Teknologia albisteak

Mikel Larreategi

Erabiltzailearen aurpegia

Python at @codesyntax (Plone/Django/Whatever). Xakea @deporeibar-en

Erabiltzailearen artikuluak

Kontratu publikoen ganorazko bilatzaile bat egiten

2022-02-04 : 09:47

Aspaldidanik ari da Jaime Gómez-Obregon kantabriarra administrazioek argitaratutako datuekin lanean. Datuen berrerabilera eta datuetara sarbidea erraztu asmoz Kantabriako Aldizkari Ofizialarekin hasi zuen bere lana, twitter bidez han argitaratutakoak banatzen. Baina agian bere lan nabarmenena Kantabriako administrazioen kontratu guztien bilatzailea egitea izan da. Orain Espainiako administrazio guztien kontratuekin dihardu lan bera egin nahian.

Signal datu pertsonalik gordetzen ez duen bat-bateko mezularitza aplikazioa

2021-01-11 : 13:51

Azken egun hauetan WhatsApp albiste izan da erabiltzaileoi bere pribatutasun- eta datu-politika berria onartzeko eskatu digulako. Hemen horren inguruan ArsTechnica atarian argitaratutako albistea edo The Registerren argitaratutakoa.

4

Swiftkey euskarazko predikzioarekin dohainik Google Playn

2014-06-12 : 09:01

2011an iragarri zenean instalatu nuen SwiftKey telefonoan eta orduandik oso pozik nabil berarekin. Produktua dohaineko bihurtu dute orain eta Google Playtik deskargatu daiteke, Android mugikor eta tabletetan instalatzeko.

5

Munduko xake txapelketa jokoan Chennain... eta Interneten

2013-11-15 : 10:31

Azken urteotako oihartzunik handiena izaten ari da 2013ko Munduko Xake Txapelduna erabakitzeko Chennain (India) jokatzen ari den matxak, jokalarietako baten jaioterrian. Aurrez aurre egungo Txapelduna, Viswanathan Anand, indiarra baina Madrilen bizi dena; eta Magnus Carlsen, norvegiarra, 22 urtekoa eta Nazioarteko Federakuntzaren zerrendaburua, sekula jokalari batek lortu duen puntuazio altuena izan duena (2872 puntu 2013ko otsailean).

Eibarko Hiria 28. Xake Txapelketa jokatuko da larunbatean

2012-06-29 : 11:23

Urteroko zitari jarraiki, datorren larunbatean, ekainaren 30ean, Untzaga Plazan eta arratsaldeko 16:00tan hasita, Euskal Herri osoko 14 talde eta 56 jokalaritik gora bilduko dira Jose Mari Kruzetaren omenezko 28. Eibarko Hiria partida azkarren txapelketa jokatzeko. Oraindik ere talderen bat gehiago etorri daiteke, beraz guztiz eguneratuta mantenduko dugu etorriko diren taldeen zerrenda.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago