|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-03-04 ¦ 14:27 ¦ zuzeneanAthletic-Sevilla Espainiako futbol kopako finalerdietako itzulera partidua, gaur asteazkena, 20.00etan. Proposamen bat: piztu La Sexta eta kendu soinua, jarri Bizkaia Irratia edo Euskadi Irratian Haritz Gallastegi eta lankideen komentarioak, eta izan zu zeu ere komentarista zuzenean Sustatun. Parte hartzeko sartu barrura. Parte hartzeko bi modu:
Esperientzia berria izan daiteke, baina hauteskunde gauean egin genuen proba hau, eta interesgarria suertatu zen. AthleticSevillaZuzenean.html 136KB (139331 byte) Erantzunak#2. Re: Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun asteazken gaueanJGabiMark ¦ 2009-02-27 ¦ 12:58Ondo, ondo! #3. Re: Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun asteazken gaueanPlaza ¦ 2009-03-01 ¦ 02:19Oso ondo, baina Kepa Iribarrentzako (Euskadi Irratiko esataria, Hiru Erregen Mahaia) sarrera edo zerbait bideratu egin behar da. Partiduan zehar entzun dot, berak esana eta besteek ere bai. #4. Ligan, Athletic 1 - Sevilla 2Ander ¦ 2009-03-01 ¦ 08:11Bart gauez, larunbatez, ligan ere partidu horixe tokatu zen, eta Sevilla nagusitu zen 1-2 San Mamesen. Jokalariak asteazkenerako gorde zituen entrenatzaileak, baina, hala ere, aurrekari ona ez da. #5. Re: Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun asteazken gaueanNeu ¦ 2009-03-01 ¦ 10:36Bizkaia Irratian ere badago Athletic-Sevilla zuzen-zuzenean eta euskara hutsez entzuteko aukera!! Beraz, horra aukera telebistaren bolumena kendu, euskarazko irratia piztu eta Sustatun komentarioak egiteko.Eskualde bakoitzean Bizkaia Irratiaren frekuentziak webgunean daude jarrita, baina Bilbon behintzat 102,6 FM.-n harrapatzen dut nik. Aupa Athletic!! #6. Athletic-Sevilla zuzenean Bizkaia irratianSustatu ¦ 2009-03-01 ¦ 16:16#5, bai, ondo esana. Zuzendu dugu sarrera. Bizkaia irratiaren frekuentziak hemen Eskerrik asko eta eguastenera arte. #7. Bilbo ZurigorriMandiola baile ¦ 2009-03-03 ¦ 22:40Zurigorriz jantzita dago Bilbo jadanik. Ikusi bestela San Mames inguruak #8. Re: Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun iluntzeanunai ¦ 2009-03-04 ¦ 17:30Kontua da orain telebistak pare bat-hiru segundoko erretardoarekin emititzen dutela eta oso nahasgarria da irratiarekin batera entzutea. #9. Re: Athletic-Sevilla zuzenean SustatunSustatu ¦ 2009-03-05 ¦ 09:11Eskerrik asko bart honetan parte hartu zenutenoi. Jardun osoa hemen artxibatua . Atzokoaren gaineko gorabehera batzuk beste artikulu honetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozuzenean gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|