Teknologia albisteak

Hodeia ez delako esistitzen, Baleafunk podcast plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-08 : 12:17

Fedibertsoaren teknologia banatua darabilen Funkwhale zerbitzariaren euskal instantzia bat sortu du iAmetza enpresak: Baleafunk. "Lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitatearentzat" irekia dago plataforma berria.

Argia aldizkariari eta iAmetzari lotutako zenbait atal entzun daitezke bertan. Esate baterako: Oasiko kronikak (Covid pandemiaren itxialdiaren unean sortutako umorezko saioa), edo Beranduegi podcast-a, umore gehiago Argiaren eskutik (idatzizko, sare sozialetako eta bideo-programa erako beste gorpuzte batzuk izan dituenak lehenduik ere).

Beste podcast interesgarri bat "Hodeia ez da esistitzen" izango dela ematen du. Baleafunk irekitzearekin, horixe iragarri du iAmetzak, hilerokoa izango den podcasta: "Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz."Beranduegi podcast-a_

Erantzun

Sartu