Teknologia albisteak

8 gazte Rio de Janeiroko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan arituko dira blogari, Basque Team eta Gazteaukera atarientzat

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-18 : 10:34

Basque Team Fundazioak Gazteaukera atariarekin batera zortzi blogari gazte aukeratu ditu, Rio de Janeiron jokatuko diren Joko Olinpiko eta Paralinpikoei buruzko euren bizipenak eta iritziak zuzen-zuzenean konta ditzaten. Lau mutil eta lau neska hauek ‘Gazte Olimpic Team Rio’ lehiaketan parte hartu duten hirurogeita hamar lagunen artean aukeratu dituzte, eta sari honi esker, kirol probak ikusi eta Euskadiko kirolariekin egoteko aukera izango dute, blog eta sare sozialen bitartez euren ikuspuntu partikularra plazaratzeko asmoz.

"Gazte Olimpic Team Rio" ekimenak Rio de Janeirora joan, norgehiagokak ikusi eta euskal kirolariekin egoteko aukera emango die 8 gazteri, blog eta sare sozialen bidez euren ikuspuntua plazara dezaten. 

Lehiaketa honen bidez, Euskadiko atleten kirol esperientzia ezagutarazi nahi zaie gazteei, teknologia berrien eta sare sozialen bidez (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube… ). Basque Team-ek eta Gazteaukerak beren sare sozial, web eta blog korporatiboak eskainiko dituzte, blogariek Jokoei buruz landutako argazki, testu eta bideoak eskegi ditzaten (http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/).

Epaimahaiak lehiaketan jasotako bideo eta idazlanen irudimena eta originaltasuna baloratu ondoren, Irati Aguirre Tolosa (Donostia), Jon Altuna Egitegi ( Lasarte–Oria), Aitor Biain Barrena ( Oñati) eta María López Juezen ( Zumaia) proposamenak aukeratu ditu Olinpiar Jokoetarako (abuztuaren 8tik 15era joateko), eta Uxue Otxoa Alberdi (Arrasate), Nerea Gurrutxaga Zuatzubizar (Elgoibar), Urko Zabala Camino (Zarautz) eta Iñaki Lasa Eturarenak (Andoain) Joko Paralinpikoetarako.

Olinpiar Jokoen nahiz Paralinpiaden kasuan, lehiaketaren antolatzaileek bidaiak, ostatuak, bidaia aseguruak eta norgehiagoka desberdinetarako sarrerek eragindako gastuak estaliko dituzte.

Informazio gehiago:

Antolatzaileekin eta gazteekin elkarrizketak edo harremanetan jartzeko:

Erantzun

Sartu