Itzuli orri nagusira Bidali hau

PSEk lortu du Arabako 25. eserlekua

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-03-06 ¦ 12:46 ¦ politika

PSE-EEk eskuratu du Arabako azkeneko diputatua kanpoko botoei esker, EAren kalterako izan da. Araban postaz jasotako 440 boto zenbatu dituzte , eta PSE-EEk horietako 140 eskuratu ditu, eta EAk, aldiz, soilik 6. EAJk 146 lortu ditu, eta beste alderdiek 134. Boto baliogabeak hiru izan dira, eta bat zuria. Aurrerago azaldu genuen dantzan zebilen Arabako 25. eserlekuaren matematika zehatza.

 Google Chart

Publizitatea

Horrela Sozialistek 25 parlamentari izango dituzte Eusko Legebiltzarrean, EAJ-k 30 parlamentari eta PP-k 13 partalamentari.

Horrela, 2009ko emaitza ofizialak hauek dira:

  • EAJ. 30 legebiltzarkide.
  • PSE-EE. 25
  • PP. 13
  • Aralar. 4
  • EA. 1
  • EB. 1
  • UPyD. 1

Parte-hartzea. %65,88.

eta 2009ko emaitzak, D3M aldeko baliogabetutako botoak kontuan hartu eta hauteskunde kalkulagailua erabiliz, honako hauek lirateke:

  • EAJ. 28 legebiltzarkide
  • PSE-EE. 23
  • PP. 11
  • D3M. 7
  • Aralar. 4
  • EA. 1
  • UPyD. 1

Parte-hartzea. %65,88.

Erantzunak

#1. Re: PSEk lortu du Arabako 25. eserlekua

Sustatu ¦ 2009-03-07 ¦ 06:53

Lehengoan azaldu genuen formularen arabera:

 x >= 8 + 9y non,

 - y den EAk lortzen duen boto kopurua
 - x den PSEk lortu beharreko kopurua

EAk 9 boto gehiago lortu izan balitu, Rafa Larreinak eserlekiari eutsiko zion:

 8 + 9*15 = 143

Behar zituen 15 boto, baina 6 lortu ditu atzerrian. Aurreko hauteskunde orokorretan (Espainiako Kongresurako), 19 lortu zituen.

#2. Boto bakarragatik izan da azkenean

Sustatu ¦ 2009-03-09 ¦ 08:40

Aurreko erantzuneko gure kalkulua zuzena da: atzerriko botoak gehituta astelehenean probisionaltzat eman zirenean, 10 botoren faltan geratzen zen EA. Baina, atzerriko botoena baino gehiago, beste 15 intzidentzia ere mahai gainean izan zituzten zenbaketa definitiboa egiteko orduan, eta boto kopuru totalak aldatu egin ziren.

Hauxek izan dira Arabako boto ofizialak denera: PSE (47.524), PNV (45.767), PP (32.188), Aralar (6.613), UPD (5.990), EA (5.280) y EB (5.053).

Kopuru hauek kalkulagailutik pasatuta, PSE-EErena da azken eserlekua, baina EAk boto bakar bat gehiago izan balu, EArena litzateke.

Arabako atzerriko botoetan 3 baliogabe ere zenbatu ziren. D3Mrentzat balira edo ez, berdin jarraituko luke haren ordezkaritza teorikoak: 7 eserleku lituzkete Legebiltzarrean, beren botoak kontuan hartuko balira.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz