Teknologia albisteak

Izozmendia marraztu, ea nola flotatzen duen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-26 : 16:29

Interneteko denborapasa grafiko sinplea gaur hemen, denbora pasatzeko eta ez beste ezertarako... agian. Izeberg edoi zozmendia marrazteko, egin saguarekin eta ikusi nola flotatzen duen. 

Joshua Tauberer programatzaile estatubatuarrak egin du programazioa, eta marrazketa baino gehiago, erabilitako printzipio fisikoetan dago koska. Jakina da izeberg bateb %10a bakarrik geratzen dela uraren gainetik, izotzaren dentsitate txikiagoagatik (likidoarekin alderatuta), baina segun ze forma ematen diozun, azpiratuko den partearen posizioa asmatzea ez da erraza, eta hor dago koxka.

Goiko adibidea Sustatuko editorearen esku traketsa saiatu da Euskal Herriaren maparen forma marrazten, eta horixe izan da emaitza. Lapurdi eta kostaldea salbatuko dira doi-doi.

Iberiar penintsula ere marraztu du beste batek. Nafarroako Erribera kenduta, Euskal Herri gehiena lehor.

Katu bat ere salbatuko litzateke:

Eta horra, Printze Txikiaren kapelua (edo sugeak elefantea jan zuenekoa):

Zeurea marrazteko, https://joshdata.me/iceberger.html

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago