Teknologia albisteak
4

Facebook euskaratzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2008-06-02 : 15:06

Facebook, Interneteko sare sozial handienetako bat katalanez dago gaurdanik, eta laster euskaraz egoteko aukera izango da, erabiltzaileen bitartez bideratutako itzulpen prozesu bati esker. Partzialki euskaratuta ikusteko aukera jada badago, gainera.

Kontuaren konfigurazioan, hizkuntza aukeren artean 11 aukera daude gaur, horietako bat Katalana. Baina hizkuntzak gehitzeko prozesua bizitu dute Facebook-ekoek, eta euskara ere sartu dute multzo horretan.

Izatez, Facebook Translations gehitzen baduzu zure kontura, une horretatik aurrera euskara ere agertuko da zure aukeren artean.

Momentuz %21a dago itzulita , beraz dezente falta da, baina menu nagusiak euskaraz daude. Erantsitako irudian, interfazeen itxura partzial bat.

Itzultzen laguntzeko Facebook Translations tresna instalatu, eta hortik egin dezakezu.

Une honetan 83 lagun daude izena emanda, baina gehienak inaktiboak, 5-6 lagunen artean egin dute orain arte egindako guztia: Mikel Olaiz, Idoia Arruti Errazkin, Pello Irizar Huguet, Iker Txokarro, Nahia Alkorta, Julen Manterola.

Euskaraz gain, galesera eta galiziera ere badaude bertsioa izan dezaketen hizkuntza gutxituen artean. Gazteleraren kasuan, bestalde, Ameriketako zenbait lurralderen araberako bertsio egokituak ere egon daitezke. Horretarako, noski, itzulpen prozesua osatu egin beharko dute lantalde bakoitzeko boluntarioek.

Erantzunak

Luistxo
2008-06-02 : 18:39

E-postaz bidaltzen dituztenak ere euskaraturik agertzen zaizkit, Translator aplikazio hori gehitu eta euskara aukeratu dudanetik. Nahikoa spamikoa izaten da batzuetan Facebook-ek bidaltzen diguna, baina horrela jasota abegikorrago sentitzen da bat:


K_____ A____ orain gutxi X____ M____(r)en lagun egin da, eta X____ zuk ere ezagut dezakezula uste du.


Lagun horren gomendioa ikusteko eta X____(r)i lagun izateko eskatzeko, egin klik beheko estekan:
http://www.facebook.com/n/?reqs.php


Mila esker,
Facebook taldea.


___
Facebooketik zein email jasotzen dituzun kontrolatu nahi duzu? Jo hona:
http://www.facebook.com/editaccount.php?notifications


Nahia Alkorta
2008-06-02 : 21:43



Poliki poliki bagoaz aurrera baina geroz eta jende gehiagok lagundu azkarrago lortuko dugu. Gutxinaka euskarak interneten lekua hartu behar du!

Eneko Astigarraga
2008-06-03 : 09:12

Aipatutakoaz gain, gaur jakin izan da beste albiste garrantzitsu bat Facebook-ek inguruan: zati batean behinik behin, kodea ireki egin duela.


Facebook Open Platform da garatzaileentzat ireki duten plataforma eta handik jaitsi daiteke.


Erabilitako lizentzia CPAL (Common Public Attribution License ) da. Open Source Initiative -k 2007 onartu zuen lizentzia da, eta kodearen jatorria aipatu beharra dago. Hau da, aplikazio berriak egiteko kodea erabili edota aldatzen baduzu, berdin liberatu eta banatu behar duzu eta oinarria Facebook dela aipatu behar da.


Lehendik ere, Facebook plataforma barnean bazeuden bestelako Open Source aplikazio batzuk.


Eneko
2008-12-21 : 14:24

Igor Leturiaren blogean irakurri dudanez, euskarazko bertsioa onartu dute eta edozein erabiltzailek ikus eta izan dezake Facebook euskaraz:


Igor Leturiaren blogean irakurri dudanez, euskarazko bertsioa onartu dute eta edozein erabiltzailek ikus eta izan dezake Facebook euskaraz:


"badirudi itzultze prozesua amaitu dela eta Facebook-eko arduradunek onartu dutela, jadanik edozein erabiltzailek aukera baitezake interfazea euskaraz ikustea, bere orri nagusiko behealdean aldatuta. Eta izena emanda ez duen edonor ere Facebook-en orri nagusira joatean, euskarazko bertsioa ikusiko du, nabigatzailea euskaraz ongi konfiguratuta badu .


Zorionak itzultzaileei, egindako lanagatik!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago