Teknologia albisteak

GAZE, elikadura burujabetzaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-16 : 19:55
Dakizuenez, joan den ostiralean ospatu genuen GAZEko Ikasturte Amaierako Ekitaldia. Baina GAZEri azken kartutxoak geratzen zaizkio oraindik, eta horregatik, propina gisa, beste ekitaldi bat prestatu dugu, UPV/EHUko, MUko, TECNUNeko eta TKNIKAko ikasle zein irakasleei zuzendua. Ekainaren 26an, ostegunean, izango da hitzordua, eta hona hemen, labur-labur, egitaraua:

· 17:00, Donostiako Joxe Mari Korta eraikineko Auditoriumean (-1 solairua): Gure lurra, gure etorkizuna -Elikadura burujabetza Euskal Herrian eta munduan-dokumentalaren emanaldia.

· 18:00-19:00 (Auditoriumean bertan): Badakigu zer jaten dugun? Nork eta nola ekoizten duen? Elikadura burujabetzari buruzko solasaldia, hiru gonbidaturekin:

  • Asier Bastarrika (Goiabe; ekoizlea).
  • Jakoba Errekondo (Zerain Paisaia Kulturaleko teknikaria).
  • Monika Plazaola (Bizilur-eko, Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeko, kidea).

· 19:30etatik aurrera, San Martin Merkatuko GastroPotera 'irteeratxoa'.

Oh.: GAZEko kamisetarekin etortzen diren GAZEkide eta GAZEkide ohientzat, pintxoa eta edaria doan!

 

Izen-emateak: gaztekinzale@gmail.com/ 943 018395

Erantzun

Sartu