Teknologia albisteak

Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-02 : 10:20
Aurten ere habian da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen eta berezko titulua den Berdintasun Masterra. Izen ematea zabalik egongo da ekainaren 30 arte.
Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterraren helburu nagusia, Berdintasun Agenteak sortzea da. Gizarteko eremu ezberdinetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako jarduerak bultzatzea, egitea, koordinatzea eta ebaluazioa burutzeko prest dagoen tekniko espezializatua trebatzea hain zuzen ere.

Lanbide hau, berdintasun politikak garatzeko derrigorrezko tresnatzat jotzen da nazioarte, Europear Batasuna, estatu eta autonomia erkidegoko araudietan. Funtsean,eskumen profesionala, orokorrean sozialki parte har daitekeen hezkuntza, lan, kultura eta gizarte eremuetan emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduera, programen diseinu, kudeaketa eta ebaluazioari buruzkoa da.

METODOLOGIA

Programaren metodologia, ia osoki online izanik, 8 mintegi presentzial ere emango dira. Hauetara asistentzia derrigorrezkoa da.

TITULUA

Baldintzak gainditzen dituenak 60 ECTS kreditutako Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) igorritako Berezko Titulua lortuko du.

HIZKUNTZA

Masterra Espainolez emango da eta irakasgai batzuek ere euskaraz emango dira (Guztira 17 ECTS kreditu).


PREZIOA

2.940 euro. Honek, espezialitate bakarra hartzen du bere gain.

Informazio gehiagorako sartu webgunean.

Erantzun

Sartu