Teknologia albisteak

leire

Erabiltzailearen aurpegia

Emakume euskalduna ala euskal emakumea. Irakaslea. Blogaria.

Erabiltzailearen artikuluak

Loteriaren iruzurra

2014-12-22 : 10:20

Ezagutzen nautenek badakite ez ditudala Gabonak batere maite. ez dut ukatuko oporrak gustuko ditudala, opariak egitea eta jasotzea ere gustatzen zait, baina gutxi gehiago. Ikasle batek grinch ere deitu zidan behin… Baliteke grinch samarra izatea, bai, denok ezin izan “happy”. Eta Espainiar estatuan Gabonak ofizialki loteriarekin hasten dira. Bai, zoriontasuna eta dirua banatzen ei duen iruzur horrekin. Sarrera ederra, alajaina. 

6

Egunkari euskaldun hutsa ikusezina da

2012-07-03 : 09:41

(Pasadizo bi, egunkari bi, denboran errepikatzen den errealitate gordina). Egun batean, klasean, 3.mailako (EGA) ikasleei artikulu batzuk banatu nizkien, ia egunero egiten udan bezala. Seguruenik, Onintza Enbeita edo Anjel Lertxundiren bat izango zen, ez naiz gogoratzen. Edizio digitaletik inprimatuta zeuden; beraz, Berria.info logoa zeramaten. Banatutakoan ikasle berri batek, mutil jatorra, ikastolan ikasitakoa, baina bertatik irten zenetik euskararik egin ez zuenak, galdetu zidan: "Leire, ikusi dut banatzen diguzun orrietan beti helbide bera agertzen dela. Zer da, euskaraz dagoen web orriren bat?"