Teknologia albisteak

Euskaraldiko Lehiaguneen ideia arrakastaz jokatu da gure jokoan

Erabiltzailearen aurpegia
2020-12-02 : 17:03

Joan den astean Euskaraldiarekin batera martxan izan genuen Euskaraldian Behin kanpaina arrakastaz garatu da. Sortutako 22 lehiagune edo jokatzeko talde berezietan ehundaka lagunek hartu dute parte, eta jada baditugu garaileen berri. Bakoitzarekin kontaktuan jarriko da orain Euskaraldia, saria bidaltzeko, mertxandisin pieza parea Egunean Behin jokoarena eta Euskaraldiarena.

Pozik gaude emaitzarekin. Eskualde edo lehiagune guztietan egon da partaidetza zabala. Ideia garatu genuenean, aurten Euskaraldian jarduteko zailtasuna agerikoa izanik pandemiagatik, herri herri euskararen gertukotasuna sustatzeko bide bat ikusi genuen hemen, eta eskualdeetara gerturatzeko ekimen hau prestatzea pentsatu genuen Euskaraldiarekin.

Eta, bada, hauexek izan dira irabazleak:

  • Bilboaldea Lehiagunea - ierrezola 
  • Enkarterriak Lehiagunea - Txikerretxea 
  • Durangaldea Lehiagunea - Lore
  • Lea Artibai Lehiagunea - Iñigo
  • Busturialdea Lehiagunea - Endika
  • Iruñerria Lehiagunea - Imanol
  • Sakana Lehiagunea - Supro
  • Bortziriak Malerreka Lehiagunea
  • Erribera Lizarra Lehiagunea - Eider
  • Gasteizaldea Lehiagunea - Mikel
  • Lautada Lehiagunea - Sorgin
  • Aiaraldea Lehiagunea - Ni neu
  • Debagoiena Lehiagunea - Txomin
  • Debabarrena Lehiagunea - Mantarrei
  • Tolosaldea Lehiagunea - ekain.
  • Donostialdea Lehiagunea - Pinche Camion
  • Urola Lehiagunea - Xabi
  • Goierri Lehiagunea - Mikelei
  • Lapurdi Lehiagunea - GariF
  • Nafarroa Beherea Lehiagunea - Battitt Jank
  • Zuberoa Lehiagunea - Xan
  • Munduan Alderrai Lehiagunea - Aitrol 

Erantzun

Sartu