Euskaratu zure nabigatzailea
Itzuli orri nagusira
Zure nabigatzaileak ez du euskalduna zarela esaten!
Hauek dira zure nabigatzailearen hizkuntza hobespenak.
- Ingeles amerikarra
- Ingelesa
Zer da Nabigatzailea euskaratu kontu hau?
Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak,
nahiz euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan, zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ematen du.
Berdin du Explorer gaztelaniaz edo ingelesez izatea, nabigatzailea euskaratu dezakezu.
Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batetara sartzerakoan.
Zenbait webgunetan, sartu bezain laister emango dizute informazioa zuk aukeratutako hizkuntzan.
Nola konfiguratu nabigatzailea lehenengo hitza beti euskaraz eman dezan?
Nabigatzaile bakoitzak bere sistema du:
- Microsoft Internet Explorer:
Herramientas - Opciones de Internet - General - Idiomas - Agregar
eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala)
- Firefox 3:
Editatu - Hobespenak - Edukia - Hizkuntzak - Hautatu - Gehitu
Editar - Preferencias - Contenido - Idiomas - Seleccionar - Añadir
eta han barruan gehitu Euskara (Basque edo Vasco moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.
- Netscape edo Mozilla:
Edizioa - Hobespenak - Navigator - Hizkuntzak - Gehitu
Edit - Preferences - Navigator - Languages - Add
Edición - Preferencias - Navigator - Idiomas - Añadir
eta han barruan gehitu Euskara (Basque edo Vasco moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala)
- Galeon:
Ezarpenak - Hobespenak - Rendering - Languages - Basque
Beste nabigatzaileetan ere izaten da hizkuntza aukeratzeko modua. Bidali eta jarriko dugu hemen!
|