Teknologia albisteak

Egunean Behin: akabo 4. denboraldia, gaur 3. finala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-08 : 10:09

Gaur gaueko 21:30etan itxiko da udako oporren aurreko azken Egunean Behin saioa, denboraldi amaierako Final Handiarekin. 4. denboraldia deitu dugun hau igandean itxi zen 'Ni neu' delako jokalari baten garaipenarekin (jokoaren datubasean 172 Ni-Neu daude!), eta irabazle izan denak gaur iluntzean emango du aurpegia eta bere izena Youtube bidez zuzenean eta aplikazio bidez denentzat irekian emango den finalean. Zatoz zu ere eta parte hartu Denboraldi amaierako final handian!

Finalean ez da denboraldiko irabazlea ebatziko, hori Ni-Neu izango da, eta sariaren parte, "betebeharra inposatu" diogu nolabait: zuzenekora etorriko da eta bertan zuzenean parte hartuko du, jokaldiak komentatuz Edurne Azkarate aurkezlearekin. Irabazlea nor den... Arrasatekoa, emakumezkoa eta oso azkarra... edo oso tranpatia. Erretratu robota hemen:

Finala azken lau asteetako zuzeneko horien antzekoa izango da; irabazleak saria eramango du (denboraldiko kontaketatik aparte, denok zerotik), eta baita zozketaz beste batek ere. Desberdintasunen aldetik, hiru txandatan jokatuko dela, eta sari bereziak oraingoan telefono hauek izango dira, Xiaomi Redmi Note 8 Android txukun batzuk, euskaraz ederto dabiltzanak. 

Aurreko zuzenekoetan bezala, azpiegitura prest egongo da milaka jokalariren aldibereko partidei eusteko. Ondoren... beste atsedentxo bat. Jokoaren etorkizunaz eta aukerez pentsatzeko aprobetxatuko dugu.

Erantzun

Sartu