|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu du© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-03-02 ¦ 09:27 ¦ politikaHorra Legebiltzarraren osaketa ofiziala izango dena, lehen grafikoan duzue. D3Mren botoak zenbatu izan balira lortuko zena, bigarrenean, hauteskunde kalkulagailu bikoitza erabilita.
Eguneraketa, martxoak 6: Goiko koadro horiek erakusten dute hauteskunde gaueko emaitza probisionalen osaketa. Atzerritik etorritako botoekin aldatu egin zen Legebiltzarraren osaketa, EAk 1 galduta eta PSEk irabazita. Honela: Eguneraketa, martxoak 6: D3Mren proiekzioa ez da aldatzen emaitza definitiboekin. Jarrain datorren testua hauteskunde biharamunekoa da, orduko datu probisionalekin idatzia. Horra eserlekuen banaketak hiru probintzietan. Taula hauetan agertzen diren D3Mren boto baliogabeak ez dira atzoko boto baliogabe guztiak; hiru tauletan kendu egin dira 2005eko boto baliogabeen kopuruak: baliogabe teknikoak nolabait esatearren, eta halamoduzko hurbilpen batean kalkulatzearren. Araba Bizkaia Gipuzkoa Emaitzak guztira testuz emanda, ofizialak: EAJ, 30; EA 2; PSE-EE 24; UPyD 1; PP 13; EB 1; Aralar 4. Eta D3Mren botoak kontuan hartu izan balira: EAJ 28; EA 1; PSE-EE 23; UPyD 1; PP 11; D3M 7; Aralar 4. Hemendik aurrera, ikusi beharko. Bart gaueko Sustaturen zuzeneko jarraipenean, inkesta plazaratu genuen irakurleen artean, eta hauxe izan zen emaitza:
Atzoko irakurleen artean, gehienek uste dute ez Ibarretxe ez Patxi Lopez ez dela izango lehendakaria, EAJko beste bat baizik. Erantzunak#1. Zorionak Sustatumetaltrainer ¦ 2009-03-02 ¦ 09:57Zorionak Sustaturi hauteskunde gauean egindako lanagatik. Gustora egon ginen telebista eta pantailari begira! #2. Re: Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu dueneko ¦ 2009-03-02 ¦ 10:29Zorionak bai Sustaturi kanpoan geundenok telebista ikusteko aukera gutxi (gutxiegi akaso?) izan genuelako eta pantailak argitu zigulako pixka bat gaua. internet zaleon artean eztabaida piztu beharko luke Jaurlaritzak prestatutako webguneen kaxkarra, datuak berandu, tarteka eta desagertuz eman zituzten elecciones.net eta hauteskundeak.net-en. lotsagarria 2009an. #3. Re: Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu dubordaberria ¦ 2009-03-02 ¦ 12:21Lotsagarria EITBko datuen azalpenak, DM3koetaz datu bat ere ez nahiz eta 100.000 mila baino gehiago izan. Atzo askok ohera joan ginen ezer jakin barik. #4. Re: Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu duSustatu ¦ 2009-03-02 ¦ 16:11Galder Gonzalezek beste simulazio bat egiteko erabili du Sustatuko kalkulagailua: 75 eserlekuko barruti bakarra izan balitz, batez ere Arabako botoak indartzen dituen sistema hori egongo ez balitz... Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|