Teknologia albisteak

NFL sasoia hasten da gaur: futbol amerikarraz jakin behar duzuna, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-07 : 09:45

Gaur, irailak 7, hasiko da NFL sasoia AEBetan, futbol amerikar profesionaleko denboraldia. Amaituko da datorren urteko Super Bowl LVIII delakoarekin, era honetako 58. finala. Kirol exotiko honen jarraipena euskaraz egiteko modu interesgarri bat izango dugu aurten. Iri_ondo txiolari euskalduna NFLz jakin behar den guztia azaltzen ari zaigu Txiolandian.

Ari mordoxka batean azaldu ditu Iri_ondok NFLz jakin beharrekoa. Esate baterako,

  • 32 taldeen egitura. direla, denak jabetza esklusibo batekoak salbu eta Green Bay Packers. 500.000 bazkideren artean kudeatzen den "kooperatiba" antzeko bat.
  • Jokoaren mekanika eta helburuak. Honetarako hari bat baino gehiago dago egia esanda, jokaldi mota desberdinek azalpen gehigarriak eskatzen baitituzte... Pentsa talde bakoitzak 53 jokalari dituela (!)
  • Epaileen dantzak. Oso bitxia, hizkuntza mimiko propioa dute.
  • Aholku oinarrizkoen zerrenda, jarraipena egin ahal izateko. Tartean nola ikusi telebista edo app bidez, film batzuk kontestua lortzeko..

Aurre-prestakuntza horrekin... denboraldia nola doan ere bertan azalduko digula uste dugu. Eskerrik asko @Iri_ondo

Erantzun

Sartu