Teknologia albisteak

HPSk eta Topaguneak aurkeztuko duten proposamena jarraitzeko aukera zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-03 : 09:43

Udaltopen matrikulatu beharriz ez dago, baina derrigorrezkoa da aurrez izena ematea

Inoizko partehartze kopuru handiena izango da aurtengo Udaltopen, Goiegi jatetxeko mahai guztiak betetzerainokoa. Ohiko izen-ematea joan den apirilaren 28an itxi zen, eta orduan aurreratu bezala, Antolamendu Batzordetik ostiraleko saioa jarraitzeko aukera zabaltzea erabaki da. Egun horretan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarrekin landutako proposamen berria aurkeztuko da. Xehetasun handirik ematerik ez badago ere, hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herriko herri guztietan eta elkarrekin lantzeko proiektua aurkeztuko da. Aurkezpena Kike Amonarrizek egingo du (aurreratzerik badago?), eta ondoren, partehartzaile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute horretarako propio prestatuko den ekarpen-saio batean. Proposamena bertatik bertara jarraitzeko ez dago Udaltopen matrikulatu beharrik, baina derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea aitor@kulturatelier (edo egokiago ikusten badezu, udaltop@gmail.com) posta helbidean. Doakoa da, baina izen-ematea egiteko azkeneko eguna maiatzaren 9a da.

Erantzun

Sartu