Teknologia albisteak

Azken ordukoa ohar garrantzitsua: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia Urnietan ekainaren 4ra atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-22 : 15:14
Pailazo baten gaixotasunagatik maiatzaren 22ko saioa bertan behera geratu da; ekainaren 4an saioa eskainiko dute Urnietako Egapen.

Azken orduko gaitxotasuna dela eta, Pirritx eta Porrotx pailazoek saioa bertan behera utzi behar izan zuten Urnietako Egape ikastolako jolastoki estalian eskaini behar zuten saioa. Urnietako eta eskualdeko haurrak ez dira haien saioa ikusi gabe geratuko. Data berria ekainaren 4an izango da, asteartearekin, 17:30tan hasita.

Sarrerak
  • Maiatzaren 22ko saiorako sarrerak ekainaren 4koa ikusteko baliagarri izango dira.
  • Bestalde, ekainaren 4an joateko asmorik ez duenak sarreraren dirua berreskuratu ahal izango du gaur bertan Egapen, eta bihartik aurrera Urnietako Amailurren eta Andoaingo Ernaitzan eta Aiurrin.

Erantzun

Sartu