Teknologia albisteak

Datorren urteko Korrika aurkeztu dute, app eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-16 : 15:14

Gaur jakinarazi du AEK-k 2023ko Korrika, euskararen aldeko lasterketaren historian 23. edizioa, datorren urteko martxoan izango dela, Irundik Baionarat.

Irteera eta amaiera puntuak argituta, bidea oraindik zehaztu gabe dago. Datak bai, martxoaren 14tik 24ra izango a.

Korrikak omenduko duena nor izango den ere jakinarazi da: Azterketak Euskaraz Ipar Euskal Herriko kolektiboa, baxoa eta brebeta, euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak. "Azterketak Euskaraz kolektiboa gazteek osatua da, guraso zein irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira; haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu."

Berritasun bat ere bai datorren urteko korrika honetarako: Korrika app-a. Dagoeneko deskargatu daiteke:

Bisitatu Korrika.eus eta iragarpenaren albistea

Erantzun

Sartu