Aupa Athletic! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozuzenean gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|