2014ko otsailaren 27an, osteguna, bideoak grabatzen eta argitaratzen trebatzeko tailerra antolatu dugu Donostian:
Ikaskidetza Sarean. Tailerrean, mobilaz grabatu, Youtube-ra igo eta hodeian editatzen trebatuko gara: kontaketa digitala antolatzen (
digital storytelling), azpitituluak berehala idazten eta argitaratzen. Tailerra Josi Sierrak (
@josi) dinamizatuko du (
http://conocity.eu/). Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.1 gelan elkartuko gara 16:00etan. Tailerra euskaraz izango da eta izenematea doakoa da.
Tailer hau, ikus-entzunezko komunikazioan eta ekoizpen sortzailean interesa duen edonorentzat da, interneteko “hodeia” erabiltzen trebatu nahi duen edonorentzat.
Bideo digitala grabatzeko gailuren bat behar da: smartphone erako telefonoa, tableta edo antzekoren bat. Komenigarria da aldez aurretik Youtube-n kontua konfiguratua izatea (besterik gabe, sartu Youtube-ra zure gmail kontua erabiliz).
Edukiak:
- Bideo bat sortu smartphone erako mobil bat edo tablet bat erabiliz.
- Ikus-entzuneko materiala “hodeira” igo: material filmiko editagarria partekatzea editatzeko baimenaz: Creative Commons
- Youtube editorea erabiltza: denbora lerroak audioa eta bideoa erabiliz, efektuak eta trantsizioak, azpitituluak.
- Argitaratzea eta sare sozialetan hedatzea: bideo pribatuak, ezkutukoak edo publikoak Youtuben, komunikazioa eta hedapena sare sozialak erabiliz (Twitter, Facebook, eta abar)
Animatu eta hurbildu! Jostagarria izango da!
Jardueraren fitxa:
http://www.ikaskidetza.org/ekintzak-jarduerak/ficha07/
Izenemate orria:
http://www.ikaskidetza.org/events/hodeian/
Erantzun
Sartu